Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2010/04/27
Lehenengoa iristeaz
Berrian irakurri dut:
Oh Eun-Sun korearrak iritsi du Annapurnako gailurra
Horrenbestez, 14 zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea da. Edurne Pasaban tolosarrak helburu bera zuen, baina korearrak hartu dio aurrea.
Bere garaian errespetu haundia zitzaion mendiari. Etxian badakigu zer den senideak galtzea bertan, ta mendiko kultura hura, behintzat bere hastapanetan 70-80 urteetan, oso zen zintzoa eta eskuzabala, baina argia erebai. Argia buruarekin egiten zelako.
Kirol kultura zatar hau, gaur egunekoa, mendira eramateak arrisku haundiak ditu. Lehenik eta behin lehia ez delako besteekin, bakoitza bere buruarekin baizik. Bakoitza bere buruarekin eta bere mendi-lagunekin batera naturaren haunditasunaren aurrean.
Orain, eztabaidak-eztabaida, dela mendigoizale korear emakumeak igoaldi bat ez duela oso demostratua, edo dena-delako beste ingurumariak, niri sentsazio bat etorri zait. Eta poza sentitu dut Edurne Pasabanegatik. Poza batezere gauzak lasaiago egiteko aukera daukalako, hainbeste obsesionatu gabe,eta bera eta mendiaren arteko harreman sakon eta basati horretan distortsionagarriak diren elementu sekundariorik gabe.
Seguro egingo dituela 14ak. Baina axola ahal du lehena izatea?
"mendigoizale ona bizirik dagoena da" esan zuen duela gutxi felipe uriartek.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada