2007/04/26

euskaldun kotxedun

euskaldun fededun

esaten zen garai batean...

Egun, baina,

elizak hustuz doaz

ta fedea eraldatuz...

kotxea bihurtu baita fedearen tresna ibiltaria...

ta nahikoak kotxeak ez baleude bezela

orain abiadura haundiko trena...

bide huts etxe huts esaten zuen Bap-ek.

Ez da besterik geratuko,

porlanezko baso haundi bat

ta erotzear joanetortzen diren hiritar fededunak...

2007/04/24

xurian xuri

gorrian gorri

xurian xuri

zoragarria zera zu

sagarlore azpian

aurkitu zaitut

ta nola izena duzu...?

xurian xuri

gorrian gorri

zoragarria zera zu

eguzkipean bero

hire begiekin ero

baina gauza haundirik

ez dut espero

xurian xuri

beroan bero

gorrian gorri

eroan ero...

2007/04/14

zenbait kantu zahar familiaren memorian

gaur apirilak 14

nire familiaren memoria historikoan arakatzen hasita
zenbait arribitxi topatu ditut

hementxe jartzen ditut zuekin konpartitzeko

bat berramona Benita-rena da, karlistei buruzkoa

"Ya vienen los carlistas en manifestación
asoma Amadeo y veras la procesión...
ay, ay, ay mutilak txapela gorriya".

bestea "Internazionala"-ren bertsioa da, baina ez dago osorik

"Arriba los de la cuchara
abajo los del tenedor..."

(topatu dut bertsio bat interneten jarraipenarekin baina ez da gure familian abesten zena)

"marchemos todos reunidos,
¡viva la revolución!"


Badirudi sardeska edo goilarea erabiltzea
klase sozialak bereizteko ezaugarritzat
hartu zuela kantaren egileak
bertsio polita atonduz
ikertu beharko dut nola jarraitzen duen

2007/04/04

HIRI ARO ARO ERO

HARA!

HIRI ARO ARO ERO

HIRI ORO ERI ERO

HIRI ERA URA ERE

HIRI URI URA ERE



ORO ERO...

HARA!

ORO ERO...

IRRI

ERRO

ORRO EZ GEHIAGO

HARRI

HERRI

IRRI

ORRI ORRI

XURI XURI

GORRI GORRI

EUTSI HORRI!

2007/03/28

Kropotkin

-Bizitzarengatiko borroka!
esaten zuten malthusiar eta darwinistek...

-Bizitzeko borroka!
esaten zuen Kropotkinek.

-Naturan indartsuenak egiten du aurrera!
esaten zuten malthusiar eta darwinistek...

-Naturan elkar-laguntzan hobeto aritzen direnek egiten dute aurrera!
Kropotkinek.

Malthusek eta Darwinek burgesia kapitalistaren pultsioak sublimatu zituzten euren teoriekin.

Kropotkinek, natura eta gizartea bere hortan ulertuaz, elkar-laguntzaren teorizazioa egin zuen.

Malthus eta Darwinen ideiek bi mundu gerra, inperialismoa, naturaren suntsiketa, bomba atomikoa... ernaldu zituzten.

Kropotkinen ideiek mundu posible bakarraren teoria ernaldu zuten.. ea nork hartzen dituen zain...

2007/03/25

John Coltrane

John Coltrane entzutean
beti datorkit gogora ohiana
afrikako ohiana
gaurko egunarekin
duela ehundaka urte
esklabitudea legegabetu zuten
Ingalaterran...

Jende beltzaren borroka
kotoi landagunetik
jazz eszenatokiraino
autobusean bereizita joan beharra
martin luther king
malcolm X
esklabuontziak
break dance dantzariak
little vietnam edota bronx auzoa
jimmi hendrix...

aske izatea horren gauza erlatiboa izanik
pentsatzen dut musikaren bidez Coltranek
mundu berriak zabaldu zituela
gu guztiok bizi ditzagun
izan ere
"arteak
espazio bizigarriak sortzen ditu".

2007/03/20

musiques pour films muets

Mutu dauden pelikulak
hitz egiten duten musikak
kale itxuak
begi ibiltariak
mostar-eko zubia
el imposible vencido
tabako gabeko gunea
kenny burrell-en the common ground
baita moon and sand ere
altxaferuak badian
gitarrari hari bat falta zaio
noam chomsky
izioki dugu guek ajutu ezdugu
tabakoaren 2 euro ta 75 zentimoak
1971ko trinitate enparantzako trikitixa saioa
machadoren azken poema...

"ta egun urdinok
ta haurtzaroko eguzki hau"

2007/03/16

Besta nafarroako itsasaldetik Marrakex-a Istambuletik pasatuz

Besta dugu gaur herrian.

Badatoz Atlasko xilbor dantzariak,
New Yorkeko dj-ak,
Birmingham-go grime musikariak,
Rabat-eko chill out giroko doinuen nahasketaria,
Istambul-eko raperoa,
Chile-ko break dance dantzariak,
Tokyo-ko musikari minimalista...

Ez dakit tabernan sartuko garen.
Missy Elliot agertzen bada telefonoa eskatuko diot, fijo!

2007/03/08

Auto-laguntzako liburuen kontra

Auto-laguntzako liburuak
ikusten ditut
liburu-dendetako apaletan,
sute txiki bat gaua pasatzeko
beste baliorik ez dutena.

Amoreaz ta beste hamaika zio,
eskeintzen dute erredentzio,
lau-hanketan ta estrapozuka
gizakia jartzen dute kinka larrian.

Iheskor gaudenean
iheskor gaude
ezdegu utziko tabakua,
urkoa zanpatzen jarraituko dugu,
ez degu topatuko oreka.

Ta aldiz
borondateaz gidatuta
aldatu-beharraz konturatuta
ez degu beharko liburu-makulua,
soilik gogamenaren aurrera-beharra.