itsaso zikina da zerua
zeru garbia itsasoa.
alokairuan genituen ametsak
altxor bihurtuta.
bi oinak prest ditut
ibiltzen hasteko
uraren gainean.
peloponeso sutan da,
sutan munduaren erdia,
beste mundu erdia
erdi itota,
bi bihotz erdikin
osatzen da bihotza.
Nor(k) Nori Zer?!
-
*Txoko Gorria* magazinaren barruan, astero Euskal kulturari buruzko
emankizun labur bat Bilboko 97 irratian. Lehenengoa entzungai *podcast*
bezala.
