Auto-laguntzako liburuak
ikusten ditut
liburu-dendetako apaletan,
sute txiki bat gaua pasatzeko
beste baliorik ez dutena.
Amoreaz ta beste hamaika zio,
eskeintzen dute erredentzio,
lau-hanketan ta estrapozuka
gizakia jartzen dute kinka larrian.
Iheskor gaudenean
iheskor gaude
ezdegu utziko tabakua,
urkoa zanpatzen jarraituko dugu,
ez degu topatuko oreka.
Ta aldiz
borondateaz gidatuta
aldatu-beharraz konturatuta
ez degu beharko liburu-makulua,
soilik gogamenaren aurrera-beharra.
Sabino Ormazabal Elola bizi izan da
-
Sabino Ormazabal Elola hil zen abuztuaren 17an Donostian. Ostiralean, hilak
21, agur ekitaldia egin zen Cristina-Enea jauregiaren alboko zelaian,
Gladys-En...

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada