Kutxa huts bat,
bere hustasunean
subjektibitatea baitaratuz,
arnasgarri eginez esistentzia.
Babesa,
hausnarketarako hutsune,
geroko geroen
eta oraingo oraingoen gertaleku.
Kutxa hutsa sortu zenuelarik,
harrespila birsortu zenuelarik,
gizaki berriaren,
gizakiak bidailagun izango duen haize berriaren
hazia erein zenuen.
Beste 14.000 urtez, oteiza.
Nor(k) Nori Zer?!
-
*Txoko Gorria* magazinaren barruan, astero Euskal kulturari buruzko
emankizun labur bat Bilboko 97 irratian. Lehenengoa entzungai *podcast*
bezala.

Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada