Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2010/01/28
EUSKAL MEMORIA
"Euskal Memoria Fundazioak 50 minutuko dokumental hau aurkeztu du, gure Herriaren memoria berreskuratzeko bidean lehen urratsa dena.
La Fundación Euskal Memoria ha editado este documental de 50 minutos que es el primer paso en su intención de recuperar la memoria colectiva de este Pueblo.
Iragana ezagutu gabe ez dago etorkizuna eraikitzerik!"
Dokumental interesgarria. Izan ere, aldebateko memoria ez da memoria.
Ta gure egiak, gure begiak....
2010/01/27
ARTIKULU FUNTSEZKOA: GURE HASERREAK EUSKALDUNDU!
KAZETA agerkarian aurkitu dut harribitxi hau.
Euskal irainak denon ahotan
JOSEBA AURKENERENA
http://www.kazeta.info/iritzia/Joseba_Aurkenerena/euskal-irainak-denon-ahotan
Lagunarteko euskara denon ahotan dagoen gaia da. Euskara batu formala egina dago, bere korpusa aski osatua… baina lagunartean erabiltzen dugun hizkera informalaren aldetik hutsune handia sumatzen da, hiri handi erdaldunduetan, gehienbat.
Aipaturiko guneetan gure gazteek ez dakite eguneroko bizimoduan ikastolan edo eskolan ikasitako euskara batu formaletik ateratzen. Berdin-berdin hitz egiten dute irakasleekin, euren ikaskideekin, haurrekin, jende helduarekin… eta baita zakurrekin ere, hau da, beti erregistro bera erabiltzen dute.
Gehienetan oso euskara motela egiten dute, piperrik gabea, gatzik gabea… eta hori dela eta, graziaren bat egin nahi dutenean, askotan, ia beti, esango nuke nik, erdarara jotzen dute, edota bestela, erdaratik zuzen-zuzenean hartutako kalkoak erabiltzen dituzte. Euskara bizi-bizirik dagoen eskualdeetan egoera ez da bera, euskal hiztunek erregistro eta baliabide ugari ezagutzen eta erabiltzen dituztelakoz.
Lagunarteko euskara dela eta, gauza aunitz esan dira eta bide ugari jorratu, askotan itsu-itsuan eta espainola eta frantsesaren eredutik abiatuta. Adibidez, oso zabalduta egon da gure artean, euskarak argot baten gabezia zuela azaltzen zuen topikoa. Eta egia da, euskaldunok lexikoaren arloan, gauzak izendatzean, hutsunea daukagula alde horretatik, baina horrek ez du esan nahi argotik ez daukagunik, gure argota, neurri handi batean, aditzean baitago, hitanozko formetan, hain zuzen ere. Eta beste hizkuntzetan lexikoaren bidez adierazten duten argot hori, euskaldunok hitanoaren bitartez egiten dugu.
Gaur, euskara batuak badu bere hitanoa, eta horrez gain, euskalkiek eta herrietako hizkerek ere badute euren hitano berezia. Eta horixe da, nire irudikoz, gazteekin landu beharra daukaguna, argot-hizkera zabaldu beharra daukagula esaten dugunean, bai ahozko erregistroan eta bai gure literatura idatzian ere. Bide emankorra izan daitekeelakoan nago.
Dena den, argotaren barruan, eta hitanoaz gain, baditugu bestelako arloak, eta horietako bat irainena da. Hauek biziki ugariak dira, ederrak, kolore handikoak, eta euskaldunon ahotan gaur egun arte bizirik iraun dutenak. Toki gehiago beharko lukete gure eskoletan eta gure material didaktikoetan, ainitzetan benetako perla ederrak baitira. Hona hemen, artikulutxo honetan, nik zazpi Euskal Herrietan jasotako irain zenbait, baita beraiekin egin dudan hala-moduzko sailkapena ere:
1.- Klasikoak, hau da, betidanik oso entzute handikoak izan direnak eta beste multzoetan sar ez daitezkeenak: babo, alen, ergel, kirten, lerdo, lelo, ziztrin, alproja…
2.- Sexua, soilik, aipatzen dutenak: alu, zakil, potroso, zakilote, buztantxo, zakiltxo, zakilpistola, pittitto, pìtilin, pitilintxo, pito, txilibito, koxkabilo, potto, poto, potxo, pottorro, potxorro, zupo, zupote …
3.- Animaliak eta sexua nahasten dituztenak: potrozorri, zerripotro, zerripotroso, zerribuztan, astobuztan, astazakil, astapotro, astotranka, urdezakilhandi, katabuztan…
4.- Animaliak, soilik, aipatzen dutenak: asto, astama, zerri, zerrama, urde, urdanga, mando, zakur, putre, bixigu, mozolo, azeri, otso, pizti, zapaburu, azpisuge, sugegorri, sugegaizto, zomorro, zorritxo, oilo, oilaloka, oilobusti, oilar, arrain, zaldiero, zaldibero, txarrizikin, animaliapuska, aberepuska, aketz, apo, labezomorro, makailu, lapazorri, saguxahar, gautxori,…
5.- Animalien gorputz-atal bat aipatzen dutenak: xoxoburu, txoriburu, katabegi, oilarbuztan, oilarmoko, sugemihi, txoribuztan…
6.- Landareen berri ematen digutenak: arbilore, artaburu, azaburu, azaosto, babalore, lilitxo, bidelili, astakardo, mazusta, marrubigazte, pikupatsa, tipulaburu…
7.- Kolorea aipatzen dutenak: zuri, beltz, gorri, gogourdin, hezurbeltz, mihizuri, sugegorri, atorzuri, txapelzuri, hankagorri, kaxkagorri…
8.- Adjektibo hutsak direnak: zikin, baldar, zarpail, faltsu, trakets, maltzur, gaizto, zital, mozkorti, mozkor, ihar, potolo, gizen, gezurti, zaztar, zatar, motel, hitzontzi, harro, harroputz, geldo, kakati…
9.- Izenak eta adjektiboak lotzen dituztenak: muturzikin, burugor, buruhaundi, kaxkamotz, kaxkazuri, sudurluze, ahobeltz, ahobero, sudurmotz, hankaluze, ipurdibero, mingainluze, lepozabal, jainkottiki, hankaoker, begitrixte….
10.- Aurrean, trinkotasuna emateko, mari- aurrizkia daramatenak: mariapain, marilerdako, maritxoro, maribideetako, maribihurri, marimatraka, maribandera, marisarjento, marimutil, marineska, marigizon, marigaizto, maripuzker, mariputz, marisaltsa, marimaisu, marimaistra, marisukalde, marilapiko, mariergel, marizirika, marilerdo, marikaka, marikontra, marifardel, maritturrutta, marifraxku, marikankailu, marisorgin, marimoñoña, marimarmita, marizakar, maripittitto, marimarkesa, maripottorro, marikalpar, marizomorro…
11.- Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, beti- aurrizkia daramatenak: Betigaizto, betizital, betini, betikontra, betilerdo, betikaka, betizikin, betizakar, betizarpail, betitxoro…
12.- Aurrean, kategoria ematen ez duela adierazteko, sasi- aurrizkia daramatenak: sasimaistra, sasimaisu, sasigizon, sasiapaiz, sasimutil, sasineska…
13.- Akats fisikoen berri ematen dutenak: besomotz, entzungor, begibakar, antipar, ipurdifrontoi, ipurdipandero, bularmarmita, mingainluze, begihaundi, hortzaundi, hankamehe…
14.- Irain politikoak: frantximant, frantseskume, piperpotero, hedezuri, txapeloker, sardinzahar, mendizorri, eltzetxo, sudurtalo, trenak ekarritako, hezurbeltz…
15.- Bestelakoak, hau da, aurreko multzoetan sartzen ez direnak: segapoto, arrastelu, gizajopastel, kaxkoi, gizontxaperu, txorimalo, putakume, erretxin, kankailu, kaskailu, bilaba, atorrante…
Irain zerrenda hau, Euskal Herriko ikasle guztiei eskaintzen diet, iraindu nahi dutenean, euskaraz egin dezaten, eta ez erdaraz edota erdal kalkoak erabiliz. Euskara ez da beste hizkuntzak baino gehiago, baina ez guttiago ere. Kode osoa denez, denetik dauka, eta gainera gure-gurea da.

