2009/02/05

Euskal emakumeek idatzitako literatura erotikoaren antologia

Hilabete honetarako iragarrita dago Sareinak kolektiboaren antologia. Bertan, euskal idazleek idatzitako literatura erotikoaren antologia jasoko dute. Lan interesgarria benetan, dagoen hutsune haundiari so egiten badiogu. Beraien blogean (http://eibar.org/blogak/sareinak) iragarri dute lanean dihardutela biltze lan hori egiten.

Urrian gosegarri bat plazaratu zuten, hemen jaso nahi izan dudana. Besterik gabe, animoak bialtzea eta ea aurki ateratzen duten!!

irakurri bloga: gosegarri erotiko gisa


Gosegarri erotikoa:



ITXARO BORDA (1959)

Krokodril bat daukat bihotzaren ordez Susa. 1986



Milia Lastur revisited...

I

Hilhotzen karrasiak josirik ahoan

nola aurkituko dun hire sokorria?

maiteko haut Milia ez hadila joan

hator edan dezagun ardao gorria...



baratz aberatsetan ebatsi sagarrak

gordeko ditinagu bide bazterretan.

ahantz oiti Milia sarraski zaharrak

eta suaren kantak bide hats erretan.



belar bustiek egin maitasun ohantzan

etzanen gaitun gero biak bihotza

gauero zazpi itzal ilusteko dantzan.



non dago harria? non dago lur hotza?

eresi hark ziona jartzeko zalantzan

maiteko haut Milia ez hadila lotsa... (71.or)



Noiztenka Maiatz. 2007



MILIA LASTUR ON THE ROAD

II

Hire larru izerdiz hantua

milikatuko deat

lur azala euriz

itotzeraino



negarrez hasiko haiz

maite naukala

erranen didak

belarrira.



isilik egongo nauk

beste nehork maitatu ez

neuen bezala

laztanduko nauk

gero... (90.o.)



III



zure sahetsean

ibiltzen naizenean

hatsa luzatzen zait.

ezpainak lotzeko

eskuak tinkatzeko

zangoak korapilatzekp

azken batean

gorputzak josteko

gutizi hurbila daukat.



zure sahetsean

hiltzen naizenean

hatsa laburtzen zait.

ezpainak zauritzeko

eskuak larrutzeko

zangoak hausteko

azken batean

gorputzak errausteko

gutizi urruna daukat.

zure sahetsean

ibiltzen eta hiltzen

naizen bitartean

bizi nahi dut bizi...





MEDEAREN IRATZARTZEA



VIII.



Elektrari gustatzen zaio

ohe zinpurtuaren hedaduran

Medea lo ikustea,

Eleka entzutea,

haren isiltasun misteriotsuen

zulatzen saiatzea

eta gauez orditzen denean

begiz segitzea,

noraino joan daitekeen

galdezka.

besarkatzea.

ferekatzea eta artizarrak

azken distira irenstean,

Medearen aldamenean

Luzatzea.

Maitasunarekiko beldurrik

ez dauka gehiago,

Delostik datorren herioaren

untzia ez da ageri

eta Medearen saihetsean

zahartzen dela

itxuratzen du,

nor-nori-nork aditzaren

harilka dakarren

balizko jabetasunaz

axolatu gabe. (91. or.)




SONIA GONZALEZ (1977)

Sagarroiak

Felipe Arrese Beitia Saria 2001 Euskaltzaindia, 2002



DESIRA PLAZER



Helduko da eguna

Desirak endregatzeari utzi eta

Elkarren begietatik zintzilik

Mundu ziztrin hau ahazteko bidaian abiatuko garena

Egun horretan

Ezpainak ikutuko dizkidazu

Bero daudela ziurtatzeko,

zureetan pausatuko duten musua ere

bero izan dadin.

Eskua zamatik behera irristatuko didazu,

kamiseta peko bular handigura

harrotzen somatzen dudan bitartean,

ez dakizu zenbat denbora

itxaron dionzure ezinegona...

gonapetik, mendietan gora

zure ferekaren irrikaz

samurtzen den haragirantzz,

hotzikara bat,

hatzamar ausart batek

bidea egingo du,

izerdi tanta bat,

gerrikoa askatu,

feromonek 200km orduko abiaduran

odoletik bueltaka

poroetatik ihes egingo dute,

hasperen bat,

izkutuen gordetako lizunak oro

isuri egingo dira

nireak zugan

zureak nigan

auskalo norenak nogan

baina estu

arnas estua

eta ohiuak

eta arnas ere estuagoa

eta azken grina uholdea

eta oihurik garrasiena



eta desira plazerbihurtuko da (54-55. or.)







DIPSOMANIA

Botilaren bihurguneak maiteago nituela

Aurpegiratu zidan,

berarenak baino maiteago,

eta, antza, egia zen.

PADDY REKALDE



Bere hitzen txanpan indarra

Bere musuen ardo gorria

Bere izerdiaren garagardo mikatza

Bere malkoen ginebra hutsa




Bere hankartartearen ron zuria (56. or.)



UTZIDAZU AGINTZEN



Utzidazu agintzen,

jar zaitez nire menpe,

laga zaitez nire ordenuetara,

utzidazu mendez emakumeoi ostutako boetrea

ohean behintzak berreskuratzen. (58. 0r.)



Poemak Amniotikoak

Irun Hiriko kutxa literatur saria 2005 Kutxa 2006



NORBERA HARRO SENTITZEKO MANERAK



Guztatzen zait ohera

Zakila harroturik hurbiltzan denean.

Badakidalako

Erekzio horren arrazoia

Ni neu naizela.



Eta ez dago berbaz ezer esan beharrik.



Dena dago



a-r-g-i