Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2010/03/01
LEHERTZEKO GARAIA
Malko garratzen urte latzak
iluntasun ezaguna oinazez neurtua
etsipen beltzak odola
borborka irakin artean
eta begiak ia errautsa
irudi anbarrei
azkar atxikitzen zaizkie:
Suzko atzamarrak bezala nere
jendearen bakean
harriak bezala ume beltz baten
hazkundearen gainean
labainak bezala nere herriaren
itxaropenean
heriotza bezala nere bizitzeko
eskubidearen gainean
Eta horrela
odolaren zina egiten da
eta horrela neuk nozitu
jaiki eta oihu egiten dut:
Nere herria!
Lehertzeko garaia da,
bota zure zama,
zure haragi ustela,
zure irrifar okertua,
zure suzko begirada,
zure malko garratzak,
zure landatze morroiaren urteak!
Harri koxkor eta lehorte
eta zimiko eta ekaitzak
igitaitu egiten dituzun artean.
Lehertzeko sasoia, ene herria!
Zure etsaiaz libratu!!
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada