2009/11/29

belodromoan abiada bizian

Inpresionatua gaurkoarekin. Belodromoan azken finalaurrekoa ta giro ezin hobea. Jende pilo bat -6.000 inguru esan dute.

Bertsozale nahiko berria naizenez, ta gainera musikaria, ba egon dira ohiko bertsolaritza gaietaz aparte -denak oso ondo halere- bereziki jo nauten gauzak. Ta horien artean soinua ta ixiltasuna; ta ahots bakar batek nola betetzen zuen espazio guztia -ez nolanahikoa, handia zinez-.

Soinua: bertsolarien ahotsak dira saioko funtsa. Bakoitzak berea du, baina denak oso ondo. Erabat kitzikagarria da zein zentraltasuna hartzen duen ahotsak horrelako saio batean. Ahots bakar bat, edo binaka, beren anplifikazioaz noski, espazio guztia betez, dardarka jarriz belodromoko eraikuntza guztia. Ahots horren oihartzuna.

Ixiltasuna: ixiltasun hori, bertsolaria lanean hasi aurretik ematen dena. 6000 lagun ixiltasunean. Zaila litzateke beste ikuskizun edo arte mota batean horrelako zeozer sortzea. Ta ixiltasun horretan edozein zarata haundituta geratzen. giro sonoro oso berezia, egia esan.

Ahots bakartia: saioaren funtsa bertsolariaren ahotsa da. Paisai sonoro ugari entzun ditut gaur belodromoan. Baina beste behin ere esango dut: bertsolarien ahotsa, horren anplifikazioa eta ondorengo oihartzuna, horrek utzi nau liluratuta.

Edukinetan sartuta, Maialen Lujanbio. Aspaldi irakurri nuen liburu batean -Manuel de Lekuona, Euskal ahozko literatura- euskal poesia zaharrak (kopla zaharrak zehazki), asko jotzen zuela teknika fotografikora. Hau da, hitzen bitartez egoera bisualak planteatzen ziren. Begien poesia deitzen diot nik. Oteitzak asko azpimarratzen zuen hau, begien garrantzia, ikusten dugunaren garrantzia euskal lirika popularrean. Ta guzti horretaz oroitu naiz Maialen entzuten, izan ere holako planteamenduak erabiltzen dituela iruditu zait.

Gero, doinuen aldetik erabat aberatsa izan da saioa, maila handikoa. Ahotsen aldetik Jon Maia eta Uxue Alberdi nabarmenduko nituzke. Jon Maiak oso ahots sakon eta poetikoa du, Uxuek bezela. Biek oso lirikoa eta sugerentea.

Txapelketitisa pasatzean nik uste hori geratuko zaigula, bertsolaritza handitzen eta handitzen jarraitzeko aukera, bidea, inspirazioa, indarra.

2009/11/28

EH_XXI

"ez dezaten esan, ez dezaten esaterik izan, A-8aren bi aldeetan herri zati bat izan zen".

2009/11/27

RE:FW:FW:RE:FW:FW



SPAM poemak
txat POESIA
JAVA-KO erregina
rss BERTSOAK
KOPLA ZAHARRAK mp3an
html IRAULTZAILEAK
BARAZKIAK online
emailuak SAMARKANDARUNTZ
EZKUR digitalak
wifi UNEGUNEAK
HERRIwikiak
retweet LIZUNAK
BISAI berriak
128 kbps
Iruzkina ta izokina · Atsegin duzu?
SAIOA AMAITU al da?
Dosierrak eta errak, hauteskundeetako informazioa eta zioa, argazkiak eta ki berriak...
-Ostirala, 2009ko azaroak 27 - 1:40-
Lege ta logo ta laga ta ligi ta lugu Informazioa


OLIBONDO BAT.jpg




(mundu puta-maitea)

2009/11/24

NO TIME FOR LOVE

Hoien legea guretzat apartheid,
gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea

hoien legea,
zu ta ni heuren gisara eukitzea
gordeak dituzu arma ta izpien
kontrako altzeiru atzean
eta gu negar gasen mende gaudenok
oker omen gaude.

Ez dute uzten maitatzen gauean.

Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
gutunak idazten eta bertan hil
eutsi zioten minari baina
bakardadeak irentsi
gorteek justizia egin zieten
matoi txukunen gisan
maiz borrokatuak iraun gogoz
baina maizago hiltzea nahi.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.

Eraman zuten Francis Hughes gaztea
baita haren lehengusu Tom McElwee
ere
etorri ziren Patsy Ohara,
Bobby Sands ta lagunen bila
Bostonen, Chicagon, Saigonen;
Santiagon, Varsovian,
Gasteizen eta Belfasten
eta beste hainbat lekutan
hau zerrenda amaigabea.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.

