2009/11/29

belodromoan abiada bizian

Inpresionatua gaurkoarekin. Belodromoan azken finalaurrekoa ta giro ezin hobea. Jende pilo bat -6.000 inguru esan dute.

Bertsozale nahiko berria naizenez, ta gainera musikaria, ba egon dira ohiko bertsolaritza gaietaz aparte -denak oso ondo halere- bereziki jo nauten gauzak. Ta horien artean soinua ta ixiltasuna; ta ahots bakar batek nola betetzen zuen espazio guztia -ez nolanahikoa, handia zinez-.

Soinua: bertsolarien ahotsak dira saioko funtsa. Bakoitzak berea du, baina denak oso ondo. Erabat kitzikagarria da zein zentraltasuna hartzen duen ahotsak horrelako saio batean. Ahots bakar bat, edo binaka, beren anplifikazioaz noski, espazio guztia betez, dardarka jarriz belodromoko eraikuntza guztia. Ahots horren oihartzuna.

Ixiltasuna: ixiltasun hori, bertsolaria lanean hasi aurretik ematen dena. 6000 lagun ixiltasunean. Zaila litzateke beste ikuskizun edo arte mota batean horrelako zeozer sortzea. Ta ixiltasun horretan edozein zarata haundituta geratzen. giro sonoro oso berezia, egia esan.

Ahots bakartia: saioaren funtsa bertsolariaren ahotsa da. Paisai sonoro ugari entzun ditut gaur belodromoan. Baina beste behin ere esango dut: bertsolarien ahotsa, horren anplifikazioa eta ondorengo oihartzuna, horrek utzi nau liluratuta.

Edukinetan sartuta, Maialen Lujanbio. Aspaldi irakurri nuen liburu batean -Manuel de Lekuona, Euskal ahozko literatura- euskal poesia zaharrak (kopla zaharrak zehazki), asko jotzen zuela teknika fotografikora. Hau da, hitzen bitartez egoera bisualak planteatzen ziren. Begien poesia deitzen diot nik. Oteitzak asko azpimarratzen zuen hau, begien garrantzia, ikusten dugunaren garrantzia euskal lirika popularrean. Ta guzti horretaz oroitu naiz Maialen entzuten, izan ere holako planteamenduak erabiltzen dituela iruditu zait.

Gero, doinuen aldetik erabat aberatsa izan da saioa, maila handikoa. Ahotsen aldetik Jon Maia eta Uxue Alberdi nabarmenduko nituzke. Jon Maiak oso ahots sakon eta poetikoa du, Uxuek bezela. Biek oso lirikoa eta sugerentea.

Txapelketitisa pasatzean nik uste hori geratuko zaigula, bertsolaritza handitzen eta handitzen jarraitzeko aukera, bidea, inspirazioa, indarra.

2009/11/28

EH_XXI

"ez dezaten esan, ez dezaten esaterik izan, A-8aren bi aldeetan herri zati bat izan zen".

2009/11/27

RE:FW:FW:RE:FW:FW



SPAM poemak
txat POESIA
JAVA-KO erregina
rss BERTSOAK
KOPLA ZAHARRAK mp3an
html IRAULTZAILEAK
BARAZKIAK online
emailuak SAMARKANDARUNTZ
EZKUR digitalak
wifi UNEGUNEAK
HERRIwikiak
retweet LIZUNAK
BISAI berriak
128 kbps
Iruzkina ta izokina · Atsegin duzu?
SAIOA AMAITU al da?
Dosierrak eta errak, hauteskundeetako informazioa eta zioa, argazkiak eta ki berriak...
-Ostirala, 2009ko azaroak 27 - 1:40-
Lege ta logo ta laga ta ligi ta lugu Informazioa


OLIBONDO BAT.jpg




(mundu puta-maitea)

2009/11/24

NO TIME FOR LOVE

Hoien legea guretzat apartheid,
gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea

hoien legea,
zu ta ni heuren gisara eukitzea
gordeak dituzu arma ta izpien
kontrako altzeiru atzean
eta gu negar gasen mende gaudenok
oker omen gaude.

Ez dute uzten maitatzen gauean.

Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
gutunak idazten eta bertan hil
eutsi zioten minari baina
bakardadeak irentsi
gorteek justizia egin zieten
matoi txukunen gisan
maiz borrokatuak iraun gogoz
baina maizago hiltzea nahi.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.

