2008/08/29

iphone girl edo langile ahaztuaren erretratua



It is no mistri
Wi meekin histri
it is no mistri
Wi winnin victri

2008/08/20

eivissa



oporrak beti dira opor

bidaiak beti bidai

ferryan eivissaruntz

ta buelta

2008/07/09

amasako estudioan

gaur egun ederra amasako estudioan

menda sorta batzuk grabazio txokoa girotzeko ta

hor egondu naiz kitarrak sartzen

egia esan itxura earra du


hurrengo astean ahotsak sartuko ditugu

gonbidatu bereziak izango ditugu

2008/07/03

LEHEN EGUNA ESTUDIOAN


Lehen eguna estudioan ta aski gustora.

Bateriekin hasi gera, diego-kin. Illusions talde onyarbitarran ibilitakoa da bera. orain talde desberdinetan dabil ta diskoa grabatzera animatu da. kriston baterijole ona da.

egia esan itxura earra hartzen ari da, lau kanta grabatu ttugu ta earki.

euskal samba-bossaren bidexidorrean abiatuta portugesezko zenbait poema sartuko ditugu, baita katalanezko bat eta italierazko bat. beste guztia euskaraz.

hementxe letrekin nahasmahas txiki bat egitea bururatu zait:

Nu mundo dux fugitivux

xuri-xuri agertu zira,

hiri aro aro ero honetan.



La lluna i el desert,

la nit al teu costat.


Oinutsik gaudelako amalurraren gainean,

e vogliamo caminare,

bero-bero berotasunean,

ta kiribiletan lotuz biluztasunean.


Maitasunean soilik batzen gera

orduan distantzia txikitua geratzen da

haize firinda batek lagunduta.


Martxan da gure iñauteri beroa.

Rexistir obrigado.


NU MUNDO DUX FUGITIVUX A PESSOA QUE VA PARA UM OTRO LADO PARECE ESTAR FUGINDO.

2008/06/24

ZURA ESTUDIORA!!!!!!!!!

UZTAILAren 3AN ZURA estudiora sartzen da. 3-4 aste edukiko ditugu disko berria grabatzeko. kriston goguakin. euskarazko bossa diskoetan lehengua izango da, (nik uste) justun 50 urte betetzen direnean bossanova estiloa sortu zenetik brazilen.

saiatuko naiz argazkiak-ta zintzilikatzen estudioko egunetatik.

2008/06/18

HIRIAN

HIRIA

iru uri uli irur

hitz era-anitza euskaraz

hiriko bizitza

euskal hiria sutan

kalekumeak

galipotakumeak

hiri aro ero

kontzeptuari bueltaka

-bota entzunaldi bat ZURAren disko berriaren kantuei, nahi izan ezkero.

ZURA disko berriko aurremaketa entzuteko hemen klikatu

2008/06/02

milestones in the rigth path

milestones

mugarriak

milestone-lifter

mugarri-jasotzailea

milestone-lifter in the right path

bide-oneko mugarrijasotzailea

2008/05/28

NIRE AITAREN ETXEAN FESTA BAT EGINGO DUGU

-NADER-ek bidalia

Nire aitaren etxean
festa bat egingo dut.
Otsoekin
musika katearekin
kukurrukuekin
injustizia ororekin
(drum and basserrirekin)
festa bat egingo dugu
nire aitaren etxean.
Lagunduko ditut
bakarrak
azeriak
panpinak;
irabaziko ditut
isuriak
errenak
heresiak;
eta kristona montatuko dugu.
Karma kenduko digute
eta drogekin erreskatatuko dugu
gure aitaren etxean
egingo dugun festan:
kezkak eraikiko dizkigute
eta bertsioekin egingo dugu
nire aitaren etxeko festa;
sudurrik gabe
alurik gabe
zilborrik gabe
utziko gaituzte
eta miarma sareekin iraunaraziko dugu
aitaren etxeko festa.
Ni izanen naiz
nire ama ernaldu
kateatu
eta aitaren etxeko festan,
zakila zutunik
iraun dezan
biagra eta anfetak
hartuko dituena.

NIRE AMALURRAREN ETXEA

NERONEK idatzia

Nire amaren etxea
defendituko dut,
multinazionalen kontra
motosierradun otsoen kontra,
korbatadun espekulatzaileen kontra,
mozkinaren kulturaren kontra
defenditu eginen dut
nire amaren etxea.

galduko dira zelaiak,
galduko zuhaitzak,
galduko hariztiak;
galduko ohian ta basoak,

galduko dira
errekak,
ibaiak,
itsasoak,
baina nire amaren etxea defendituko dut.

kotxea kenduko didate, (nola kotxea? kotxea ez mesedez!)
eta bizikletan
defendituko dut
nire amaren etxea;
bizikleta ebatsiko
didate,
eta patinetean
defendituko dut
nire amaren etxea;
patineterik gabe,
bonobusik gabe,
gotibeherarik gabe,
gurpildun maxinarik gabe
utziko naute,
eta ibiltzen hasi beharko dut (azkenean txo!)
honela defendituko dut
nire amaren etxea.

Ni ez naiz gimnasiora joan beharko,
nire kotxeak ez du gas txarrik botako,
nire kutsadura dosia galduko da,
ta orduan hasiko naiz
nire amaren etxea
defendintzen,
honela bakarrik
iraunen du
zutik.