2009/12/21

low-fi

low-fi estilo bat bihurtu omen da. bada low-fi musika edo behintzat low-fi filosofiakin egindako diskoak.

mp3aren kulturarekin baditut nahiko disko low-fi bihurtu direnak. dela kalitatearen jetsiera (kopiaren kopia) edota hor barna lortutako kantuak, musika asko daukat zalantzazko kalitatea duena.

baina gero pentsatzen dut, baduela bere xarma. agian maila artistiko batean. ohitu behar al gera sekulako kalitateaz entzutera diskoak? perfekzioaren estetika horrek etorkizunik bai? ta hau azalduko dut.

MUNDUA PERFEKTUA AL DA? ZEOZERTAKO BALIO AL DIGU PERFEKTUA DEN ARTE OBRAK?

Agian bai, balioko zaio bere hortan eroso bizi denari, bere aberastasun txiroaren erdian bizi denari, bere bidea egin eta bizia begien aurretik nola eskapo egiten dion sofan esertzen denari. Bere bizitza egina duenari eta perfekzio hori, erosotasun hori, artearen bidez atzera-elikatua ikusi nahi duenari, azkenean perfekzioaren eldarnioarekin bere burua justifikatu, eztitu eta anestesiatu nahi duena.

Bizitza perfektua al da? Historia bukatu al da? Ba al dago aukerarik historiaren edozein momentu izoztu eta esateko hau da bukaera? Ez al doa dena mugimendu betiereko edo eterno batean? "perpetuum mobile" edo "betirako gailu" tresna batean bezela?

Orduan Arteak ezin du inoiz geldirik egon, ezin du entzulearen, begiralearen, sentitzailearen erosotasuna bilatu. Ezin du izan perfektua Arteak.

Estetika berrietan sartzen gera noizean behin.

2009/12/14

ZURA BEC-EN




ZURA BEC-EN JOTZEN BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALEAN.

argazkiak: Urko Lasarte

Egun polita


Atzo benetan egun polita. Goizean goizetik abiatu ginen Barakaldora. Bertan giro paregabea sentitu zen egun guztian zehar. Goizean halere ez genuen hainbeste aukera eduki giroan sartzeko, hara-honuntza genbiltzan gure partehartze musikalaren nondik-norakoak argitzen.

Goizeko saioa eta gero hasi ginen gurea prestatzen. 4tan irten ginen oholtzara, 20 minutuko agerralditxoa. Gero dena jaso ta arratsaldeko saioaz gozatzera. Benetan hunkigarria izan zen gure ekarpen xumea egitea holako kultur ekitaldi erraldoiari.

Gero publikoan nahastera: Zutik askotan, gozatzen gure 8 bertsolarien lanarekin, odola ta garuna ta dena bor-borka. Izan ere, hori lortzen du bertsoak: gure arimako bazterrak nahastea, ukitzea, zurrunbilotzea,...

behin baino gehiagotan zutik jarri ginen txaloka. Une oso sentituak jendea abesten hasten zenean, BEC guztia bat eginda.

ta gero, buruz buruko protagonisten izenak bota zituztenean, eromena!

zoriontze asko eman beharrean nengoke, lehenik eta behin txapeldun haundiari, Maialeni, baina batez ere zorionak Euskal Herriari.

2009/12/12

Zein ligatan jokatzen du herri bakoitzak?

Blogari katalanek aspaldi ekin diote subirautzaren debateari. Oso aurreratuak daude, nik esango nuke guk baino puskaz aurreratuago.

Uste dut BLOC GRAN DEL SOBIRANISME / http://blocgran.cat/?p=867 / delakoan hasi zutela analisi lan bat: zein ligatan jokatzen du kataluniak, estatu independiente bezela?

5 irizpide erabili zituzten: lurralde hedapena, populazioa, barne produktu gordina, errenta, etabar.

Horren arabera, adibidez Dinamarka edota Suizarekin lasai asko konparatu daiteke kataluniako estatua. Hoiekin 5 parametrotik 4tan dauka edo edukiko luke parekotasuna kataluniak.

Gerora, 5etik 3tan Austria, Finlandia, Suezia eta Taiwan-ekin, dauka parekotasuna haundia kataluniak.

Zein da Euskal Herriaren liga?

2009/12/10

emakumeen musikaren presentzia irratietan



atera duzue inoiz kontua? zein da emakumearen presentzia gure irratietan?

ta euskal emakumeena?

etxean egin dut aproba. Nire Itunes-ean 2500 kantuetatik 500 emakumeek eginak edo abestuak dira.

hausnar dezagun, hausnar dezagun....

2009/12/08

aste berezia euskal herria eta kataluniarentzat


aste berezia gure herrietan-

igandean bertsolari txapelketako finala egingo da barakaldon.

igandean ere 161 galdeketa deituak daude katalunian.



euskal herrian bertsolaritza euskaldun munduaren bihotza bilakatu da. gure mundu ikuskera, kosmobisioa. bertan inun baino gehiago, entzuten dira entzun beharrekoak. eta guzti horrek jendea erakarri du. ez da bakarrik birbaloratutako arte zahar bat. gure hitza da, gure doinua. euskalduntasunaren ahotsa. bertso-eskolak indartsu dabiltza, eta txapelketitisaz haratago, bertsolariek beraiek esaten dute plazetan eta saiotan (bertso bazkariak - afariak), jende asko dabilela.

Sarasuak planteatzen duenean hegemoniazko gizarte alorrak sortu behar direla non euskara nagusi izango den (nolabait bilinguismo kamutsaz haratago) bete-betean jotzen du, eta bertsolaritzak eredu bikaina erakusten digu.

abenduak 13an ere kataluniako bihotzak munduari hitzegingo dio. behetik gorako mugimenduan, gizarte zibilak antolatutako tsunamian, 161 herrietan bozkatu ahalko da kataluniaren independentziaz. galdeketa legalki ez da inkesta bat baino garrantzitsuago, baina sinbolikoki hartzen duen garrantzia ezin du inork ere alboratu.

12 egunkari katalanek editorial bateratua egin zuten. kataluniako subiranisten artean irakurketa bat nagusitzen ari da horren inguruan: ez ote den izan saio desesperatu bat subiranismoak hartzen ari duen indarra itzaltzeko. hau da, estatut kamustu eta "erraztu" bat (cepillado!!) eztabaidaren erdigunean jartzeko saioa.

azken batean, bi bihotz, bi bide, bi herri, euren ahotsaz jabetuz.

2009/12/06

Egunkaria Libre!!!



http://egunkaria.info/

Egunkaria auzia
Ia zazpi urte pasatu dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuela. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.


hizkuntza desberdinetan informazioa hemen:

http://egunkaria.info/international/

Razzia, mozala, erratza... inkisizioa

Vilaweb Kataluniar agerkari digitalean artikulu interesgarria.


David Fernandez
Ràtzia, mordassa i escombra
04.12.2009

Ràtzia és, segons la GEC, 'incursió armada en un territori per a robar o destruir'. Disculpin les molèsties i perdonin les disculpes, però territori de ràtzia és Euskal Herria des de fa deu dies. Dia 25 de novembre a la matinada: 34 joves bascos detinguts per una colla d'encaputxats i 6 joves més que no se sap on paren. Il·localitzats, vés per on!, per resolució de Grande Marlaska, perquè portaven el mòbil apagat i els senyors de la porra no trobaven el senyal del GPS. L'any 1984, també a Euskal Herria: tecnorepressió telemàtica i control social cibernètic. Però sempre nit i boira, en la ràtzia de la particular 'nit dels llapis' de Rubalcaba: negra nit policíaca i espessa boira judicial que roba temps de vida i destrueix militàncies dels més joves. I que ja no sap ni què diu ni de què acusa ni per què brama 'terrorisme' on solament és capaç de trobar cartells, adhesius i compactes. Gran descoberta. Però cap arma. Cap detonador. Cap explosiu.

Mordassa és, segons la GEC i en sentit figurat, 'allò que impedeix de parlar, d'expressar-se lliurement'. En sentit cru i gens figurat és l'insòlit judici a Egunkaria que començarà el dia 15 de desembre al cau d'excepció de l'Audiència Nacional espanyola. Sis anys després l'estat que el va tancar no presenta cap càrrec: bona, aquesta, per començar! No han trobat res, ben res, en sis anys i, malgrat això, demanen catorze anys de presó per a Martxelo Otamendi per cortesia estricta de l'acusació popular del foll ku-kux-klan hispànic, aquesta mena de talibans antiterroristes que pul·lulen pels passadissos del TOP demanant que la foguera cremi més, més alt i que arribi fins al darrer heretge. Egunkaria, molt més que mordassa: els van matar i arrabassar i res no va passar. O sí: van dir 'terrorisme' on solament hi havia lletra impresa, anys d'esforç social compartit i un projecte de país afaiçonat per l'èuscar. No hi van trobar pas cap arma. Ni cap detonador. Ni cap explosiu.

