2008/05/28

NIRE AITAREN ETXEAN FESTA BAT EGINGO DUGU

-NADER-ek bidalia

Nire aitaren etxean
festa bat egingo dut.
Otsoekin
musika katearekin
kukurrukuekin
injustizia ororekin
(drum and basserrirekin)
festa bat egingo dugu
nire aitaren etxean.
Lagunduko ditut
bakarrak
azeriak
panpinak;
irabaziko ditut
isuriak
errenak
heresiak;
eta kristona montatuko dugu.
Karma kenduko digute
eta drogekin erreskatatuko dugu
gure aitaren etxean
egingo dugun festan:
kezkak eraikiko dizkigute
eta bertsioekin egingo dugu
nire aitaren etxeko festa;
sudurrik gabe
alurik gabe
zilborrik gabe
utziko gaituzte
eta miarma sareekin iraunaraziko dugu
aitaren etxeko festa.
Ni izanen naiz
nire ama ernaldu
kateatu
eta aitaren etxeko festan,
zakila zutunik
iraun dezan
biagra eta anfetak
hartuko dituena.

NIRE AMALURRAREN ETXEA

NERONEK idatzia

Nire amaren etxea
defendituko dut,
multinazionalen kontra
motosierradun otsoen kontra,
korbatadun espekulatzaileen kontra,
mozkinaren kulturaren kontra
defenditu eginen dut
nire amaren etxea.

galduko dira zelaiak,
galduko zuhaitzak,
galduko hariztiak;
galduko ohian ta basoak,

galduko dira
errekak,
ibaiak,
itsasoak,
baina nire amaren etxea defendituko dut.

kotxea kenduko didate, (nola kotxea? kotxea ez mesedez!)
eta bizikletan
defendituko dut
nire amaren etxea;
bizikleta ebatsiko
didate,
eta patinetean
defendituko dut
nire amaren etxea;
patineterik gabe,
bonobusik gabe,
gotibeherarik gabe,
gurpildun maxinarik gabe
utziko naute,
eta ibiltzen hasi beharko dut (azkenean txo!)
honela defendituko dut
nire amaren etxea.

Ni ez naiz gimnasiora joan beharko,
nire kotxeak ez du gas txarrik botako,
nire kutsadura dosia galduko da,
ta orduan hasiko naiz
nire amaren etxea
defendintzen,
honela bakarrik
iraunen du
zutik.

PROPOSAMEN POETIKOA: NIRE AITAREN ETXEA

NOLA BADIRUDI JENDEA ANIMATZEN HASI DELA POEMAK BIALTZEN, ARIKETA BAT PROPOSATZEA BURURATU ZAIT.

GABRIEL ARESTIREN POEMA BATETIK ABIATUTA BAKOITZAK BERE BERTSIOA BIALTZEKO PROPOSAMENA DA.

MESEDEZ BIALI ZUEN PROPOSAMENAK atxofanifana@yahoo.es HELBIDERA


POEMA OINARRIA

NIRE AITAREN ETXEA:

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

2008/05/26

UNEGUNEAK AZKEN DATA, GASTEIZ

hurrengo igandean gasteizen, hala bedi tabernan, egingo dugu azken aurkezpena. agian udan batonbat egingo dugu, baina nahiko solte. ez dakizuenentzako UNEGUNEAK Rer bideojartzailearekin egiten ari naizen ikuskizuna da. poesia,musika eta irudia uztartzen ditugu.

Orain arte, donostia, bartzelona, errenderi, hondarribi, azpetti ta zarautz egin ditugu. oso gustora guztietan ta jendearen harrera beroa.

UNEGUNEAK IKUSKIZUNA, XABI STRUBELL + BJ RER : GASTEIZ, EKAINAK 1 IGANDEA.

goxotasun ederrian

zura-ren disko berria ttipi-ttapa aurrera doa. nobedade ugari zuraren formazioan ta laguntzaile elegantiak izango ditugu diskoan. azkenean uztailerako konfirmatu da grabatzeko data ta burubelarri gaude lokalian lanean. abeslari berria daukagu, irungo neska bat (kabul-en ibilitako nerea) oso ahots bereziarekin. guztira 12 bat kanta izango dira, denak bossanova ikutuarekin. disko oso udatiarra eta goxua. irailerako aterako da ziuraski, ta egia esan kriston goguak jendeak entzuteko.

2008/05/21

ZENBAIT POEMA IRITSI ZAIZKIT

azkenean! banuen itxaropena norbait bere poemak bialtzera animatuko zela:

bi pertsonak biali didate, beñat eta josuk. biei eskerrak.


hara beñat-ena:

Zer iritzi duzu bipartidismoaz?

Zer iruditzen zaizkizu ematen dutena baino adin gehiago dutenak?

Ze iritzi duzu

Tarteka bada ere, ongi dago zu bezala pentsatzen ez dutenen artean nahastea


hara Josu-rena:

Igandea

Beldurrez begiratzen diot igandeari
etxeari, pakeari, ahal eta ezinari
Bukatzen den epea; galdu da
baina ezin amaitu behar bezala
Denak ahaztu baitirade nitaz.
Gaueko tirabirak buruan bueltaka
eta helburuak urruti, burua lehertzear
Planteamendu zailenak orain egin behar
Zergatik beti behar? Zergatik behar?
--
Igande arratsalde batek dio
bizitza bide onetik doan
--

2008/05/19

... ein?.....

... (poema bat aurkitu dut nire poema zaharren artean)....


-keria! keria! keria!

-tasuna! tasuna! tasuna!

2008/05/05

olearso olearso

olearso festibala

arrakasta haundia

irribarre haundi batez

jende guztia



taldeak indartsu

ikusleak gartsu

hurrengo urtean

agertzerik baduzu

etorri ziur

etzazula galdu