Zatozte anaiei borrokan
lagundu nahi duten guztiak
gerrara ohitu zintezke
baina gerra egon badago
arrainak itsasoa behar du ta
herriak zu behar zaitu
gure gogoak iraun artian
ez da beldurra nagusituko.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Sirena garraixi bakarra gauean.

2009/11/23

KIRIBILA KIRIBILDUTA

JOAN DA BA kiribil diskoaren aurkezpen bira. Atzo primerako festakin agurtu genuen diskoa. Donostiako Bukowskyn izan zen, ta jende asko bildu ginen. Sekulako giro polita, 120 lagun inguru eta festarako gogoa nabaritzen zen.

Kontzertuaz asko gozatu genuen taulagainean, zurako laurok eta atzoko gonbidatu bereziak, gorka pastor teklatujoleak (diskoan parte hartu zuen eta zenbait zuzenekotan). Bikaina jendea disfrutatzen ikustea, eta energia berezia sumatzen zen. Asko dantzara animatu ziren ta oso-oso gustora denok. Jendea berexiki berotu zen bukaerako bertsioekin: portishead eta dut-en sortu ta hazi.

Gero gure dj prest oso fin ta ondo, musika dantzagarri asko ta ona.

Azkenik, bad sound crew -bad sound system-eko jendea- dena emanak eta jendea bero-bero jartzen.

Giro itzela, disko eta bira polit batek eskatzen zuena!

Eskerrik asko kontzertutan egon zareten jendeari.

Ta.... oraindik ez duzutela euskarazko bossanova diskoa???

ZURA KIRIBIL

Oportxo batzuk hartuko ditugu hurrengo uda bitarte. Baina sorpresatxo bat egongo da urtea bukatu baino lehen. Behintzat, bertsozaleak bazerate izango duzue gure berri.

2009/11/20

maitasuna


-nola?

-bai, bai, maitasuna.

-aaa! ta hori?

-txotxolduta edo holako zeozer.

-ondo orduan....

-ortzadarretan egia esan.

-ta bestela ondo?

-bai. tira, betiko modun baina ondo-lirondo.

-aaa...

-urjauzitan!

-aaa..

-izarrarte berritan!

-a-ha!!

-olatu berritan!

-bai, bai... ulertzen zaitut!

-tira: kiribiletan, zurrunbilotan, udaberritan...

-orduan...

-ba hori: olatu aparretan dantzan... ilargi berritan ametsetan...

-nola?

-ba hori: inor ez dela perfektua.

2009/11/19

ZURA AZKEN TXANPANA

TOLOSA TA DONOSTIAN EGONGO GERA ASTEBURU HONETAN.

-tolosa azaroak 20 ostirala. 22:30. ZURA + HEDOI ETXARTE.

-donostia - egia - bukowsky. azaroak 21. 20:00tan zura, gero lunch ta djak. dantza, festa, jaia, besta!!!!!!!!!

tabakoa bezela

debilidaderen bat eduki behar da bizitza honetan.
alaitz eta maider-ek esaten zuten eurena umorea zela. ez, maixa ta ixiar ziren.
bide batez, faltan somatzen dira holako taldeak.
nire debilidadea musika mailan beyonce da.
jeje.

esango duzute... dut? anari? zura? hortik etorrita, beyonce??

BA izugarri gustatzen zait bere musika. sekulako ahotsa du. halaere azkeneko diskoetan pixkat behera egin du.
baina dangerously in love primerako diskoa izan zen. gero oso komertzial bihurtu da.

2009/11/17

MITCHELL printzipioak

Altsasuko aldarrian aipatutako Mitchell printzipioak oso argiak dira.

The Mitchell Principles were six ground rules agreed by the Irish and British governments and the political parties in Northern Ireland regarding participation in talks on the future of the region.[1]
They were named for United States Senator George Mitchell, who was heavily involved in the Northern Ireland peace process.

All involved in negotiations had to affirm their commitment:

To democratic and exclusively peaceful means of resolving political issues;

To the total disarmament of all paramilitary organisations;

To agree that such disarmament must be verifiable to the satisfaction of an independent commission;

To renounce for themselves, and to oppose any effort by others, to use force, or threaten to use force, to influence the course or the outcome of all-party negotiations;

To agree to abide by the terms of any agreement reached in all-party negotiations and to resort to democratic and exclusively peaceful methods in trying to alter any aspect of that outcome with which they may disagree; and,

To urge that "punishment" killings and beatings stop and to take effective steps to prevent such actions.

(wikipediatik: http://en.wikipedia.org/wiki/Mitchell_Principles#cite_ref-1)