Escombra, segons la GEC, és l'estri per a netejar el paviment de brossa i pols. 'Els escombrarem a tots del carrer, va dir Jose Maria Aznar l'any 2000. I tots vol dir que no en resti ni un, és clar. 'Xusma' en deia Sarkozy. I Ordenances del Civisme és el nom autòcton que escombrar té a la Barcelona d'aparador, botiga del món, port de creuers i casa sense sostre de 4.000 invisibles i 300.000 pobres. Escombrada general és, tal vegada, que dels 400 gihadistes detinguts a tot l'estat des del 2001 solament un 5% tinguin condemna ferma i pocs per delictes de terrorisme. Si apel·lem a la valentia, punt mitjà entre la covardia i la temeritat, caldria dir-ho amb el nom que toca: l'ombra de l'estat d'excepció i la sospita permanent islamòfoba contra els nostres nous veïns. Molt més que escombra: la negligent, perversa i embogida lògica antiterrorista és una aspiradora nuclear. Tot ho xucla i tot ho malmet. Van dient 'terrorisme' on les troballes són antològiques: detergent Dixan, posem per cas. Fet i fet, en el judici dels 11 del Raval han estat incapaços d'aportar cap prova. I com que les proves no apareixien, el fiscal ha tingut la gran idea magnànima de doblar la sol·licitud de presó i passar de 9 anys a 20. I això que no han trobat armes. Ni detonadors. Ni explosius.

Detonen la democràcia, esmicolen les garanties jurídiques i dinamiten l'estat de dret. Això, rai. I podríem prosseguir. Ràtzia, mordassa i escombra és també, ben mirat, que els dotze del patíbul (del patíbul dels dotze del Tribunal Constitucional), duguin la sobirania popular, després del ribot de Guerra, directament a l'escorxador. De pidolar que no s'extralimitin gaire amb la serra elèctrica, uns altres dotze en diuen, curiosament, 'la dignitat de Catalunya'. Poc anem bé, oi? Semblaria que no. A la llum de fets tan negres, foscos i obscurs.

Però cal no plegar els braços ni mirar a l'altra banda ni deixar de fer res, que és la pitjor cosa que es pot deixar de fer en aquests casos. Mal dades? Tímid somriure: per contestar la ràtzia contra el jovent basc 20.000 manifestants van aplegar-se dissabte a Bilbao. Somriure esbossat: contra el tancament d'Egunkaria, Berria té avui 24.000 accionistes i 54.000 lectors. I contra el desordre inconstitucional, 163 consultes. Dialèctica concreta que continua dirimint la batalla campal entre llibertat i seguretat, entre estat de dret i dret d'estat i entre paraules fèrtils i silencis densos. Etimologia dissident i gramàtica exacta quan el diccionari és avui l'arma de reconstrucció en massa més potent. Diu les coses com són: desconstrueix els eufemismes en un tres i no res, ensorra la mentida abans d'enxampar el coix i, a les planes que conté no hi cap impostor. Posem per cas el mot de moda: 'terrorisme'. GEC: 'dominació pel terror'. Que ho demanin als joves de Segi, als directius torturats d'Egunkaria o als nous veïns agafats al Raval com van ser detinguts, a què van ser sotmesos i com van pretendre dominar-los. I si, als jutges salvapàtries de l'Audiència, no els agrada la resposta..., que detinguin el diccionari, desarticulin el llenguatge i empresonin els mots 'ràtzia', 'mordassa' i 'escombra'. Però que no es descuidin de consultar una paraula: 'inquisició'.

ta zer dut mediku jauna? bertsolaritis agudoa



hala nabil azken boladan. egun guztian bertsuak buruan ta askotan ahotan ere. lagun bat ta biok txingudiko bertso eskolan hasi gera, pasa digute doinutegia, BEC-en joko dugu, eta abar bero bat.

2009/12/02

bertsolari txapelketa nagusia BEC-en: ZURA!!!!


Sarrera guztiak salduak...

8 bertsolariak prest...

Irrika orokorra...

ta hara sorpresa!!

ZURAk joko dugu arratsaldeko saioaren aurretik. 3:30tan.

Joaten zareten guztiak ziuraski ero-modun bokata bukatzen, ahulkia bilatzen edo azken zigarroa egiten egongo zarete,
baina jakin ZURAk 4 kantuko emanalditxoa egingo dugula. noski, tartean bertso txapelketako kantua: BERTSOKA-BERTSOKA.

ABENDUAK 13, BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA.
ZURA BEC-EN 3:30tatik 3:55era.
arratsaldeko saioaren aurretik.
(4tan hasten da arratsaldekoa).

2009/11/29

belodromoan abiada bizian

Inpresionatua gaurkoarekin. Belodromoan azken finalaurrekoa ta giro ezin hobea. Jende pilo bat -6.000 inguru esan dute.

Bertsozale nahiko berria naizenez, ta gainera musikaria, ba egon dira ohiko bertsolaritza gaietaz aparte -denak oso ondo halere- bereziki jo nauten gauzak. Ta horien artean soinua ta ixiltasuna; ta ahots bakar batek nola betetzen zuen espazio guztia -ez nolanahikoa, handia zinez-.

Soinua: bertsolarien ahotsak dira saioko funtsa. Bakoitzak berea du, baina denak oso ondo. Erabat kitzikagarria da zein zentraltasuna hartzen duen ahotsak horrelako saio batean. Ahots bakar bat, edo binaka, beren anplifikazioaz noski, espazio guztia betez, dardarka jarriz belodromoko eraikuntza guztia. Ahots horren oihartzuna.

Ixiltasuna: ixiltasun hori, bertsolaria lanean hasi aurretik ematen dena. 6000 lagun ixiltasunean. Zaila litzateke beste ikuskizun edo arte mota batean horrelako zeozer sortzea. Ta ixiltasun horretan edozein zarata haundituta geratzen. giro sonoro oso berezia, egia esan.

Ahots bakartia: saioaren funtsa bertsolariaren ahotsa da. Paisai sonoro ugari entzun ditut gaur belodromoan. Baina beste behin ere esango dut: bertsolarien ahotsa, horren anplifikazioa eta ondorengo oihartzuna, horrek utzi nau liluratuta.

Edukinetan sartuta, Maialen Lujanbio. Aspaldi irakurri nuen liburu batean -Manuel de Lekuona, Euskal ahozko literatura- euskal poesia zaharrak (kopla zaharrak zehazki), asko jotzen zuela teknika fotografikora. Hau da, hitzen bitartez egoera bisualak planteatzen ziren. Begien poesia deitzen diot nik. Oteitzak asko azpimarratzen zuen hau, begien garrantzia, ikusten dugunaren garrantzia euskal lirika popularrean. Ta guzti horretaz oroitu naiz Maialen entzuten, izan ere holako planteamenduak erabiltzen dituela iruditu zait.

Gero, doinuen aldetik erabat aberatsa izan da saioa, maila handikoa. Ahotsen aldetik Jon Maia eta Uxue Alberdi nabarmenduko nituzke. Jon Maiak oso ahots sakon eta poetikoa du, Uxuek bezela. Biek oso lirikoa eta sugerentea.

Txapelketitisa pasatzean nik uste hori geratuko zaigula, bertsolaritza handitzen eta handitzen jarraitzeko aukera, bidea, inspirazioa, indarra.

2009/11/28

EH_XXI

"ez dezaten esan, ez dezaten esaterik izan, A-8aren bi aldeetan herri zati bat izan zen".

2009/11/27

RE:FW:FW:RE:FW:FW



SPAM poemak
txat POESIA
JAVA-KO erregina
rss BERTSOAK
KOPLA ZAHARRAK mp3an
html IRAULTZAILEAK
BARAZKIAK online
emailuak SAMARKANDARUNTZ
EZKUR digitalak
wifi UNEGUNEAK
HERRIwikiak
retweet LIZUNAK
BISAI berriak
128 kbps
Iruzkina ta izokina · Atsegin duzu?
SAIOA AMAITU al da?
Dosierrak eta errak, hauteskundeetako informazioa eta zioa, argazkiak eta ki berriak...
-Ostirala, 2009ko azaroak 27 - 1:40-
Lege ta logo ta laga ta ligi ta lugu Informazioa


OLIBONDO BAT.jpg




(mundu puta-maitea)

2009/11/24

NO TIME FOR LOVE

Hoien legea guretzat apartheid,
gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea

hoien legea,
zu ta ni heuren gisara eukitzea
gordeak dituzu arma ta izpien
kontrako altzeiru atzean
eta gu negar gasen mende gaudenok
oker omen gaude.