2010/01/23
DJ URA nire lubaki izena djkeritan aritzeko
AGIAN ez duzute ezagutzen nire dj lana. baditut jada urte batzuk (8 inguru) dj gauzak egiten. Egun hauetan pixkat ordenagailuan ibili naiz (batzutan gure artxibategietan ere ederki surfeatu daiteke, internet piztu gabe), eta zenbait sesio zahar eta berri biltzen joan naiz.
Soundcloud-en banuen zeozer jarria, baina tartetxo bat hartu dut hiru sesio igotzeko.
Badago denetik: 2003-2005 urteen arteko kantuen sesio bat (musika transpirinaikoa) eta gauza berriagoak (mendabelarra), eta azkenik ihaz egindako kitarra sesioa (izarren argia). DENAK MUSUTRUK DITUZUE JEISTEKO.
bota entzunaldi bat eta esan zeozer!!!
http://soundcloud.com/dj-ura/musika-transpirinaikoa
http://soundcloud.com/dj-ura/mendabelarra
http://soundcloud.com/dj-ura/izarren-argia-bitartean
2010/01/22
Toi et moi - frantses pelikula bat
Zorionez, ARTE katea hartzen dugu orain etxean, tdt mobida guzti honekin. Ta egia esan, kristona, zeren ta hizkuntza pilo bat entzuten ari naiz.
ARTEn badute ohitura on hura: pelikulak soinu originalarekin eta azpitituluekin jartzea. Ta hola nabil azken asteetan: egun batean frantsesezko pelikula, bestean portugesez, japonieraz, betiere frantsesera joaz azpitituluekin. Egia esan hizkuntzak ikasteko sekulako aukera.
Ta holtxen: atzo pelikula txatxu xamarra ikusten geratu nintzen. "Toi et Moi", Zu eta ni. Gustatu zitzaidan komiki-tik oso gertu dauden errekurtsoak sartzen dituelako, nahiz eta istoriak berez etzuen holako deus.
Ta justun ZUTAGU ataria abiatu zuten atzo. Euskal sare sozial benetan fundamentuzkoa, aparta, txukuna.
http://zutagu.net/
Nitasunak, zutasunak, gutasunak, eta beste guztia.
2010/01/18
Marlangoren disko berria
2010/01/15
Eguzki Bideoak
Ekimen benetan interesgarria urte guzti hauetan Iruñean aurrera eraman dutena. Eguzki irratia -Iruñeako irrati herrikoia- eta haien jendearen inguruan sortua, "Eguzki banaketak" zena (ez banago oso oker) gerora Eguzki bideoak bilakatu da.
Modu horizontalean funtzionatu, utopiarantz abiatu, urratsez urrats utopia bizitu, eta harremanak estutu mundu osoko iraultzaileekin. Zer beste egin dezakegu? Ba hori, komunikatu. Komunikazioaren tresnak gure eskuetan hartu.
Egunotan ekimen oso berezia aurkeztu dute, koprodukzio bat hain zuzen ere. TO SHOOT AN ELEPHANT. Gaza-ko bonbaketaz dihardu, eta Alberto Arce-k burutu zuen Gaza-n bertan egun beldurgarri haietan. Hurrengo 18an urte bat betetzen da okupazio militar hartaz.
Pelikulak testigantza ezin hobea mahairatzen du, hain zuzen ere hango Gaza-ko Gurutze Gorria, Ilargi Erdi Gorrian, lan egiten duten anbulantzia langileen inguruan. Zitala, beldurgarria euren testigantza.
Eguzki bideoak, bestaldetik, oso katalogo zabala du: mundu guztiko esperientzia iraultzaile eta memoriaren aldekoen testigantza. Merezi du euren katalogoan sartzea.
http://catalogo.eguzkibideoak.info/eu
2010/01/14
TO SHOOT AN ELEFANT
URTARRILAK 18AN GAZAKO BONBARDAKETAK BUKATU ZIREN.
