2009/02/27

1998-2009 balantze tristea

1998: Euskal Herritarrok: 224.001 boto ( botoen %ko 17,91). Hirugarren indarra, PSE-ren aurretik eta bigarrenetik -PP- 30.000 botora. 14 eserleku.

2009: Non egongo litzateke EH gaur egun?

2009/02/26

zure begien dizdirek


zure begien dizdirek
nigan argitzen zuten
104 ilargi betek hainbeste...

2009/02/16

El cambio

"La vida de Brian" ematen du.

Politiko goseak botoa amets.

Ta denak aldaketaz, el cambio famosua

ta oroitzen naiz la vida de brianeko pertsonaje batetaz...

-Ta guk aldaketa nahi dugu.

-Ez bakarrik aldaketa: aldaketaren aldaketa.

-Bai, bai.

-Ta aldaketaren aldaketaren aldaketa...

-Bai, bai, hori seguru..

-Ta aldaketaren aldaketaren aldaketaren aldaketa...

-Uste dut arrapatu dutela...

hauteskundeak

2009/02/14

abismoak

Gure arteko abismo txikiek
ez dezaten

abismo haundia
ikustea
galerazi

2009/02/12

herri-anemia

Estatuek bitamina guztiak xurgatzen dituzte.

Herrien anemia eta Estatuen gain-elikadura...

Estatuek (frantziak eta espainiak) erabaki behar omen dute ea Iparralden EITB ikusi daiteken.

berria-ko albistea irakurri

2009/02/10


Harresiak, murruak, paretak...


irudia:
Banksy-k palestinako murruan margotua

2009/02/05

Euskal emakumeek idatzitako literatura erotikoaren antologia

Hilabete honetarako iragarrita dago Sareinak kolektiboaren antologia. Bertan, euskal idazleek idatzitako literatura erotikoaren antologia jasoko dute. Lan interesgarria benetan, dagoen hutsune haundiari so egiten badiogu. Beraien blogean (http://eibar.org/blogak/sareinak) iragarri dute lanean dihardutela biltze lan hori egiten.

Urrian gosegarri bat plazaratu zuten, hemen jaso nahi izan dudana. Besterik gabe, animoak bialtzea eta ea aurki ateratzen duten!!

irakurri bloga: gosegarri erotiko gisa


Gosegarri erotikoa:



ITXARO BORDA (1959)

Krokodril bat daukat bihotzaren ordez Susa. 1986



Milia Lastur revisited...

I

Hilhotzen karrasiak josirik ahoan

nola aurkituko dun hire sokorria?

maiteko haut Milia ez hadila joan

hator edan dezagun ardao gorria...



baratz aberatsetan ebatsi sagarrak

gordeko ditinagu bide bazterretan.

ahantz oiti Milia sarraski zaharrak

eta suaren kantak bide hats erretan.



belar bustiek egin maitasun ohantzan

etzanen gaitun gero biak bihotza

gauero zazpi itzal ilusteko dantzan.



non dago harria? non dago lur hotza?

eresi hark ziona jartzeko zalantzan

maiteko haut Milia ez hadila lotsa... (71.or)



Noiztenka Maiatz. 2007



MILIA LASTUR ON THE ROAD

II

Hire larru izerdiz hantua

milikatuko deat

lur azala euriz

itotzeraino



negarrez hasiko haiz

maite naukala

erranen didak

belarrira.



isilik egongo nauk

beste nehork maitatu ez

neuen bezala

laztanduko nauk

gero... (90.o.)



III



zure sahetsean

ibiltzen naizenean

hatsa luzatzen zait.

ezpainak lotzeko

eskuak tinkatzeko

zangoak korapilatzekp

azken batean

gorputzak josteko

gutizi hurbila daukat.



zure sahetsean

hiltzen naizenean

hatsa laburtzen zait.

ezpainak zauritzeko

eskuak larrutzeko

zangoak hausteko

azken batean

gorputzak errausteko

gutizi urruna daukat.

zure sahetsean

ibiltzen eta hiltzen

naizen bitartean

bizi nahi dut bizi...





MEDEAREN IRATZARTZEA



VIII.



Elektrari gustatzen zaio

ohe zinpurtuaren hedaduran

Medea lo ikustea,

Eleka entzutea,

haren isiltasun misteriotsuen

zulatzen saiatzea

eta gauez orditzen denean

begiz segitzea,

noraino joan daitekeen

galdezka.

besarkatzea.

ferekatzea eta artizarrak

azken distira irenstean,

Medearen aldamenean

Luzatzea.

Maitasunarekiko beldurrik

ez dauka gehiago,

Delostik datorren herioaren

untzia ez da ageri

eta Medearen saihetsean

zahartzen dela

itxuratzen du,

nor-nori-nork aditzaren

harilka dakarren

balizko jabetasunaz

axolatu gabe. (91. or.)




SONIA GONZALEZ (1977)

Sagarroiak

Felipe Arrese Beitia Saria 2001 Euskaltzaindia, 2002



DESIRA PLAZER



Helduko da eguna

Desirak endregatzeari utzi eta

Elkarren begietatik zintzilik

Mundu ziztrin hau ahazteko bidaian abiatuko garena

Egun horretan

Ezpainak ikutuko dizkidazu

Bero daudela ziurtatzeko,

zureetan pausatuko duten musua ere

bero izan dadin.

