2007/12/11

sahara


dunaren gainean
ilargi gorri bat piztu da

emeki dator
hondarrezko ilargia

xaiak irri egiten du
smarako arrats beheran

desertua hain da zabala
itsasoa hain dago urrun

sagar-dantza

Poxpolinen hankak
ikusten ditut
Ama-lur pelikulan

gizonek plazaren
nagusitasuna

jaiaren
nagusitasuna

ikusgarritasun osoa

lan munduaren
nagusitasuna

planoaren
nagusitasuna

etzegoen emakumerik euskal herrian
1968an?

Poxpolinen hankak
ikusten ditut
Ama-lur pelikulan

2007/12/10

kaixo, aspaldiko partez

kaixo.

denbora luzea

gogamena lehor.

bueltan nator,

poesia ta txingor.

poesiak jartzen du hitza,

musikak jarriko doinua,

urtarrilean blog hau

ikuskizun bihurtuko da.

Kitarraz lagunduta,

bideo irudiez jantzita,

dj-ak apainduta,

euskal herrian barna ibiliko gera.

denak beraz gonbidatuta.

2007/10/13

mantralandia

mantralandia
loopaldea

errepikapenaren poderioz

lurralde loopeatuak

mantralandia zabala ta goxua

2007/10/09

cixi city guanhaiwei

zure kabuz ez dakizuna nekez jakingo duzu

2007/08/28

ITSASo ZIKINa Da ZERUa (ruper ordorikaren esaldiari tiraka)

itsaso zikina da zerua
zeru garbia itsasoa.

alokairuan genituen ametsak
altxor bihurtuta.

bi oinak prest ditut
ibiltzen hasteko
uraren gainean.

peloponeso sutan da,
sutan munduaren erdia,
beste mundu erdia
erdi itota,
bi bihotz erdikin
osatzen da bihotza.

2007/06/22

loopak

loop batean atxikita geratu naiz
zortzi segundu besterik ez ditu
baina espazio nahikoa da niretzako
ez baitut besterik eskatzen
ESPAZIO BIZIGARRI, ARNASGARRI TA ALAIGARRI BAT.

2007/06/16

lesbians on xtc letra unkigarria

badute letra polit bat. berez taldea holako tekno-pop estilokoa da, ukitu kitarreroekin. lesbiana militanteak dira, ta ozenki zabaltzen dute. musikalki ez da kriston ekarpena egiten dutena, baina euren punki aldea jostagarria da.

"lesbianak estasian, askatasuna nahi dugu,
jendearen ordua iritsi da...
larrua jotzeko garaia da...
eguzkitan dantzan...
gure ametsak aldatzeaz solasten...
berriz hasteaz solasten..."

2007/06/01

hiriak... ruper ta sarri

zeure gorputza da orain nire hiria
zeu zara orain nahi dudan aberria
bizitzeko etzait horrenbeste ardura
paris tonbuktu new york bombai segura
berlin katmandu sydney adis abeba
aier lisboa budapest kiev otawa
baina orain zeu zara nire hiriburua
aberri hilobi neure sorlekua..........