Eraman zuten Francis Hughes gaztea
baita haren lehengusu Tom McElwee
ere
etorri ziren Patsy Ohara,
Bobby Sands ta lagunen bila
Bostonen, Chicagon, Saigonen;
Santiagon, Varsovian,
Gasteizen eta Belfasten
eta beste hainbat lekutan
hau zerrenda amaigabea.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.

Zatozte anaiei borrokan
lagundu nahi duten guztiak
gerrara ohitu zintezke
baina gerra egon badago
arrainak itsasoa behar du ta
herriak zu behar zaitu
gure gogoak iraun artian
ez da beldurra nagusituko.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Sirena garraixi bakarra gauean.

2009/11/23

KIRIBILA KIRIBILDUTA

JOAN DA BA kiribil diskoaren aurkezpen bira. Atzo primerako festakin agurtu genuen diskoa. Donostiako Bukowskyn izan zen, ta jende asko bildu ginen. Sekulako giro polita, 120 lagun inguru eta festarako gogoa nabaritzen zen.

Kontzertuaz asko gozatu genuen taulagainean, zurako laurok eta atzoko gonbidatu bereziak, gorka pastor teklatujoleak (diskoan parte hartu zuen eta zenbait zuzenekotan). Bikaina jendea disfrutatzen ikustea, eta energia berezia sumatzen zen. Asko dantzara animatu ziren ta oso-oso gustora denok. Jendea berexiki berotu zen bukaerako bertsioekin: portishead eta dut-en sortu ta hazi.

Gero gure dj prest oso fin ta ondo, musika dantzagarri asko ta ona.

Azkenik, bad sound crew -bad sound system-eko jendea- dena emanak eta jendea bero-bero jartzen.

Giro itzela, disko eta bira polit batek eskatzen zuena!

Eskerrik asko kontzertutan egon zareten jendeari.

Ta.... oraindik ez duzutela euskarazko bossanova diskoa???

ZURA KIRIBIL

Oportxo batzuk hartuko ditugu hurrengo uda bitarte. Baina sorpresatxo bat egongo da urtea bukatu baino lehen. Behintzat, bertsozaleak bazerate izango duzue gure berri.

2009/11/20

maitasuna


-nola?

-bai, bai, maitasuna.

-aaa! ta hori?

-txotxolduta edo holako zeozer.

-ondo orduan....

-ortzadarretan egia esan.

-ta bestela ondo?

-bai. tira, betiko modun baina ondo-lirondo.

-aaa...

-urjauzitan!

-aaa..

-izarrarte berritan!

-a-ha!!

-olatu berritan!

-bai, bai... ulertzen zaitut!

-tira: kiribiletan, zurrunbilotan, udaberritan...

-orduan...

-ba hori: olatu aparretan dantzan... ilargi berritan ametsetan...

-nola?

-ba hori: inor ez dela perfektua.

2009/11/19

ZURA AZKEN TXANPANA

TOLOSA TA DONOSTIAN EGONGO GERA ASTEBURU HONETAN.

-tolosa azaroak 20 ostirala. 22:30. ZURA + HEDOI ETXARTE.

-donostia - egia - bukowsky. azaroak 21. 20:00tan zura, gero lunch ta djak. dantza, festa, jaia, besta!!!!!!!!!

tabakoa bezela

debilidaderen bat eduki behar da bizitza honetan.
alaitz eta maider-ek esaten zuten eurena umorea zela. ez, maixa ta ixiar ziren.
bide batez, faltan somatzen dira holako taldeak.
nire debilidadea musika mailan beyonce da.
jeje.

esango duzute... dut? anari? zura? hortik etorrita, beyonce??

BA izugarri gustatzen zait bere musika. sekulako ahotsa du. halaere azkeneko diskoetan pixkat behera egin du.
baina dangerously in love primerako diskoa izan zen. gero oso komertzial bihurtu da.

2009/11/17

MITCHELL printzipioak

Altsasuko aldarrian aipatutako Mitchell printzipioak oso argiak dira.

The Mitchell Principles were six ground rules agreed by the Irish and British governments and the political parties in Northern Ireland regarding participation in talks on the future of the region.[1]
They were named for United States Senator George Mitchell, who was heavily involved in the Northern Ireland peace process.

All involved in negotiations had to affirm their commitment:

To democratic and exclusively peaceful means of resolving political issues;

To the total disarmament of all paramilitary organisations;

To agree that such disarmament must be verifiable to the satisfaction of an independent commission;

To renounce for themselves, and to oppose any effort by others, to use force, or threaten to use force, to influence the course or the outcome of all-party negotiations;

To agree to abide by the terms of any agreement reached in all-party negotiations and to resort to democratic and exclusively peaceful methods in trying to alter any aspect of that outcome with which they may disagree; and,

To urge that "punishment" killings and beatings stop and to take effective steps to prevent such actions.

(wikipediatik: http://en.wikipedia.org/wiki/Mitchell_Principles#cite_ref-1)

ALTSASU-KO ALDARRIA

2009/11/16

gudazkenak


gudazkenak

gudaren azkenak

-inpresio hori hartzen diot altsasuko aldarriari-

2009/11/12

Ezgae? Baigae? $gae? >>>>>ez: musikarien batasuna

Abiatu dugu eztabaidatxo moduko bat blogari batzuen artean, dela Ezgae, Baigae, $gae.....

Izan ere, musikariontzat armiarma sare bat da sgae. ondo harrapatuta daukate sektorea, maila askotan. dela diskoetxetatik hasi, gero kd fabrikak beraiek edo irratiak, aretoak, tabernak.... ondo montatu dute txiringitoa.

aipatzen genuen musikariontzat txantai bikoitza egiten dutela. behintzat, zure musikak sonatzen badu irratietan modu bakarra eskubide horiek kobratzeko sgae da. ta txantaia diot zeren ta papur horiek, irabazi horiek ez badituzu erreklamatzen sgae-k bere bezero edo bazkide haundienen artean banatzen ditu "soberakinak", hau da, aberatsenak aberatsago.

gero, nola dabiltzan txakur moduan kontzertu aretoetatik, tabernetatik.... negargarria da.

nik kultura librearen alde egiten dut ezbairik gabe. baina eztabaida zabala da. batek esan dezake: eta beste langile mota batek zergatik kobratzen du bere lanagatik zuzen-zuzen? eta musikariek, idazleek, zergatik ez?

koxka hor dago pixkat. kulturak gizartea egiten du. bere lehengaia da. formulak bilatu behar dira lan hori ezagutzeko eta errekonozitzeko.

hala ere, euskal musikarien batasuna faltan sumatzen da. elkarte bat edo. oraintxe promotoreek sekulako topaketa antolatu dute baina agian musikarien baitatik sortu beharko litzateke elkarte moduko bat. duela gutxi hitzegiten nuen honetaz lagun musikariekin. adibidez bertsozale elkarteak lortu du Arte jakin baten inguruko sekulako dinamismoa, indarra, antolakuntza, oihartzuna.

creative commons da eredua, dudarik gabe. baina horri dimentsio euskaldun bat eman behar zaio, ta hori bakarrik sortuko da euskal musikariak elkartzen bagara. saioak hamaika egon dira. urrutira joan gabe, 90. urteetatik jada saioak egon ziren antolatzeko.

lagun batek penakin esaten zidan: kepa junkera-ren dirulaguntzaren kontra 300 musikari bildu ginen, emailak bidaltzen, eztabaidatzen.... gero, jende horreri berari antolatzeko deia egin ta erantzunik ez. penagarria da. anari-k esaten zuen: zerbaiten kontra borrokan zerbaiten alde beharrean.

TA EZTABAIDAK JARRAITU DEZALA. ZEOZER ESATEKO IZATEKOTAN ESAN.

2009/11/11

gipuzkoar gazteak


"Gipuzkoako gazteak eta politika" izenburupean Aztiker ikerketa taldeak inkesta egin du gipuzkoar gazteen artean.

Unibertsoa (edo gipuzkoako 15-29 urte bitarteko gazteen totala) 112.000koa da. Inkesta 1.655 gazteri egin diete. Hortaz, beti bezela, inkestak akats margena dauka, noski.

2009ko iraila eta urria artean dago egina inkesta.

Taula gurutzatuetan, hau da, datuak gurutzatzen dituzten tauletan jarri dut arreta berezia. Bertan, irizpide desberdinen arabera erantzunen aldaerak aztertu daitezke.

Merezi du, bai, pixkat surfeatzea inkestako erantzunetan.

nahiko bonbo eman zaio politikak sortzen duen "asperdura" sentimenduari, betiere gaztedi pasota edukitzea ez baitator gaizki. baina "haserrea", "interesa" erantzunek ere garrantzi berezia hartzen dute. hortaz, politikak bazterrak nahasten dituela ezin uka.

bestetik, lurralde identifikazioak datu kuriosoa ematen du. gazteak batezere bere herriarekiko sentitzen dira identifikatuak, eta gerora ere Euskal Herriarekiko. Euskal Autonomi Erkidegoak ez du identifikazio maila haundirik.