LEHEN URTEMUGAN MUNDU GUZIAN GERTAKARI HAIEK GOGORATZEKO EMISIO EGUNA EGINGO DA.
ANIMATU ZURE INGURUAN, ETXEAN, GAZTETXEAN, LAGUNARTEAN.....
MUNDU GUZTIAK IKUSI DEZALA....
BIDEOA IKUSI-ZABALTZEKO:
http://eguzkibideoak.info/
2010/01/13
Katalanezko hiphopa
BAdira urte batzuk katalanezko hiphopak hegaldia hasi duela. Noski egon zela lehen une bat -non ez?- katalanezko hiphopa nahiko xinplea zela, funtsik gabea.
Baina urte batzuk baditu fundamentuzko proiektuak atera direla. Eta horien artean bi erreferente nagusi:
1- At versaris >>>> http://www.myspace.com/atversaris
2- El nota >>>> http://www.myspace.com/elputunota
Bi proiektu hauek oso-oso puntakoak dira. Oinarri musikalen aldetik ederrak, landuak, eta letren-hitzen aldetik osoak, osatuak. Bada, izan ere, arazo bat rap-a hizkuntza batera egokitzean: ez bere osotasunean hartzea bakoitzak bere hizkuntza.
Rap edo hiphopak hizkuntza baten errekurtsoak mahairatu behar ditu, bere aberastasunaren isla izan, bere oihartzuna. Hortaz, ez du balio axaleko lan bat. Hizkuntza batean rapeatu ezkero, bere baliabideak ezagutu behar dira.
At Versaris Bartzelona inguruak eta Sabadell-ekoak dira. El Nota Sans auzokoa da, Bartzelonakoa.
EL NOTA -AZKEN DISKOA: http://joescolto.tarry.cat/cd/el-nota-anem-a-fer-ho-facil
2010/01/11
Euskal Herriko Soinu Tresnak
Dudarik gabe disko honek mugarri garrantzitsua ezarri zuen euskal musikan, gure sustraietara jotzea ekarri baitzigun. Asko entzun nuen bere garaian, ta iruditzen zait ondo isladatzen duela gure arbasoen musika.
Hasteko, lurraldetasunari so egiten dio, ia 7 herrialdeetako musikariak baitaude. Eraberean, oso soinu tresna desberdinak daude bertan. Musika herrikoiaren sonoridade guztiak bertan daudela esan dezakegu.
Jakina da Maurixia Aldeiturriagak izan zuela fama haundiena bertan dauden musikarien artean. Diska hau, izan ere, bere arrakasta edo berraurkikuntzaren motiboa da, besteak beste. Baina beste askok ere izan dute bere ospe momentutxoa: "ttin ttan ttan ttin ttikittin" ospetsua, edo "durunbele" aidia.
Niri bereziki gustatzen zaizkit toberak, eta toberekin doazten bertsoak.
Hortaz, ezinbesteko diskoa.
http://rapidshare.com/files/324097045/Euskal_Herriko_soinu_tresnak__1991_.rar
2010/01/08
Euskal musikaren ataria
Berriak abiatu du berriki euskal musikaren ataria. BADOK ( http://www.badok.info/ ) izena du eta hastapenetan dagoen arren, itxura ederra du. Euskal musikagintzaren ispilu bat da, eta pena merezi du bertan surfeatzea.
Biografiak, musika eta kantuak entzuteko aukera, eta abar aurki daitezke.
Txalotzekoa eta oso interesgarria, osatzen jarraitu beharra dagoen arren.
2010/01/06
2010/01/05
Japonia
Anaia Roger Japonen egunotan ta nik sekulako inbidiakin. Badut gogua noizbait juateko, baita Berlinera ere. Mundua abiada bizian - ta the world keeps turning.
Japoniako jendea oso aurreratua dago teknologia aldetik. Musikalki ere oso eskertuak dira kanpotik iristen zaizkien gauzekin. Bertan biltzen dira bi gizarteak, tradizionala eta modernoa. Gauza batzutan nahiko itxiak omen dira, baina gerora hirietan bizimodua oso azkarra, eta kulturalki nahiko urte aurrerago bizi dira.
2010/01/04
Subscriure's a:
Missatges (Atom)