Eskua zamatik behera irristatuko didazu,

kamiseta peko bular handigura

harrotzen somatzen dudan bitartean,

ez dakizu zenbat denbora

itxaron dionzure ezinegona...

gonapetik, mendietan gora

zure ferekaren irrikaz

samurtzen den haragirantzz,

hotzikara bat,

hatzamar ausart batek

bidea egingo du,

izerdi tanta bat,

gerrikoa askatu,

feromonek 200km orduko abiaduran

odoletik bueltaka

poroetatik ihes egingo dute,

hasperen bat,

izkutuen gordetako lizunak oro

isuri egingo dira

nireak zugan

zureak nigan

auskalo norenak nogan

baina estu

arnas estua

eta ohiuak

eta arnas ere estuagoa

eta azken grina uholdea

eta oihurik garrasiena



eta desira plazerbihurtuko da (54-55. or.)







DIPSOMANIA

Botilaren bihurguneak maiteago nituela

Aurpegiratu zidan,

berarenak baino maiteago,

eta, antza, egia zen.

PADDY REKALDE



Bere hitzen txanpan indarra

Bere musuen ardo gorria

Bere izerdiaren garagardo mikatza

Bere malkoen ginebra hutsa




Bere hankartartearen ron zuria (56. or.)



UTZIDAZU AGINTZEN



Utzidazu agintzen,

jar zaitez nire menpe,

laga zaitez nire ordenuetara,

utzidazu mendez emakumeoi ostutako boetrea

ohean behintzak berreskuratzen. (58. 0r.)



Poemak Amniotikoak

Irun Hiriko kutxa literatur saria 2005 Kutxa 2006



NORBERA HARRO SENTITZEKO MANERAK



Guztatzen zait ohera

Zakila harroturik hurbiltzan denean.

Badakidalako

Erekzio horren arrazoia

Ni neu naizela.



Eta ez dago berbaz ezer esan beharrik.



Dena dago



a-r-g-i

ugerra eta kedarra

denbora

ikuspuntua

ahotsa

dena aldatzen doa liburu honetan

bilbo bezain kaotikoa

eta ederra

2009/02/03

Unamunoren kexuak

(jejejeje.....)

(ein???)

(2345j349+`ç´.-ç`jç´-+ñlfg:_*^ǨÑ)

Unamuno kexu omen zen euskarak etzituela hitz potoloak metafisikaren gai haundien inguruan.

Mailegatuak omen ditu jainko, arrazoi, lege ta eternidadearen ingurukoak.

Gero oteiza etorri zen.

Hutsa sakratua zela ta.

Gero Aresti.

Etxea sakratua dela.

Eta gero Lizarra-Garazi

hitza eta erabakia sakratuak direla.

(jejejeje....)

(oiu`059+4wçt¡'sdgfhj+'¡095¡'690)

(ein???)

Saramagoren bloga

Zein haundia den gizon honi jarraitzea bere egunereko blogean!!

Beti dauka hitz lau bat arazo mardulen batentzat, eta idazle zintzo eta haundia den heinean, beti bilatzen du arazoaren muina.
Bere konpromisoak haundi egiten du, eta haundia da bere konpromisoa. Ezkerreko pentsalari zorrotza, "pobreen" alde baino pobretuen alde, sistima ekonomikoak pobreziara kondenatutakoen alde, alegia.

Hizkuntz zailtasun guztiak gainditzen saiatzea pena merezi du bere eguneroko bloga irakurtzeko, izan ere, portugesez idazten du. Portugesa errax irakurtzen da, baina.

saioak merezi du

http://caderno.josesaramago.org/

gaurkoan dio

Davos (davoseko foro ekonomikoa delako hori) neo-kontserbadoreen berezko akademia izan da, eta gogoratu dezakedan bezain luzaroan inork ez du fitsik esan finantza sistemak eta ekonomiak hartzen ari zuten bide arriskutsuaz. Dagoeneko haizeak ereiten ari zirenean inork ez zituen ikusi nahi izan zetozten ekaitzak. Eta orain esaten dute ez dutela ideiarik, (ideiarik gabe geratu direla krisiari aurre egiteko alegia). Ikustagun sortzen ote diren, orain pentsamendu bakarrak ez daukala gezur gehiago esateko.

2009/02/01

.EUS DOMEINUA!! denok sinatzera!!!


Puntueus elkarteak kanpaina hasi du euskarazko helbidea esartzeko interneten. marka honen bidez, .EUS, euskarazko web orri guztiek marka bera izango lukete. DENOK SINATZERA!!!

web orri bat zabaldu dute ta bertatik atera dut:

http://www.puntueus.org/eu/

“mehatxupean dauden eremu urriko hizkuntzek aurrera egingo badute, horien hiztunek teknologia elektronikoa erabiltzen dutelako izango da”
David Crystal [ Cambridge University, 2004 ]

“prestigio sozialik gabe hizkuntzak desagertu egingo dira”
Amadeu Abril i Abril [ .cat domeinua ]

Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.

Horretarako sortu dugu PuntuEus Elkartea. Hori da gure helburua: .EUS domeinua eskuratzea.


http://www.puntueus.org/eu/