Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2010/06/08
Diskoa totem gisa
Euskal musikariok oso sartua daukagu ideia hori. Hau da, musikariok diskoak egiten ditugu. 10 bat egun estudioan, 5 edo nahasketak egiten, masterizatzera bidali, eta 20 egun itxaron fabrikatik etortzea. Gero elkarrizketa, aurkezpen eta ingurumari guztiak.
Totem hori, azkenerako gure “sorkari” edo sorkuntza nolabait besteen eskuetatik pasarazten duena, nik uste dudan jartzen hasi beharko ginela. Dudan jarri, edo behintzat ikuspegiak zabaltzen hasi. Izan ere, musikariak garen heinean, non dago gure balioa? Kantu jakin eta zehatz batzuk sortu, modu ordenatuan grabatu eta haiek notarik-nota zuzenean eskeintzean?
Musika inprobisatuaren inguruko filosofiak bide berri bat zabaltzen digu. Hau da, zuzenekoaren balioa, gertutasun eta bapatekotasunarena. Momentuaren frexkotasunarena. Izan ere, nork ez ditu atsegin momentu horiek? Kontzertu batean musikariak gidoitik atera eta momentuan propio sortutako girabirak eskeintzen dizkigute, eta une hori errepikaezina -edo bihurtzen da.
Eta natorren gaira: gaur egun, euskal saresfera digitala zabaltzen doan neurrian, asko gara internet inguruan bizimodu bat egiten dugunak. Arte-tarte berria zabaltzen zaigu beraz: hau da, bapateko sorkuntzarena, eta batezere, hura modu zuzen eta bapatekoan zabaltzearena. Sorkuntza egin eta zabaltzea bata bestearen atzetik etorri baitaitezke.
Hortaz, diskoak totemak izateak ez du deus txarrik, baina betiere egungo baldintza kulturalak kontutan hartuta. Izan ere, bonbardaketa kultural-global baten erdian bizi gara. Amaigabeak dira musika-produktuak bizi garen munduan. Agian euskal musikariok hori egin behar dugu, gure lan egiteko moduak eta eskeintza-gaitasuna zabaldu.
“Mp3 belaunaldiaren” aurrean gaudelarik, gure sortze gaitasuna biderkatu behar dugu; kantu onak eginez bai, kalitatez grabatutakoak ere bai, baina baita egungo tresnak erabiliz bapateko sorkuntzak hedatzearen lan-ohitura barneratu. Eta “real-time” kultura honetan oso presente egon gure musikazaleen belarri, Itunes eta Ipod-etan: saio inprobisatuak, maketak, kantu zirriborroak, kantu prozesuak, soinu-giro artistikoak.
Urrutira joan gabe, Lain taldeak egindako Lor-en bertsio bat, “Zure doinua”, da euskal bideorik ikusiena interneten (bideokamara hartuta eta zelai batean bi kantariak daudela kitarra batekin). Eta adi datuari: 320.000 ikustaldi inguru ditu.
Azkenerako zer da kultura, ez bada orain eta hemen guztiak gure baitatik ulertzeko tresnen multzoa. Eta zer da euskal kultura, orain eta hemen guzti horiek euskaratik eta euskaraz ulertzeko daukagun tresna ez bada, hau da, gure atzoaren biharrerako gaurra.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada