2009/11/09

euskaltasunaren norabideaz

jon sarasuaren hitzaldi bat dabil interneten.

goitik-behera irakurketa zorrotza-zabala. norabideaz ari dela norabidegintza etorri zait gogora.

zorrotza zehastasunean. zabala gai asko ikutuaz.

giltzarri bat bestearen atzetik. mugarriak zeintzuk diren.

ideia batzuk:
-euskara "normalizatu behar al da?" / euskara garatu egin behar da.

-bilinguismoaren diskurtsoak ez al ditu askotan hizkuntza boteretsuen interesak mozorrotzen?

-ez al daukagu klase politiko bat erabat bizkarra ematen ari dena soziolinguistikaren ohar eta alarmei?

-hizkuntza batek iraun al dezake bere hegemonia espazio propioak eduki gabe?

Ezbairik gabe planteatzen du Sarasuak: gutxiengo bat gara euskaldunak edo euskaradunak. Euskal Herri euskaldunaren ametsa, agian trantzisio garaiean egon zen optimismo haren ondoren, nahiko urruti dago. Bide hortan hainbat ideia planteatzen ditu.

Azkenerako:

1- saretu beharra - goitik beherako norantzan - hau da, herrigintzatik goraka
2- hegemonia gune autonomoen beharra / adibidez: hezkuntza, komunikazioa, kulturgintza....
3- jarraidura / irekidura dikotomiaren eta dialektikaren kontzientzia gure-baitaratzea.
4- euskararen zahartasunaren inguruko gaiari obsesiorik gabe ekitea. baina munduan zientifikoki darabiltzaten teoriei oso loturik eta jakin-nahiaz.

hemen ikusi - euskaltasunaren norabideaz

edo hemen

Hitzaldia: “Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk”. Jon Sarasua. from berrigorri2 on Vimeo.

1 comentari:

ainhoa ha dit...

"Norabidegintza"... Asko gustatu zait. Euskal kulturgintzako elkarte eta norbanako guztiok formatu behar genuke geure burua norabidegintzan. Eta norabidegintzan egin behar genuke elkarrekin, maila interdisziplinarrean ere. Gainontzean ez da hurrengo belaunaldietan euskal kosmobisioaren arrastorik geratuko... Eta kultura handiek jango gaituzte. Sinergia ere deitzen zaio...

"Euskara ez da normalizatu behar, euskara garatu egin behar da". Sarasuak berak orain urte batzuk esana da, "emaiozu lurra nire hizkuntzari". Zenbatetan kentzen diogu guk geuk espazioa euskarari? Gu gauden leku guztietan al dago? TELP-a (Taller d´Espai Lingüistic Personal) da azken aldian nire jarrera gehien aldarazi duena. Nola sentitu eroso psikologikoki, hizkuntza gutxituetako hiztunok. Psikologia kontua da, politikoki arrazoitzean erre egiten baikara.

Jarraidurarena oso interesgarria da, irekieran fokalizatua dagoen gizarte honetan. Jarraiduratik bakarrik AUTOZENTRATUko gara!!!