"Euskal Herria 7 herrialdeek osatzen dute", ehuneko 61arentzat. Baina bereziki eskualde hauetan nabaria da erantzunaren erabatekotasuna: debabarrena, debagoiena, tolosaldea, urola-kosta, ta goierrin. (%ko 65etik gora ados dago, eta adibidez debagoienean %ko 80a).

"Independentziaren aldeko botoa emango lukete". datu orokorra aipatu da (%ko 48a), baina ikustagun eskualdeka:

bidasoa behera: %26
debabarrena: 59,7
debagoiena: 66,8
donostialdea: 42,4
goierri: 54
tolosaldea: 58, 2
urola-kosta: 62,3

euskal herriak erabakitzeko eskubidea dauka (ados erantzun dutenak):

bidasoa behera: %31,4
debabarrena: 57,6
debagoiena: 79,1
donostialdea: 48,3
goierri: 66,8
tolosaldea: 67,2
urola-kosta: 62,2

arazoa konponduko da erabaki eskubidea gauzatuz (ados daudenak):

bidasoa behera: %35,7
debabarrena: 41
debagoiena: 66,4
donostialdea: 45,9
goierri: 57,7
tolosaldea: 64,3
urola-kosta: 40

azkenik, alderdiekiko hurbiltasuna eta boto asmoak. eskualdeka zein alderdi nagusitzen den eta portzentaiak.

bidasoa behera: pse (%7) eaj (%4,5) aralar (1,1) batasuna (0,5)
debabarrena: aralar (%12,6) eaj (9,4) batasuna (7,9) pse (6,3)...
debagoiena: batasuna (%23) aralar (10) eaj (4,7) pse (1,3) ..
donostialdea: pse (13,6) batasuna (8,2) eaj (7,9) aralar (6) ..
goierri: batasuna (13,3) aralar (7,9) eaj (7,3) pse (7,3) ..
tolosaldea: batasuna (28,7) eaj (5,6) pse (5,6) aralar (3,7)..
urola-kosta: batasuna (15,8) aralar (9,6) eaj (3,4) pse (2,8)...


Alde batetik, eskualdekako datuak bereziki anitzak eta diferenteak dira.

Bidasoa behera ta donostialdea abertzale gutxien duten eskualdeak dira. baita independentista gutxien dutenak portzentualki. beste eskualdetan, independentziaren aldeko jarrera gehiengo nagusia da.

kuriosoa ere batasuna/aralar ardatza eskualdeka ikustea. deba-barrena eta bidasoan aralar nagusitzen da batasunarekiko, botu asmoaren orduan. beste eskualdeetan batasuna da ezker abertzaleetan erreferente.

gero, eskuin/ezker ardatzean, nabariagoa da ezkertzaleen independentziarekiko jarrera, baina nahiko nabaria da ere eskuinean kokatzen direnen artean ere.

beste datu batek jo nau: abertzaletasuna ez da guraso edo aiton-amonak bertakoak ( hau da, bertakotasuna) daukatenen esklusibo. hau da, abertzaletasunak integrazio gaitasun haundia dauka. honela ulertzen da bertakotasun gutxien daukatenen artean jarrera abertzaleek indar nabaria izatea, nahiz eta bertakotasuna igo ahala jarrera abertzaleak ugaritu.

zer gaztedi dator bada?

nik uste gaztedi kontzientziaduna, politizatua, gizartean parte hartzeko gogotsua. ezkertzalea eta soberanista, ziuraski.

gainera, diskurtsoaren mailan soberanismoak lurra jaten ari dio estatalismoei. gazteek barneratzen ari dute, diren alorrekoak direla, euskal herriak 7 herrialde dituela, eta erabaki eskubidea. gerora erabaki eskubide horrek hartuko duen era agian ez dute horren argi ikusten (alor abertzalean argiago noski), baina oinarrizko lurtzoru bat dago diskurtso soberanistak aurrera begira duen eremu zabala erakusten duena, nire ustean.

ZURA AZKEN TXANPANA

ZURA-k urte guzia eramaten dugu diskoa aurkezten. ta azken txanpa egiteko ordua iritsi da. HORTAN GAUDE!

4 kontzertu gehiago emango ditugu, ta noski, gonbidatuta zaudete.


ZURA: KIRIBILA KIRIBILTZEN…

-diskoaren azken txanpa-


Azaroak 13 - USURBIL-gipuzkoa. sutegi aretoa. 22:30.
Azaroak 14 - GERNIKA-bizkaia- gaztetxean. 22:30. + dj ura.

