2008/05/28

PROPOSAMEN POETIKOA: NIRE AITAREN ETXEA

NOLA BADIRUDI JENDEA ANIMATZEN HASI DELA POEMAK BIALTZEN, ARIKETA BAT PROPOSATZEA BURURATU ZAIT.

GABRIEL ARESTIREN POEMA BATETIK ABIATUTA BAKOITZAK BERE BERTSIOA BIALTZEKO PROPOSAMENA DA.

MESEDEZ BIALI ZUEN PROPOSAMENAK atxofanifana@yahoo.es HELBIDERA


POEMA OINARRIA

NIRE AITAREN ETXEA:

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

1 comentari:

Anònim ha dit...

Nahi edo ez, poema honek Akauzaztek kantatzen duen "Aitaren etxean" kantaren letra ekartzen dit gogora. Egituraz ez da bera baina balio dezake.

"Aitaren etxean dirua gordetzen denean. Ez da gehiagorik aitaren etxe. Aitaren banketxe baino. Eta nik ez dut inoiz inoren banketxerik defendatuko."
(Omar Navarro)