Ez dute uzten maitatzen gauean.

Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
gutunak idazten eta bertan hil
eutsi zioten minari baina
bakardadeak irentsi
gorteek justizia egin zieten
matoi txukunen gisan
maiz borrokatuak iraun gogoz
baina maizago hiltzea nahi.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.

Eraman zuten Francis Hughes gaztea
baita haren lehengusu Tom McElwee
ere
etorri ziren Patsy Ohara,
Bobby Sands ta lagunen bila
Bostonen, Chicagon, Saigonen;
Santiagon, Varsovian,
Gasteizen eta Belfasten
eta beste hainbat lekutan
hau zerrenda amaigabea.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.

Zatozte anaiei borrokan
lagundu nahi duten guztiak
gerrara ohitu zintezke
baina gerra egon badago
arrainak itsasoa behar du ta
herriak zu behar zaitu
gure gogoak iraun artian
ez da beldurra nagusituko.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Sirena garraixi bakarra gauean.

2009/11/23

KIRIBILA KIRIBILDUTA

JOAN DA BA kiribil diskoaren aurkezpen bira. Atzo primerako festakin agurtu genuen diskoa. Donostiako Bukowskyn izan zen, ta jende asko bildu ginen. Sekulako giro polita, 120 lagun inguru eta festarako gogoa nabaritzen zen.

Kontzertuaz asko gozatu genuen taulagainean, zurako laurok eta atzoko gonbidatu bereziak, gorka pastor teklatujoleak (diskoan parte hartu zuen eta zenbait zuzenekotan). Bikaina jendea disfrutatzen ikustea, eta energia berezia sumatzen zen. Asko dantzara animatu ziren ta oso-oso gustora denok. Jendea berexiki berotu zen bukaerako bertsioekin: portishead eta dut-en sortu ta hazi.

Gero gure dj prest oso fin ta ondo, musika dantzagarri asko ta ona.

Azkenik, bad sound crew -bad sound system-eko jendea- dena emanak eta jendea bero-bero jartzen.

Giro itzela, disko eta bira polit batek eskatzen zuena!

Eskerrik asko kontzertutan egon zareten jendeari.

Ta.... oraindik ez duzutela euskarazko bossanova diskoa???

ZURA KIRIBIL

Oportxo batzuk hartuko ditugu hurrengo uda bitarte. Baina sorpresatxo bat egongo da urtea bukatu baino lehen. Behintzat, bertsozaleak bazerate izango duzue gure berri.

2009/11/20

maitasuna


-nola?

-bai, bai, maitasuna.

-aaa! ta hori?

-txotxolduta edo holako zeozer.

-ondo orduan....

-ortzadarretan egia esan.

-ta bestela ondo?

-bai. tira, betiko modun baina ondo-lirondo.

-aaa...

-urjauzitan!

-aaa..

-izarrarte berritan!

-a-ha!!

-olatu berritan!

-bai, bai... ulertzen zaitut!

-tira: kiribiletan, zurrunbilotan, udaberritan...

-orduan...

-ba hori: olatu aparretan dantzan... ilargi berritan ametsetan...

-nola?

-ba hori: inor ez dela perfektua.

2009/11/19

ZURA AZKEN TXANPANA

TOLOSA TA DONOSTIAN EGONGO GERA ASTEBURU HONETAN.

-tolosa azaroak 20 ostirala. 22:30. ZURA + HEDOI ETXARTE.

-donostia - egia - bukowsky. azaroak 21. 20:00tan zura, gero lunch ta djak. dantza, festa, jaia, besta!!!!!!!!!

tabakoa bezela

debilidaderen bat eduki behar da bizitza honetan.
alaitz eta maider-ek esaten zuten eurena umorea zela. ez, maixa ta ixiar ziren.
bide batez, faltan somatzen dira holako taldeak.
nire debilidadea musika mailan beyonce da.
jeje.

esango duzute... dut? anari? zura? hortik etorrita, beyonce??

BA izugarri gustatzen zait bere musika. sekulako ahotsa du. halaere azkeneko diskoetan pixkat behera egin du.
baina dangerously in love primerako diskoa izan zen. gero oso komertzial bihurtu da.

2009/11/17

MITCHELL printzipioak

Altsasuko aldarrian aipatutako Mitchell printzipioak oso argiak dira.

The Mitchell Principles were six ground rules agreed by the Irish and British governments and the political parties in Northern Ireland regarding participation in talks on the future of the region.[1]
They were named for United States Senator George Mitchell, who was heavily involved in the Northern Ireland peace process.

All involved in negotiations had to affirm their commitment:

To democratic and exclusively peaceful means of resolving political issues;

To the total disarmament of all paramilitary organisations;

To agree that such disarmament must be verifiable to the satisfaction of an independent commission;

To renounce for themselves, and to oppose any effort by others, to use force, or threaten to use force, to influence the course or the outcome of all-party negotiations;

To agree to abide by the terms of any agreement reached in all-party negotiations and to resort to democratic and exclusively peaceful methods in trying to alter any aspect of that outcome with which they may disagree; and,

To urge that "punishment" killings and beatings stop and to take effective steps to prevent such actions.

(wikipediatik: http://en.wikipedia.org/wiki/Mitchell_Principles#cite_ref-1)

ALTSASU-KO ALDARRIA

2009/11/16

gudazkenak


gudazkenak

gudaren azkenak

-inpresio hori hartzen diot altsasuko aldarriari-

2009/11/12

Ezgae? Baigae? $gae? >>>>>ez: musikarien batasuna

Abiatu dugu eztabaidatxo moduko bat blogari batzuen artean, dela Ezgae, Baigae, $gae.....

Izan ere, musikariontzat armiarma sare bat da sgae. ondo harrapatuta daukate sektorea, maila askotan. dela diskoetxetatik hasi, gero kd fabrikak beraiek edo irratiak, aretoak, tabernak.... ondo montatu dute txiringitoa.

aipatzen genuen musikariontzat txantai bikoitza egiten dutela. behintzat, zure musikak sonatzen badu irratietan modu bakarra eskubide horiek kobratzeko sgae da. ta txantaia diot zeren ta papur horiek, irabazi horiek ez badituzu erreklamatzen sgae-k bere bezero edo bazkide haundienen artean banatzen ditu "soberakinak", hau da, aberatsenak aberatsago.

gero, nola dabiltzan txakur moduan kontzertu aretoetatik, tabernetatik.... negargarria da.

nik kultura librearen alde egiten dut ezbairik gabe. baina eztabaida zabala da. batek esan dezake: eta beste langile mota batek zergatik kobratzen du bere lanagatik zuzen-zuzen? eta musikariek, idazleek, zergatik ez?

koxka hor dago pixkat. kulturak gizartea egiten du. bere lehengaia da. formulak bilatu behar dira lan hori ezagutzeko eta errekonozitzeko.

hala ere, euskal musikarien batasuna faltan sumatzen da. elkarte bat edo. oraintxe promotoreek sekulako topaketa antolatu dute baina agian musikarien baitatik sortu beharko litzateke elkarte moduko bat. duela gutxi hitzegiten nuen honetaz lagun musikariekin. adibidez bertsozale elkarteak lortu du Arte jakin baten inguruko sekulako dinamismoa, indarra, antolakuntza, oihartzuna.

creative commons da eredua, dudarik gabe. baina horri dimentsio euskaldun bat eman behar zaio, ta hori bakarrik sortuko da euskal musikariak elkartzen bagara. saioak hamaika egon dira. urrutira joan gabe, 90. urteetatik jada saioak egon ziren antolatzeko.

lagun batek penakin esaten zidan: kepa junkera-ren dirulaguntzaren kontra 300 musikari bildu ginen, emailak bidaltzen, eztabaidatzen.... gero, jende horreri berari antolatzeko deia egin ta erantzunik ez. penagarria da. anari-k esaten zuen: zerbaiten kontra borrokan zerbaiten alde beharrean.

TA EZTABAIDAK JARRAITU DEZALA. ZEOZER ESATEKO IZATEKOTAN ESAN.

2009/11/11

gipuzkoar gazteak


"Gipuzkoako gazteak eta politika" izenburupean Aztiker ikerketa taldeak inkesta egin du gipuzkoar gazteen artean.

