Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2010/01/13
Katalanezko hiphopa
BAdira urte batzuk katalanezko hiphopak hegaldia hasi duela. Noski egon zela lehen une bat -non ez?- katalanezko hiphopa nahiko xinplea zela, funtsik gabea.
Baina urte batzuk baditu fundamentuzko proiektuak atera direla. Eta horien artean bi erreferente nagusi:
1- At versaris >>>> http://www.myspace.com/atversaris
2- El nota >>>> http://www.myspace.com/elputunota
Bi proiektu hauek oso-oso puntakoak dira. Oinarri musikalen aldetik ederrak, landuak, eta letren-hitzen aldetik osoak, osatuak. Bada, izan ere, arazo bat rap-a hizkuntza batera egokitzean: ez bere osotasunean hartzea bakoitzak bere hizkuntza.
Rap edo hiphopak hizkuntza baten errekurtsoak mahairatu behar ditu, bere aberastasunaren isla izan, bere oihartzuna. Hortaz, ez du balio axaleko lan bat. Hizkuntza batean rapeatu ezkero, bere baliabideak ezagutu behar dira.
At Versaris Bartzelona inguruak eta Sabadell-ekoak dira. El Nota Sans auzokoa da, Bartzelonakoa.
EL NOTA -AZKEN DISKOA: http://joescolto.tarry.cat/cd/el-nota-anem-a-fer-ho-facil
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada