2009/08/15

danny hoch

atzo aritu nintzen danny hoch-etaz. 2005ean etorri zen egiako jareñora. oso irrigarria eta sakona iruditu zitzaidan bere lana. egoera desberdinak planteatzen zituen, denak hiphoparekin harremana zeukatenak, baina oso ikuspegi desberdinetatik.

gaur atzoko bideoa berriz (kode ta guzti, aupa iturri):


2009/08/14

hiphop antzerkiaz hausnartzen


Danny Hoch hiphop ekintzaileak hiphopa eta antzerkia uztartzen ditu. Antzerkia hiphop kulturari lotzen zaionean holako egoera bitxiak sortzen dira. bideo honetan danny hoch kubako kale saltzaile batn paperean sartzen da.

http://www.youtube.com/watch?v=WARgcNFBZVw

2009/08/11

holiak


ze garaiak skatearekin. nik nahiko pauser nintzen baina tira.

2009/08/08

pegatinak


dudarik gabe, gure historiaren parte dira. atzo bilatzen hasi nintzen ta badira zenbait web orri biltzen dituztenak.

-sancho el sabio-ko web orria adibidez

2009/08/01

EGUNIK BELTZENA


ATZO BILLABONAKO HERRIAN euskal hiritar bat hil zen Ertzaintzarekin edukitako liskarrean. Remi Ayestaran zuen izena.

Presoen omenaldiaren ondoren ta jai gunean, kontzertu bat abiatzear zen. Bigarren kantan zeudela (guk ondoren jotzen genuen), Ertzaintza oldartu zitzaion -bere betiko moduekin- gizon honi, udaleko zinegotzia, ea baimenik bazegoen kontzertua egiteko. Ondoezik sentitu delarik 10 metrora urrundu da jendartetik, eta Ertzain bat segika joan zaio. Jendeak aipatu du liskarrean jarraitu dutela. Guk han ginen baina ez gara egoeraz jabetu jendea korrika joan den arte Remi lurrean zoribiatua zegoela-eta. Berpizte saioak egin dizkiote anbulantzia iritsi den arte. Gero jakin dugu hil egin dela.

hitzik gabe. egunik beltzena.

2009/07/29

safaa arapiyat, palestinar emakume raperoa



safaa arapiyat ikusten egon ginen Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Sekulako zuzenekoa dauka. Bere herriaren ametsei eta bere emakume kondizioari abesten dio.


safaa myspacean