Unibertsoa (edo gipuzkoako 15-29 urte bitarteko gazteen totala) 112.000koa da. Inkesta 1.655 gazteri egin diete. Hortaz, beti bezela, inkestak akats margena dauka, noski.

2009ko iraila eta urria artean dago egina inkesta.

Taula gurutzatuetan, hau da, datuak gurutzatzen dituzten tauletan jarri dut arreta berezia. Bertan, irizpide desberdinen arabera erantzunen aldaerak aztertu daitezke.

Merezi du, bai, pixkat surfeatzea inkestako erantzunetan.

nahiko bonbo eman zaio politikak sortzen duen "asperdura" sentimenduari, betiere gaztedi pasota edukitzea ez baitator gaizki. baina "haserrea", "interesa" erantzunek ere garrantzi berezia hartzen dute. hortaz, politikak bazterrak nahasten dituela ezin uka.

bestetik, lurralde identifikazioak datu kuriosoa ematen du. gazteak batezere bere herriarekiko sentitzen dira identifikatuak, eta gerora ere Euskal Herriarekiko. Euskal Autonomi Erkidegoak ez du identifikazio maila haundirik.

"Euskal Herria 7 herrialdeek osatzen dute", ehuneko 61arentzat. Baina bereziki eskualde hauetan nabaria da erantzunaren erabatekotasuna: debabarrena, debagoiena, tolosaldea, urola-kosta, ta goierrin. (%ko 65etik gora ados dago, eta adibidez debagoienean %ko 80a).

"Independentziaren aldeko botoa emango lukete". datu orokorra aipatu da (%ko 48a), baina ikustagun eskualdeka:

bidasoa behera: %26
debabarrena: 59,7
debagoiena: 66,8
donostialdea: 42,4
goierri: 54
tolosaldea: 58, 2
urola-kosta: 62,3

euskal herriak erabakitzeko eskubidea dauka (ados erantzun dutenak):

bidasoa behera: %31,4
debabarrena: 57,6
debagoiena: 79,1
donostialdea: 48,3
goierri: 66,8
tolosaldea: 67,2
urola-kosta: 62,2

arazoa konponduko da erabaki eskubidea gauzatuz (ados daudenak):

bidasoa behera: %35,7
debabarrena: 41
debagoiena: 66,4
donostialdea: 45,9
goierri: 57,7
tolosaldea: 64,3
urola-kosta: 40

azkenik, alderdiekiko hurbiltasuna eta boto asmoak. eskualdeka zein alderdi nagusitzen den eta portzentaiak.

bidasoa behera: pse (%7) eaj (%4,5) aralar (1,1) batasuna (0,5)
debabarrena: aralar (%12,6) eaj (9,4) batasuna (7,9) pse (6,3)...
debagoiena: batasuna (%23) aralar (10) eaj (4,7) pse (1,3) ..
donostialdea: pse (13,6) batasuna (8,2) eaj (7,9) aralar (6) ..
goierri: batasuna (13,3) aralar (7,9) eaj (7,3) pse (7,3) ..
tolosaldea: batasuna (28,7) eaj (5,6) pse (5,6) aralar (3,7)..
urola-kosta: batasuna (15,8) aralar (9,6) eaj (3,4) pse (2,8)...


Alde batetik, eskualdekako datuak bereziki anitzak eta diferenteak dira.

Bidasoa behera ta donostialdea abertzale gutxien duten eskualdeak dira. baita independentista gutxien dutenak portzentualki. beste eskualdetan, independentziaren aldeko jarrera gehiengo nagusia da.

kuriosoa ere batasuna/aralar ardatza eskualdeka ikustea. deba-barrena eta bidasoan aralar nagusitzen da batasunarekiko, botu asmoaren orduan. beste eskualdeetan batasuna da ezker abertzaleetan erreferente.

gero, eskuin/ezker ardatzean, nabariagoa da ezkertzaleen independentziarekiko jarrera, baina nahiko nabaria da ere eskuinean kokatzen direnen artean ere.

beste datu batek jo nau: abertzaletasuna ez da guraso edo aiton-amonak bertakoak ( hau da, bertakotasuna) daukatenen esklusibo. hau da, abertzaletasunak integrazio gaitasun haundia dauka. honela ulertzen da bertakotasun gutxien daukatenen artean jarrera abertzaleek indar nabaria izatea, nahiz eta bertakotasuna igo ahala jarrera abertzaleak ugaritu.

zer gaztedi dator bada?

nik uste gaztedi kontzientziaduna, politizatua, gizartean parte hartzeko gogotsua. ezkertzalea eta soberanista, ziuraski.

gainera, diskurtsoaren mailan soberanismoak lurra jaten ari dio estatalismoei. gazteek barneratzen ari dute, diren alorrekoak direla, euskal herriak 7 herrialde dituela, eta erabaki eskubidea. gerora erabaki eskubide horrek hartuko duen era agian ez dute horren argi ikusten (alor abertzalean argiago noski), baina oinarrizko lurtzoru bat dago diskurtso soberanistak aurrera begira duen eremu zabala erakusten duena, nire ustean.

ZURA AZKEN TXANPANA

ZURA-k urte guzia eramaten dugu diskoa aurkezten. ta azken txanpa egiteko ordua iritsi da. HORTAN GAUDE!

4 kontzertu gehiago emango ditugu, ta noski, gonbidatuta zaudete.


ZURA: KIRIBILA KIRIBILTZEN…

-diskoaren azken txanpa-


Azaroak 13 - USURBIL-gipuzkoa. sutegi aretoa. 22:30.
Azaroak 14 - GERNIKA-bizkaia- gaztetxean. 22:30. + dj ura.

Azaroak 20 - TOLOSA - bonberenea aretoan. HEDOI ETXARTErekin batera. 22:00
Azaroak 21 - DONOSTIA-bukowsky-egia. zura + dj ura + stepi. 20:00. atsaldetik.
Agurraren jaia egingo dugu. 8tan kontzertua. gero lunch eta djak.

2009/11/09

ADURRA

adurra -

3000 hiztegian:

-1 baba
umea adurra dariola dago: el niño está babeando

-2 (fig.) caérsele la baba, estar embelesado
adurra dariola dago irakasleari begira: mira embelesado al profesor


Barandiaranen obran aurkitu nuen kontzeptua.

Baina Barandiaran-en esanetan aspaldiko euskal pentsakeran adurrak esanahi zabalagoa hartzen zuen.

Izan ere, pentsakera magikoan -euskal sorgintzan- adurra adierazlea eta adierazia lotzen zituen indarra zen.

Hau da, adurrak magia gaia -objetu bat- eta magiak eragin nahi zuen objetua edo pertsona lotzen zituen.

Gauza ezaguna da euskaldunen artean adibidez garai batean oso zorte txarrekoa zela argazkiak manipulatzea. kontu haundiz ibili behar zen argazki batekin egiten zenuenakin. hor ikusten dut pentsakera horren arrasto bat.

nik eskolan beti izan nuen harridura "adierazia eta adierazlearen" arteko harremanaz. esaten ziguten: hizkuntzaren konjugazio bikoitza. misteriotsua zen niretzako kontzeptu hura. ulertu ulertzen nuen arren.

beraz, kontzeptuok lehengai berezia dira euskal hausnarketarako.

izan ere, NONDIK JAIOTZEN DA HIZKUNTZAREN GAITASUNA OBJETU KONKRETUAK ETA HIZKUNTZ KODIGOAREN ARTEKO LOTURA EGITEKO?

hausnar dezagun, hausnar dezagun

euskaltasunaren norabideaz

jon sarasuaren hitzaldi bat dabil interneten.

goitik-behera irakurketa zorrotza-zabala. norabideaz ari dela norabidegintza etorri zait gogora.

zorrotza zehastasunean. zabala gai asko ikutuaz.

giltzarri bat bestearen atzetik. mugarriak zeintzuk diren.

ideia batzuk:
-euskara "normalizatu behar al da?" / euskara garatu egin behar da.

-bilinguismoaren diskurtsoak ez al ditu askotan hizkuntza boteretsuen interesak mozorrotzen?

-ez al daukagu klase politiko bat erabat bizkarra ematen ari dena soziolinguistikaren ohar eta alarmei?

-hizkuntza batek iraun al dezake bere hegemonia espazio propioak eduki gabe?

Ezbairik gabe planteatzen du Sarasuak: gutxiengo bat gara euskaldunak edo euskaradunak. Euskal Herri euskaldunaren ametsa, agian trantzisio garaiean egon zen optimismo haren ondoren, nahiko urruti dago. Bide hortan hainbat ideia planteatzen ditu.

