itsaso zikina da zerua
zeru garbia itsasoa.
alokairuan genituen ametsak
altxor bihurtuta.
bi oinak prest ditut
ibiltzen hasteko
uraren gainean.
peloponeso sutan da,
sutan munduaren erdia,
beste mundu erdia
erdi itota,
bi bihotz erdikin
osatzen da bihotza.
Amets Arzallus Miñani buruz
-
Helduen Hitza elkarteak Amets Arzallus gonbidatu zuen Okendo Kultur Etxean
eginiko literatur solasaldi batera azaro amaieran. Audioa entzungai dago
sarean....
