2009/08/01

EGUNIK BELTZENA


ATZO BILLABONAKO HERRIAN euskal hiritar bat hil zen Ertzaintzarekin edukitako liskarrean. Remi Ayestaran zuen izena.

Presoen omenaldiaren ondoren ta jai gunean, kontzertu bat abiatzear zen. Bigarren kantan zeudela (guk ondoren jotzen genuen), Ertzaintza oldartu zitzaion -bere betiko moduekin- gizon honi, udaleko zinegotzia, ea baimenik bazegoen kontzertua egiteko. Ondoezik sentitu delarik 10 metrora urrundu da jendartetik, eta Ertzain bat segika joan zaio. Jendeak aipatu du liskarrean jarraitu dutela. Guk han ginen baina ez gara egoeraz jabetu jendea korrika joan den arte Remi lurrean zoribiatua zegoela-eta. Berpizte saioak egin dizkiote anbulantzia iritsi den arte. Gero jakin dugu hil egin dela.

hitzik gabe. egunik beltzena.