Azkenerako:

1- saretu beharra - goitik beherako norantzan - hau da, herrigintzatik goraka
2- hegemonia gune autonomoen beharra / adibidez: hezkuntza, komunikazioa, kulturgintza....
3- jarraidura / irekidura dikotomiaren eta dialektikaren kontzientzia gure-baitaratzea.
4- euskararen zahartasunaren inguruko gaiari obsesiorik gabe ekitea. baina munduan zientifikoki darabiltzaten teoriei oso loturik eta jakin-nahiaz.

hemen ikusi - euskaltasunaren norabideaz

edo hemen

Hitzaldia: “Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk”. Jon Sarasua. from berrigorri2 on Vimeo.

2009/11/06

XAHO 2.0


USCAL-HERRICO GASETA - ARIEL

1848 ARRAMAIATÇAREN 30

BAYONAN,
post-mayocco carrican 7.

agertçen da ASTIAN BEHIN

NUMERO BAT,
hirour sos.

OURTHECO
ÇAZPI LIBERA


"ERREPOUBLICA CER DEN

Cer erran nahi da Errepoublica?
Errepoublica (Latinez Res Publica) erran nahi da
ororen houn den gauça.
Ah! hitz eder, hitz charmagarria!
Oraino, malerousqui, Populia, Errepoublicaren
icena becic ez douk, abantailaric eta honnic bater ez.
Popoulou, phenaçalia, hire etsaiac ordeu-douc
eçagout-ditçadan.
Hire etsaiac nor dira? Guiçon ahuer abariciosac eta
carguien moyenez aisetarçunian bici nahi direnac.
Badea moyenic hire etsaien bencitceco? Moyena
hire esquian douc.
Houra içanen douc, cargoulant gouciac heoure botcez
icendatcen batouc. ..."


HARA HOR GURE LEHENENGO GAZETA, LEHENENGO FANZINEA, GURE LEHENENGO BLOGA.

1848. urtean atera zen, ekainean, "redactore" Augustin Chao zuela. Bakarrik bi ale atera ziren. Ez dago gaixki gure omenalditxoak egitea aurrekoei, gure euskal idazle kalekoiei, diñot idazle gisa kalera atera eta hitza haizeratu zutenei. Euskal literaturak hamaika mugarri pasa ditu, baina uste dut blogari euskaldunok holako erreferente argi eta zuzenak hartu behar ditugula.

150 urte.
nondik gatoz, nora goazen.

ostrakak, ostrukak....(II)

http://ostraka.mundua.com/

bertan egiten ari dira benekoztasunaren aldeko defentsa argia eta zientifikoa.

2009/11/03

poetry

poetry ta poesia
inglish ta uskara
euskaldunak munduan gutxi gera
brooklyn-en jende gehiago bizi da
halere
testigantza
oihartzuna
erroa
sustraia
euskal herria
euskal harria

cro-magnon isolatu batzuen hizkuntza zaharra?
burugogor irlaratu batzuen hizkuntza berria?

euskara hori izan da
eskuzabaltasuna

eskuzabaltasun horretan
elkarbizi
elkarjakin
elkarlotu

txoko bat egin diegu gure inguruko hizkuntzei gurean

zenbat hitz zenbat kontzeptu onartuak eta onera hartuak gainera

agian isolamendua baino
euskararen miraria
eskuineko eskua zabaldu
ta ezkerrean gure sustraiari eustea izan da

sustraiak
erroak
arroak
irriak

inglish ta
euskara

gaztelera ta frantsesa
euskara

gaskoiera - okzitanera
euskara

arabiarra
euskara

latinera
euskara

zeltiberiarra ta iberiarra
euskara

...

harreman guzti horietan
HAR ETA EMAN
EMAN ETA HAR
HARREMAN

hausnar dezagun - hausnar dezagun

2009/11/02

UDAZKEN ARTISTIKOA


politika bor-bor ari den bezela, euskal kulturgintza ere bor-bor batean dabil azken boladan. udazkenarekin hasi dira -udako etenaldiaren ondoren- disko aurkezpenak, txapelketak, ekimenak....

nik uste poliki-poliki mamitzen ari dela horrelako euskalesfera bat interneten, adibidez. twitter, facebook, egunkarien edizio digitalak... gaur egun, behar bezela konektatuta egonez gero, denbora errealean jakiten zoaz honako ta harako ekimena, topaketa, eztabaida...

hamaika disko aurkezten ari dira egunotan. ANARI, GOSE, INOREN ERO NI,.... horrek dakar kontzertuak daudela, saltsa, topatzeko aukera politak.

antzerkian ere oraintxe estreinatu berri da ANDER LIPUS eta JON GEREDIAGA-REN obra berria, BABILONIAKO LOREAK. bikaina.

liburutan, gauza berri ta interesgarriak: OIER GUILLAN-ena, HEDOI ETXARTE-ren irudi-eleberria...

ta hau bakarrik hurbilago dauzkadan jende ta artisten eskutik.

aparte, BERTSOLARI TXAPELKETAk ere markak hausten ari ditu: jendea kanpoan geratzen, ezin sartu, ...

metafora gisa, IRUN bertan beste egunean -ostiralean- BERTSO SAIO BAT Ficoban, txapelketatik aparte. Irun-ek ez du fama haundirik bere euskalduntasunari dagokionean, baina hantxe egongo ginen 250-300 lagun.

zeozer mugitzen ari da euskal kulturgintzan. krisia ikusi nahi duenak ikusiko du. diskoetxeak eta argitaletxeak kinka larrian salmentei dagokionean, etabar etabar. baina jende uholde bat nabaritzen da kultura euskaldunaren ekimenetan. jarraitu dezala olatuak!! noski.


funtsa mami ta mamia funts.

ez gaude behintzat esku-huts.

uhinak uhain ta uhainak uhin.

olatu, itsaso ta urak aztoratuta.

2009/10/30

ostrakak, ostrukak....


bero-bero dago IRUÑA-BELEIAKO eztabaida. aldekoak eta kontrakoak.

pixkat surfeatzen egon naiz webgune desberdinetan.

nik esango nuke aldekoen artean nagoela. HAU DA, NIK USTE DUT BENETAZKOAK DIRELA BERTAN AURKITUTAKOAK.

oso eskertzekoa da aditu desberdinek modu desinteresatuan egin dituzten analisiak.

Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche-enak oso aintzat hartzekoak iruditu zaizkit. behintzat FALTSUTASUNAREN inguruko arrazoizko dudak planteatzen dituzte. egoera arraroa, inondik ere, EGIAZKOTASUNA frogatu behar izatea, eta ez FALTSUTASUNA.

Van den Driessche-k errepaso ederra ematen die gure GURUEI. EHUko aldaretik EGIAREN jabe egin diren horiei, faltsutasunaren mamua xaxatu duten horietxek.

Nik historialari gisa arkeologi oinarri batzuk baditut. Ta azkenean Van den Driessche-k asuntuaren koxka topatzen duelakoan nago. Gauza bat da indizio bat edukitzea, edo zure eraikuntza teorikoan ez ondo egokitzea aurkikuntza bat, eta beste bat oso desberdina zeozer faltsua dela frogatzea frogen bitartez. METODO ARKEOLOGIKOEI DAGOKIENEAN, inork ez du faltsutasuna demostratu, nahiz eta Eliseo Gil-en taldeak agian ez dituen gauza batzuk behar bezela egin, epaiketetan aipatzen ari diren bezela. (datazioak ta ez dakit ze krixto ta ze miriam).

AZKENEAN EZEZAGUNARI BELDURRA ez ote den gailendu, inpresio hori daukat.

Bestetik badakit arkeologia ez dagoela oso urruti ERAIKUNTZATIK. bai, bai. pelotazoa eman eta bizi-arteko negozioa egitea. Mafia gisako baten lanbroak nabaritzen dira guzti honetan. protagonismo borrokak, elkar-mokoka ibiltzea, ondokoari altxorra kendu nahi izatea. Piratak bezela.

Azkenean, gure iraganarekin jokatzen ari dira. euskararen aitzinakin.

Bada, orain EHUk hartu omen ditu indusketaren patuak esku-artean.

Hau al zen dena? Kitate tu pa ke me ponga yo?

2009/10/27

udaberria udazkenean

udaberria udazkenean

berri-berria atorra bezela

azken-azkena poema bezela


azken poema hura

lehen irri hori

berri ta zahar

zahar ta berri



jazzminezko ametsak

ta jazzmiña belarrietan

ta rap-jazza

ta bertso-rapa

ta dub-poesia

ta afro-reggea

ta dubstep euskalduna


urratsez urrats

dubstep berriak

drum and bassak

bass and basoak


udazken beroak

udazken goxoak



afrikako ohiartzunak

asiako usainak

amerikako arrainak

ozeaniako muralak

ta europako belarrak



azken poema

lehen irria

2009/10/21

euskaldunak, euskotarrak, euskal herritarrak, euskal hiritarrak..

Eztabaida betean nago azken boladan nire artean euskal herrian bizi garenok nola izendatu behar dugun gure burua. izan ere, euskal herria kontzeptu gisa nahiko oinarritua, historikoa eta herrikoia ikusten dut. horrek dimentsio politiko bat hartzea azkenean denbora kontu bat da -marko juridiko-politiko jakinetaz ari naiz, guretzat noski baduelako dimentsio politikoa.

Aldiz, nola izendatu behar dugu gure burua?

Afrikako zenbait kasu egon naiz aztertzen. Baita erromatarrak iritsi ziren garaia ere.

Afrikan eman dira kasuak ondoko tribuak honela edo bestela izendatu dituztela beren auzoak. demagun burla edo ezaugarri berezi bat markatzeko.

greziarrek "ouaskonon" (euren idazkeran, gurean baskonon beraz) eta gainera "etnos" bat ginela. hau da herri bat, nazio bat.

Latindarrek "vascones" esaten ziguten -batzuei-.

Arabiarrek "baskunsis" edo holako zerbait.

Gatozen harira. Euskaldunak esatea -bere etimologiaz harantzago- ez da bakarrik euskara dakitenak eta dutenak. Hori izan liteke historikoki edo etimologikoki, baina euskaldunak denok gara, euskal herriko biztanleak.

Euskaldun deitu diogu gure buruari. Euskaldun izatea ez da izan behar beraz euskaraz dakiena, euskal herrian bizi, lan, jolas eta solas egiten duena baizik.

Euskaldun izatea nazionalitate politiko bat da.

Euskal Herrian bizi dena.

"euskal hiztuna" da euskaraz dakiena.


besterik gabe, hausnarketa aspalditik dator.

hortaz, hausnar dezagun, hausnar dezagun....

2009/10/20

ITXAROPENA



BUFF!! hauek asteak.

itxura hartzen diot lapiko batean bor-borka gaudela.

zapla hemendik!! kanka hortik!! danba beste handik!!

gerrak bere hortan dirau -ez dago bestela definitzerik-

ta ekaitzetik egun eguzkitsura dida batean pasatzen gara.

ta buelta ekaitzera.

ironikoki, aspaldiko eguraldi onena ari du urriaren ertzean egoteko. egun frexko baina eguzkitsuak.

ta itxaropena diot,

zeren ta gara-n irakurri dut ezker abertzaleak abiatuko duen eztabaidaren inguruan.

ta donostiko 0 kilometroaren egunean -manifan- eragile desberdinek egindako adierazpenak.

dinbi! danba! kinki! kanka!

jazz bateria ero bat sonatzen ariko bailitzan fondoko zarata eginez.

edo bestela esanda: 10 txozna jai-eremuan ta bakoitzak bere musika. azkenean hori.

tira: bakoitzak aurkituko du gehien gustatzen zaion musika,

baina

noizpait esan bezela:

gure arteko abismo txikiek

ez gaitzatela abismo haundia

ikustea galerazi.


orduan...

hausnarketa on!!

-bakoitzak berea noski-

eutsi goiari!!

hau egiña zionk!!!!



maratoia hasi da.

ta badakigu 42 kilometro direla.

2009/10/18

askatasunaren alde!




herri bat abian arnasten zen gaurkoan. argazki asko egongo dira, baina mobil bat hartu ta hau egin dut.

ikuspegi artistikoa agian. aurpegi gabeko milaka herritar. herritarrak kilometroka neurtzen ziren gaur.

ta izan dadila 0 kilometroa. udaberrirantza garamatzan maratoiaren lehen urratsa.



(momentu horretan manifaren burua bulebardean zegoen. guk ordea la perla-tik 100 metro aurrerago, bertan bai zegoen manifaren bukaera.)

2009/10/17

ORTZADARRA ASTE BELTZAREN BURUAN

ortzadarra dator,

indartsu gainera

larunbat honekin.

ekaitz beltzaren ondoren

udaberri argixkak

antiguotik mundura.

baina erratu gabe.

gaurkoa

uholde bat izanen da.

seguru.

bide luzea, ordea,

udaberriraino.

....

2009/10/15

GURE MANDELAK ASKATU!!

gure mandelak gure mandalak



gure mandelak...

gure mandalak....

honen izenburua: "heaven on earth", zerua lurrean.

ta horrenbeste ez degu eskatuko

(bakoitzak aurkitu behar duelako berea azkenean)

baina denon artean zerutxo txiki bat... lurrean..... euskal lurraren gainean....

ta ez geroko-geroan...

2009/10/12

udazkena

sartu da azkenean udazkeneko hozkirria ta usaia hartzen zaio udazkenari. egia esan urtaroen bueltak eskertzekoak dira. gauza bakoitza bere garaian, ezta?

euria ere eskertzen da. hotzaren bero-beharra. arropa jarri beharra.

uda luzearen ondoren azkenik udazkena...

ea gudazkena ere...

2009/10/07

ATARIA


ATARIA sare sozial berri bat da. Esperientzia pilotua ta polita, inondik ere. NING plataformak saresozial propioak sortzeko aukera ematen du. Ta hortxen hasi gara lagun bat eta biok gauzari forma ematen.

Daukan gauza ona da bideoak, blogak, argazkiak, musika.. nolabait aukera desberdinak integratzen dituela. Gainera autogestioaren bidean urrats txiki bat emateko aukera ematen du, nahiz eta oraindik ere silikona bailarako guru-en lurzoruan gauden.

Baditu bere tranpak, noski zerbitzu oinarrizkoak eta ordaintzezkoak. Baina oinarrizko zerbitzuakin abiatu gera eta itxuroso geratu da.

http://ataria.ning.com/

ARTE SORMEN ETA TOPAKETA atari gisa sortu dugu. Euskal Herriko ikuspegia eman nahi dugu, eta noski euskararena.

Hortxe ibili naiz sarrera guztiak euskaratzen. Ez baitzegoen euskarazko bertsioa. Lana bada egiteko, baina lehen ikustaldian euskarazko ataria dago.

Hausnarketa orokor bat egingo nuke: helburua urruti badago ere, euskal herriak sortu behar ditu bere tresnak internet munduan burujabe izateko. Bide hortan urrats txiki bakoitza garrantzitsua da.

Sare sozial propioak sortzea ezinbestekoa da.

Urratsak errezak dira. NING-en izena eman (http://www.ning.com/) eta sortu ahalko duzu sare sozial bat. administratzaile batek -zerorrek- itxura eman eta hasi lagunak gonbidatzen.

Guk gurea sortu dugu, batezere artea eta sormenaren eskutik garatzea nahi duguna.

DENOK GONBIDATUTA BERAZ!!!!
+
gora euskal sare sozial autogestionatuak!!!

2009/10/05

etiopia


herrialde bat eta atxagaren liburu baten izena. azken boladan oso modan daude bertako musikak, batezere 70. hamarkadatik aurrera egin zen musika. funka, soula, afrikar ukitua.... nahasketa polita.

disko sorta bat ateratzen ari dira "ethiopiques" izena duena. honela dio azken konpak diskean:

"in the dying years of emperor haile sellaisse I and the first stirrings of a brutal military dictatorship the soul groups, jazz combos and big bands of Ethiopia played like never before or since".

.... munduen arteko musika, denbora desberdinen artekoa.....

gaur "broken flowers" jim jarmuschen pelikula ikusi dut ta hara non aurkitzen dudan disko honetako musika. sorpresa polita. egia esan oso musika sugerentea, sensuala eta landua da, aurrerakoia.

izan ere, musikaren munduan badago holako atzerako begirada bat. dj ugarik ekin diote zuzenerako taldeak osatzeari. talde batek ematen duen indarra ta gorputza berreskuratzen da zuzenean, hau da, dj edo formatu txiki horrek ematen duen zeratik harago.

quantic-ek berea egin du, bonobo-k ere bai, herbert... eta guzti horrekin batera afrikako musikaren birbaloratze hau. hain zuzen ere, modu naturalean jota ekarpen interesgarriak zeudelako, eta esan dezagun klarki.. inork ez die kasu haundirik egin orain arte!!!

hemen myspacea


diskoetxea berez hau da:

www.unionsquaremusic.co.uk

2009/10/01

EL PLANETA NEGRO

EL PLANETA NEGRO (FERRAN INIESTA) atzo aipatu eta google books-en topatu dut.

honatx lotura: EL PLANETA NEGRO

MUNDUA... GURE MUNDUA


ASKOTAN IRUDI BATEK MILA HITZEK BAINO GEHIAGO BALIO OMEN DU. TA IKUSTAZUE MAPA HAU ta pentsatu, zer mundutan bizi gera? ez dakigu ezta nolakoa den gure mundua.