Azaroak 20 - TOLOSA - bonberenea aretoan. HEDOI ETXARTErekin batera. 22:00
Azaroak 21 - DONOSTIA-bukowsky-egia. zura + dj ura + stepi. 20:00. atsaldetik.
Agurraren jaia egingo dugu. 8tan kontzertua. gero lunch eta djak.

2009/11/09

ADURRA

adurra -

3000 hiztegian:

-1 baba
umea adurra dariola dago: el niño está babeando

-2 (fig.) caérsele la baba, estar embelesado
adurra dariola dago irakasleari begira: mira embelesado al profesor


Barandiaranen obran aurkitu nuen kontzeptua.

Baina Barandiaran-en esanetan aspaldiko euskal pentsakeran adurrak esanahi zabalagoa hartzen zuen.

Izan ere, pentsakera magikoan -euskal sorgintzan- adurra adierazlea eta adierazia lotzen zituen indarra zen.

Hau da, adurrak magia gaia -objetu bat- eta magiak eragin nahi zuen objetua edo pertsona lotzen zituen.

Gauza ezaguna da euskaldunen artean adibidez garai batean oso zorte txarrekoa zela argazkiak manipulatzea. kontu haundiz ibili behar zen argazki batekin egiten zenuenakin. hor ikusten dut pentsakera horren arrasto bat.

nik eskolan beti izan nuen harridura "adierazia eta adierazlearen" arteko harremanaz. esaten ziguten: hizkuntzaren konjugazio bikoitza. misteriotsua zen niretzako kontzeptu hura. ulertu ulertzen nuen arren.

beraz, kontzeptuok lehengai berezia dira euskal hausnarketarako.

izan ere, NONDIK JAIOTZEN DA HIZKUNTZAREN GAITASUNA OBJETU KONKRETUAK ETA HIZKUNTZ KODIGOAREN ARTEKO LOTURA EGITEKO?

hausnar dezagun, hausnar dezagun

euskaltasunaren norabideaz

jon sarasuaren hitzaldi bat dabil interneten.

goitik-behera irakurketa zorrotza-zabala. norabideaz ari dela norabidegintza etorri zait gogora.

zorrotza zehastasunean. zabala gai asko ikutuaz.

giltzarri bat bestearen atzetik. mugarriak zeintzuk diren.

ideia batzuk:
-euskara "normalizatu behar al da?" / euskara garatu egin behar da.

-bilinguismoaren diskurtsoak ez al ditu askotan hizkuntza boteretsuen interesak mozorrotzen?

-ez al daukagu klase politiko bat erabat bizkarra ematen ari dena soziolinguistikaren ohar eta alarmei?

-hizkuntza batek iraun al dezake bere hegemonia espazio propioak eduki gabe?

Ezbairik gabe planteatzen du Sarasuak: gutxiengo bat gara euskaldunak edo euskaradunak. Euskal Herri euskaldunaren ametsa, agian trantzisio garaiean egon zen optimismo haren ondoren, nahiko urruti dago. Bide hortan hainbat ideia planteatzen ditu.

Azkenerako:

1- saretu beharra - goitik beherako norantzan - hau da, herrigintzatik goraka
2- hegemonia gune autonomoen beharra / adibidez: hezkuntza, komunikazioa, kulturgintza....
3- jarraidura / irekidura dikotomiaren eta dialektikaren kontzientzia gure-baitaratzea.
4- euskararen zahartasunaren inguruko gaiari obsesiorik gabe ekitea. baina munduan zientifikoki darabiltzaten teoriei oso loturik eta jakin-nahiaz.

hemen ikusi - euskaltasunaren norabideaz

edo hemen

Hitzaldia: “Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk”. Jon Sarasua. from berrigorri2 on Vimeo.

2009/11/06

XAHO 2.0


USCAL-HERRICO GASETA - ARIEL

1848 ARRAMAIATÇAREN 30

BAYONAN,
post-mayocco carrican 7.

agertçen da ASTIAN BEHIN

NUMERO BAT,
hirour sos.

OURTHECO
ÇAZPI LIBERA


"ERREPOUBLICA CER DEN

Cer erran nahi da Errepoublica?
Errepoublica (Latinez Res Publica) erran nahi da
ororen houn den gauça.
Ah! hitz eder, hitz charmagarria!
Oraino, malerousqui, Populia, Errepoublicaren
icena becic ez douk, abantailaric eta honnic bater ez.
Popoulou, phenaçalia, hire etsaiac ordeu-douc
eçagout-ditçadan.
Hire etsaiac nor dira? Guiçon ahuer abariciosac eta
carguien moyenez aisetarçunian bici nahi direnac.
Badea moyenic hire etsaien bencitceco? Moyena
hire esquian douc.
Houra içanen douc, cargoulant gouciac heoure botcez
icendatcen batouc. ..."


