2009/11/29

belodromoan abiada bizian

Inpresionatua gaurkoarekin. Belodromoan azken finalaurrekoa ta giro ezin hobea. Jende pilo bat -6.000 inguru esan dute.

Bertsozale nahiko berria naizenez, ta gainera musikaria, ba egon dira ohiko bertsolaritza gaietaz aparte -denak oso ondo halere- bereziki jo nauten gauzak. Ta horien artean soinua ta ixiltasuna; ta ahots bakar batek nola betetzen zuen espazio guztia -ez nolanahikoa, handia zinez-.

Soinua: bertsolarien ahotsak dira saioko funtsa. Bakoitzak berea du, baina denak oso ondo. Erabat kitzikagarria da zein zentraltasuna hartzen duen ahotsak horrelako saio batean. Ahots bakar bat, edo binaka, beren anplifikazioaz noski, espazio guztia betez, dardarka jarriz belodromoko eraikuntza guztia. Ahots horren oihartzuna.

Ixiltasuna: ixiltasun hori, bertsolaria lanean hasi aurretik ematen dena. 6000 lagun ixiltasunean. Zaila litzateke beste ikuskizun edo arte mota batean horrelako zeozer sortzea. Ta ixiltasun horretan edozein zarata haundituta geratzen. giro sonoro oso berezia, egia esan.

Ahots bakartia: saioaren funtsa bertsolariaren ahotsa da. Paisai sonoro ugari entzun ditut gaur belodromoan. Baina beste behin ere esango dut: bertsolarien ahotsa, horren anplifikazioa eta ondorengo oihartzuna, horrek utzi nau liluratuta.

Edukinetan sartuta, Maialen Lujanbio. Aspaldi irakurri nuen liburu batean -Manuel de Lekuona, Euskal ahozko literatura- euskal poesia zaharrak (kopla zaharrak zehazki), asko jotzen zuela teknika fotografikora. Hau da, hitzen bitartez egoera bisualak planteatzen ziren. Begien poesia deitzen diot nik. Oteitzak asko azpimarratzen zuen hau, begien garrantzia, ikusten dugunaren garrantzia euskal lirika popularrean. Ta guzti horretaz oroitu naiz Maialen entzuten, izan ere holako planteamenduak erabiltzen dituela iruditu zait.

Gero, doinuen aldetik erabat aberatsa izan da saioa, maila handikoa. Ahotsen aldetik Jon Maia eta Uxue Alberdi nabarmenduko nituzke. Jon Maiak oso ahots sakon eta poetikoa du, Uxuek bezela. Biek oso lirikoa eta sugerentea.

Txapelketitisa pasatzean nik uste hori geratuko zaigula, bertsolaritza handitzen eta handitzen jarraitzeko aukera, bidea, inspirazioa, indarra.

2 comentaris:

ameslaria ha dit...

plazer sentsazioa izan dut zure azterketa-kronika irakurtzean, ta burura etorri zait nik ere saio bera entzunda ni harritzea lortu duzula, ta 6000 belodromo (gehi info7 gehi larrabetzuarrei esker entzun duen jende kantitaea) daudela, pertsona bat kantatzen, ta ez dira bi belodromo berdin egongo, ze politta den hori.

EUSKAL POESIA BLAGA BLOGA ha dit...

dudarik gabe. nik uste bertsolari batek esan zuen moduan bihotzean eramango dugula belodromoko esperientzia.