Peters-en proiekzio hontan mundu mapak itxura berria hartzen du. gure aurreritzien tamainakoa delako gustatzen zait.

oraintxe liburu bat irakurtzen nago. El planeta negro. Ferran Iniesta-rena.
bertan gure zientzia haundien -zientzia sozialak eta ez hain sozialak- gezur eta haundiuste guztiak jasotzen ditu. Gezur borobilek markatu dute gure filosofia, gure historia, gure antropologia.....

bestearengana hurbiltzeko moduak, bestea hautemateko moduak..... nola ikusi dugu afrika?

afrika unite!!!!!!

2009/09/30

zuhaitzetik zintzilik

aht-aren kontrako ekintza abiatu dute Itsasondon.

tokiko.tv-k erreportaia burutu du.

2009/09/28

L´art du shakuhachi

Nire eskutara iritsi zen disko bat ta ikaragarri gustatzen zait. Shakuhachi japoniar txirula da, bambuzko txirula tradizionala. Beste nonbaitera eramaten dizu haren soinuak, bidaia batean. Badu zeozer mistikoa, metafisikoa!

Gogoratzen dut nola jo zidan bere garaian Cyclo filmak. Tran Anh Hung da zuzendaria. Pelikula bortitz xamarra da, baditu bere argilunak, baina zoragarria da. oso poetikoa. Ba film horretako musika -orokorrean zuzendari honen pelikulek sekulako musika dute- txirula musikan oinarritzen da hein haundi batean. Egiten ditu holako trabelling batzuk txirula soinuaz lagunduta.

Japonia eta orokorrean Asiako alde haietan oso erabiliak dira gisako txirulak.

Benetan merezi du hor barna diskoren bat bilatzea.

2009/09/23

ura

ur

ura

urak

urakadak


urean dago jatorria

uretik gatozen heinean

itsaso sakonaren urak gure barnean

(maria gora maria behera)

itsaskadak,

sexukadak,

urakadak


zurrunbilo indartsutan gatoz gora

zurrunbilo bortitzetan gatoz behera


ura,

2009/09/22

U


"URARDOTU"

hitz polita inondik ere.

ez nuen ezagutzen.

Cyrano de Bergerac pelikula originalean, 1950 ingurukoa,

momentu batean esaten dio dama desiratuak elemento desiratzaileari:

-Txanpaina eskatu eta urardotua ematen didazu!!

A

ABEGIA

begiari lotua dagoen espazioa

bertan, espazio hortan, norbait onartzea

ABURUA

buruari lotua dagoen espazioa

bertatik iritzi bat ematea

ABIHOTZA

bihotzari lotua dagoen espazioa

bertan, espazio hortan, norbait izatea


AHOA edo ABA

ahotsari lotutakoa

bertatik gure a,e,i,o,u guztiak

gure hitzak

.... ez daitezela galdu....

coldcut - poesia musiko-bisuala

2009/09/21

non-sense

ingelesez asko erabiltzen da. nonsense... zentzugabekeria.

Nire amonak asko esaten du. Nik uste nuen katalanezko hitza zela. "Nonsas" edo. Izan ere mixtura ederra dugu familian, ta atton-amonen etxean katalana eta ingelesa erabiltzen dira bata bestearen atzetik.

Duela gutxi konturatu nintzen non-sense hori ingelesezkoa zela. Pentsa!

Bada katalanez hitz polit bat ere. "Romansus". Pitokeriak. Romantzeak? jeje.

Ba niretzat nonsas eta romansus ekibalenteak ziren. Zer diren gauzak.

2009/09/20

kurtso politiko berria


kurtso politiko berria hasi da.

Unamuno-k bazuen nobela edo nibola bat, "Niebla".

Pixkat hura dakarkit gogora egoerak. Behelainoa, lanbroa.

GARAk analisi zorrotza egin du, bere adituen eskutik, mugimendu politiko bakoitzak aurrean dituen erronketaz. Analisi zorrotza ta sakona. Irakurtzeko modukoa.

hemen ezker abertzalearen ingurukoa

Lanbro honen erdian badirudi behintzat bakoitzak bere bidea argitzen duela, nahiz eta axalera ez den asko ateratzen oraindik. Bide horretan euskal sindikatuak bateginik ikustea pozgarria da. Izan dadila beste mugarri askoren lehena!

Bestetik, esperantzara kondenatuta gauden heinean, Europar testuinguruan haize berriak dabiltza; Eskozia, Katalunia, ....

Itxaropentsu nago ni. Poesia idazten hasi naiz berriz, eta gai hauek egokiak dira poesiarako. Izan ere, polipoesia-k (poesia politikoak, jakina), eskeintzen ditu uneak eta guneak hausnarketarako. Animatuko naiz zeozer hemen sareratzen.

Oraingoz hori: saiak dabiltzan badietan zai. Bake justuaren trainerua portura noiz sartuko...

gora blogspotak!!!

egia esan nahiko atzean utzi dut emule ta ares pogramak erabiltzeko garaia. orain edozein gauza lortzeko blogspotaren bidea erabiltzen dut. erraza da: nahi dugun hura idatzi (adibidez erykah badu live) + "blogspot" idatzi google bilatzailean . normalean norbaitek zintzilikatu du dagoeneko bere blogean. hortaz pirateo nahiko garbia da.

asmo horrekin bi helbide interesgarri:

http://www.discos29.cl/

bildumatxo bat da disko oso mitikoekin. txile aldetik egina.


euskal herrira etorrita ekaitzaldik kriston aukerak eskeitzen dizkigu euskal diskografietan murgiltzeko.

http://ekaitzaldi.blogspot.com/

2009/09/19

MENDABELARRA - DJ URA

MENDABELARRA  by  dj-ura

HEMEN DUZUE NIRE SESIO BAT. DJ URA BEZELA GAUZAK EGITEN ARI NAIZ, BAINA EZ DUT AURKITZEN TARTEA 10 KANTU BILDU TA DISKO BAT EGITEKO. AGIAN UDAZKEN HONETAN BAI.

BITARTEAN DISFRUTATU SESIO HAU. HIPHOP-AMBIENT-FREEJAZZ NAHASKETA BAT DA,

belarri fina edukitzen duenak errekonozituko ditu loop eta sample batzuk.

ON EGIN!!

2009/09/17

BALDIN BADA


BALDIN BADA Irungo talde mitikoa nago entzuten azken boladan. Talde hau nahiko ahaztua geratzen da beti atzera-begirakoetan, blidumetan etabar. Agian jendearen memorian ere bai?

Gure zonaldean jendea nik ez dut asko entzuten Baldin Bada gogoratzen. Agian bai Negu Gorriak, Kortatu, Sorotan Bele, Dut... Bere garaian ere etzeukaten holako oihartzunik, baina jendetxo batek maite zituen. Kontzertutan giro ederra egiten zen.

Diskoak oso onak egin zituzten. Agian azkena niri gutxien gustatzen zaidana da -ERRAIEN IRAULTZA-. Crossover edo rock-funky nahasketa horri ekin zioten.

Niretzat disko honena ezbairik gabe LURRALDE KOLPATUAK da. Bertan egin zuten diskorik borobilena. Rocka bere gordinean, reggea elegantea kantu batzuetan, Baldin Bada-ren estilo mitikoa.

Atzerago joaz, BALDIN BADA diskoak ere une oso onak zituen. Rockeroa, gogorra, 80ko urteak!!!

Ta lehen diskoraino iritsita, LUR AZPIAN BUKATUKO DUZUE ere oso disko ona da. Agian kantu gogoratuenak daude bertan. Bizi nahi dut ahal baldin bada!!!!

Letretan bikainak ziren. Kitarra zorrotzetan ere indartsuak. Ta sekzio ritmikoan baxua ta bateria ere oso kañeroak.

JETSI HEMEN LAU DISKOAK

GOGORATZEKO MODUKO TALDEA, NIRETZAT BEHINTZAT.