HARA HOR GURE LEHENENGO GAZETA, LEHENENGO FANZINEA, GURE LEHENENGO BLOGA.

1848. urtean atera zen, ekainean, "redactore" Augustin Chao zuela. Bakarrik bi ale atera ziren. Ez dago gaixki gure omenalditxoak egitea aurrekoei, gure euskal idazle kalekoiei, diñot idazle gisa kalera atera eta hitza haizeratu zutenei. Euskal literaturak hamaika mugarri pasa ditu, baina uste dut blogari euskaldunok holako erreferente argi eta zuzenak hartu behar ditugula.

150 urte.
nondik gatoz, nora goazen.

ostrakak, ostrukak....(II)

http://ostraka.mundua.com/

bertan egiten ari dira benekoztasunaren aldeko defentsa argia eta zientifikoa.

2009/11/03

poetry

poetry ta poesia
inglish ta uskara
euskaldunak munduan gutxi gera
brooklyn-en jende gehiago bizi da
halere
testigantza
oihartzuna
erroa
sustraia
euskal herria
euskal harria

cro-magnon isolatu batzuen hizkuntza zaharra?
burugogor irlaratu batzuen hizkuntza berria?

euskara hori izan da
eskuzabaltasuna

eskuzabaltasun horretan
elkarbizi
elkarjakin
elkarlotu

txoko bat egin diegu gure inguruko hizkuntzei gurean

zenbat hitz zenbat kontzeptu onartuak eta onera hartuak gainera

agian isolamendua baino
euskararen miraria
eskuineko eskua zabaldu
ta ezkerrean gure sustraiari eustea izan da

sustraiak
erroak
arroak
irriak

inglish ta
euskara

gaztelera ta frantsesa
euskara

gaskoiera - okzitanera
euskara

arabiarra
euskara

latinera
euskara

zeltiberiarra ta iberiarra
euskara

...

harreman guzti horietan
HAR ETA EMAN
EMAN ETA HAR
HARREMAN

hausnar dezagun - hausnar dezagun

2009/11/02

UDAZKEN ARTISTIKOA


politika bor-bor ari den bezela, euskal kulturgintza ere bor-bor batean dabil azken boladan. udazkenarekin hasi dira -udako etenaldiaren ondoren- disko aurkezpenak, txapelketak, ekimenak....

nik uste poliki-poliki mamitzen ari dela horrelako euskalesfera bat interneten, adibidez. twitter, facebook, egunkarien edizio digitalak... gaur egun, behar bezela konektatuta egonez gero, denbora errealean jakiten zoaz honako ta harako ekimena, topaketa, eztabaida...

hamaika disko aurkezten ari dira egunotan. ANARI, GOSE, INOREN ERO NI,.... horrek dakar kontzertuak daudela, saltsa, topatzeko aukera politak.

antzerkian ere oraintxe estreinatu berri da ANDER LIPUS eta JON GEREDIAGA-REN obra berria, BABILONIAKO LOREAK. bikaina.

liburutan, gauza berri ta interesgarriak: OIER GUILLAN-ena, HEDOI ETXARTE-ren irudi-eleberria...

ta hau bakarrik hurbilago dauzkadan jende ta artisten eskutik.

aparte, BERTSOLARI TXAPELKETAk ere markak hausten ari ditu: jendea kanpoan geratzen, ezin sartu, ...

metafora gisa, IRUN bertan beste egunean -ostiralean- BERTSO SAIO BAT Ficoban, txapelketatik aparte. Irun-ek ez du fama haundirik bere euskalduntasunari dagokionean, baina hantxe egongo ginen 250-300 lagun.

zeozer mugitzen ari da euskal kulturgintzan. krisia ikusi nahi duenak ikusiko du. diskoetxeak eta argitaletxeak kinka larrian salmentei dagokionean, etabar etabar. baina jende uholde bat nabaritzen da kultura euskaldunaren ekimenetan. jarraitu dezala olatuak!! noski.


funtsa mami ta mamia funts.

ez gaude behintzat esku-huts.

uhinak uhain ta uhainak uhin.

olatu, itsaso ta urak aztoratuta.