2009/09/15

kuma: historia del africa negra


Liburu hau Ferran Iniestak idatzia da duela urte batzuk. Benetan interesgarria da, zeren ta 280 orrialdetan afrika-ren historia guztia jasotzen du, historiaurretik gaur egun arte. Hori lortzeko, noski, tarte txikia eskeintzen die pasarte desberdinei. Baina, hala ere, horren kontinente zabalaren historiaren laburpen honetan datu guztiak daude. Atal bakoitzaren sintesi bat egiten da, eta ondotik bibliografia zabala. Hortaz, sakondu nahi duenak eskura ditu argibide bibliografikoak.

Aurreritziz begiratu izan diogu Afrikari. Ezjakintasunak askotan bide ematen dio injustiziari, jakina. Nik adibidez, Historia ikasi nuen eta ez neukan oso ideia argia afrikaren historiaz. Liburu honek asko laguntzen du bide horretan.

2009/09/12

ERTZ JAIALDIAN PERFORMANTZEA

GAUR -larunbata 12- Bera-ko kultur etxean egingo den ERTZ jaialdian estreinaldia egingo dugu. ANder LipUS, MirEn GaztañAgA Eta XAbi StrUBell gaude lanean: "ETA NIK ERE SAGAR BAT DARAMAT NIRE BAITAN" du izena.

denok gonbidatuta beraz.


BERA-KO KULTUR ETXEA -BORTZIRI-NAFARROA.
IRAILAK 12 LARUNBATA
GAUEKO HAMARRETAN.

2009/09/10

Zertan bihurtu zaigu mundu makur hau




Askotan pentsatzen dut .... (aah bai?)

teleberrietako gure gaizki-sentitzeko-irudien-dosia hartu ta

jarraitzen dugula bizitzen.

Banksy-ren irudi honek hori sugeritzen dit.

Putreak, azkenean.

2009/09/08

Grafitiaren historia


Gabriela Berti-k estatu espainiarrean grafitiak izan duen historia jaso du liburu batean. Liburuak "Pioneros del grafiti en España" izena du. Tituluaren jarrera estatalistaz aparte, itxura ederra dauka, eta Hipnotik bartzelonako hiphop festibalean aurkeztuko da.

Grafitiak Euskal Herrian bere bide propioa izan du, herriaren sentimenduen ispilu izan delako. Grafitia politikarekin nahasi denean sortu dira nire ustez emaitza politenak. Azkenean, norbaitek bere izena jartzen ibiltzeak -edo bere sinadura- ba ez dauka horrenbesteko baliorik. Baina grafitia komunikazioari eta herri nahien espresioari lotzen zaionean, funtzio sozial bat izaten hasten da.

http://gabrielaberti.wordpress.com/2009/08/31/pioneros-del-graffiti-en-espana/

2009/09/05

Kataluniar kanta herrikoia

La presó de Lleida

A la ciutat de Lleida
n'hi ha una presó,
de presos mai n'hi manquen;
petita, bonica,
prou n'hi porta el baró,
lireta, liró.

Cent i cinquanta presos
canten una cançó,
la nina se'ls escolta,
petita, bonica,
de dalt del mirador,
lireta, liró.

Canteu, canteu, bons presos,
d'ací us en trauré jo,
aniré a veure el meu pare,
petita, bonica,
recaptaré el perdó,
lireta, liró.

Ai, pare, lo meu pare,
jo vos demano un do.
Ai, pare, lo meu pare,
petita, bonica,
les claus de la presó,
lireta, liró.

Ai, filla Margarida,
demà els penjaré tots,
Ai, pare, lo meu pare,
petita, bonica,
pengeu-m'hi a mi i tot,
lireta, liró.

I a cada cap de forca
poseu-hi un ram de flors
perquè la gent quan passi
petita, bonica,
sentin la bona olor,
lireta, liró.

2009/09/04

Dena dela egungo egoera....


... ez dago gaizki oroitzea iritsi, iritsi beharko duela bakeak....

...........
..........
.........
.......bake justuak noski.........
......
......

2009/08/31

Ovidi Montllor




Haundia izan zen kantari hau. Valentziako Alcoi-n jaioa, katalandarra kultura, sentimendu eta ekitez (valentziar guztiek behar luketen bezala), gure MIKEL LABOA-ren parekoa da. Izan ere Euskal Herrian ez gara oso kontziente baina Valentzia Kataluniarentzat guretzat Nafarroa bezela da, frankismoaren erruz goitik behera bere soziologia aldatu zuen herrialdea. Katalan hizkuntzak eusten dio, bere katalanki valentziarrean, baina erasoak etengabeak dira (telebista kataluniarraren kontrako jazarpena, lotura eta anaigo guztien kontrako jazarpena).

Ovidi Montllor-ek bide zail horretan argia egin zuen. Gezurrezko lohitzunean bidea ireki. Eta guzti horri musika jarri.

hemen wikipediako sarrera

2009/08/30

hemeroteketan surfeatzen



badira interneten baliabide interesgarriak hemerotekak arakatzeko.

besteak beste http://www.hemeroketa.com/ (sartu hemendik)

errepublika eta gerra garaiko prentsan egoera latz hartako sentimenduak, pentsamenduak... giroa osoa azaleratzen da. berriak, dei sutsuak, poemak, eztabaida historikoak....

merezi du horietan surfeatzen ibiltzea.

poema hau adibidez, oso oker ez banago, Francesc Maçia Kataluniako president-ari eskeini zion prentsa jeltzaleak, 1931ko apirilaren 14ean kataluniar errepublika aldarrikatu ostean.

USO ZURIYA

Noen ontzitik urjol onduan
irtenzan uso zurija,
legorrik iñun agertu bazan
ekarri eijan barrija.

Eriñotz adar txitxi txitxiya
bere pikuan arturik,
laste biurtuzan bere ontzira
gustijak pozez beterik.

Noeren poza aundija bazan
usua ontziratzian,
ni bere beste usotxu batek
poztu nau bere antzean.

Uso zuribat agertu yaku
katalunia aldetik
luma ugarijak yaurti euskuzan
egotxu bijen erditik.

Albiste on dun lumatxxu orrek
zanbunga lurreratzian,
ezin esan nei ze poz aundija
artu neban bijotzian.

Biribilketa oso ederrak
egin euzkuzan gaian,
aberrijaren askatasuna
jaritxiteko lanian.

Españatarrak gorroto dotse
uso zuritxu orreri,
kaijolatikan iges eginda
dabillelako olgari.

A zer ederto eginzenduan
uso zuritzu maitia,
buztarrijaren ediak etenda
zabaldu zenduan atia.

Beste orrenbeste gura genduke
geure aberri onentzat,
ezdogulako ezautu gure
ama orderik guretzat.

Ezkerrak anei, eskintzeutsudaz
usotxu lume zurija,
pozaren pozez itxi dozulako
gure aberri gustija.


(EUZKADI argitarapena, 1931ko apirilaren 14na).


HEMEN BIDEOA : 1931KO APIRILAREN 14A BARTZELONAN

2009/08/23

ZURA- ren diskoa oraindik ez daukazula???

Oporraldi goxoa izaten ari zaretelakoan, ZURAren diskoa opari jarri nahiko nuke gaurkoan.

Diskoak entzuteko ta gozatzeko egiten dira!!!

Gure bossa goxoarekin uda bukatzeko eta gutaz oroitzeko terrazatxo batean garagarrari zurruta bat ematean.

ZURA DISKOA MUSUTRUK (MP3):

ZURA KIRIBIL 2009

gure pertzonajiak 2 : oteitza


hara hemen bigarren karikatura bat, hau ere andoni errazkin-ek egina. oteitza. oteitza. oteitza.

2009/08/21

Agosti Txao



Lehen euskal errepublikarra. Bandera ta guzti egin zuen euskal errepublikarentzat. Idazle bikaina. Pentsalaria.

2009/08/18

Moskun


Moskun egon gera egun batzuk lagun bat eta biok. Hiri aparta, hori bai, turista gehiegi. Hemen plaza gorrian argazkitxo bat, nire laguna metallicako kamixetakin.

2009/08/17

2009/08/16

MAN RAY - EMAK BAKIA



MAN RAY iparraldeko etxe baten izenean inspiratu zen bideo honi titulua emateko.

Performance


Asteburu honetan ander lipus, miren gaztañaga eta hiruok lan ta lan gabiltza hondarribian performance bat prestatzen ERTZ jaialdirako. Estreinaldi mundiala irailaren 12an izango da, Beran. Funtsean, musika eta antzerkia uztartzen ditugu, performancearen eta musika inprobisazioaren bidetik. Oso gustora gabiltza ta zeozer polita aterako da.