2009/03/21

ZURA berriz errepidean


Azkenean laukote geratu gara ZURAn (Gorka Sesmak utzi baitu) eta martxoko biratxoari ekin diogu. Oso giro polita sortzen ari da kontzertutan (markina, elorrio...). Aste honetan kontzertu pila martxoa ondo bukatzeko.

martxoak 21 : BAIONA -kalostrape (baiona ttipia.marrengo kalea). 21:30

martxoak 26: BILBO KAFE ANTZOKIA. Yakuzi talde bizkaitarra gonbidatu dugularik.

martxoak 28: EIBAR -Euskal Herriak Bere Eskola ekitaldiaren barruan. (portalea udal aretoa) 18:30tan. Gero Asier Serrano ta Hudaltzainak.

Egia esan kriston pozarekin gabiltza diskak izan duen harreragatik eta zuzenean sortzen den giro atsegin eta politagatik.

GARAn atzo elkarrizketa agertu zen.

2009/03/15

Euskal Herria berraurkitzen

Oteizak esaten zuen Euskal Herria maitatzeko bere herri guztiak ezagutu eta maitatu behar zirela. Eta bueltaka hasi naiz Atxagaren hitzen inguruan, euskal hiriaz ari zela. Bere euskal hiri horretan egongo omen da auzo bat euskaraz hitz egingo duena. Ideia horrek inplizituki dakarren ghettoratzearen ideiak izutzen nau batez ere. 

Egia da Euskal Herriaren historiari so egiten badiogu inoiz ez dela hizkuntza bakar bat egon gure lurraldean. Beti egon da hizkuntzen nahasketa ederra, elkarbizitza onuragarria: dela latina, dela arabiera, direla erromantzeak orokorrean. Azken mendeetan gaztelaniarekin eta frantsesarekin egoera goitik behera aldatu da, hala ere. Badira datuak bere horretan hitz egiten dutenak. XIX. mendearen bukaeran Gipuzkoan %90ek hitz egiten omen zuten euskaraz. XX. mende nahasiaren akaberan, aldiz, %50ek, gutxi gorabehera. Zer esanik ez Euskal Herriko beste lurralde batzuetan. 



Euskal Herriaren euskalduntzeari uko egiteak zer esanahi izan dezake, beraz? Ontzat ematea patuaren keriak? Txikiak desagertu behar duela dioen darwinismo zitala onartzea? 



Darwinek oso kritikari zorrotza izan zuen, Piotr Kropotkin errusiarra. Darwinismoaren tesi nagusiei zuzenean kontra egin zien, eta ezetz esan zuen, naturan ez dutela indartsuenek aurrera egiten, euren artean hobekien elkarlanean dabiltzanek baizik. Ez zuen erabat okertzat eman nahi izan Darwinen teoria osoa, baina kritika zorrotza egin zion, indartsuenen arteko lehiaren irudi beldurgarri horri xehetasun eta ñabardura galantak eginez. Hortaz, Elkar-laguntza, eboluzioaren faktore bat maisulana idatzi zuen 1902an. 



Euskal Herrian elkar-laguntzaren sen sakona daukagu, gure historia osoan zehar agerkari zabalak izan dituena, auzolanetik hasi eta herri-bizitzaren atal guztiak ukitu dituena. Kropotkinen teoriek nonbait indar berezia hartzen badute, hemen Euskal Herrian da, nik uste. 

Pasa dira dozenaka herri gure ondotik, indoeuroparretatik hasi eta latinoak, arabiarrak, frankoak... Batzuk gainean ere izan ditugu, gainazalera burua ateratzen utzi ez diguten izotzezko harlauzak ezarri dituztenak gure aintzira txikian. 

Baina euskaldunok beti egin dugu aurrera, gure hizkuntza elkarlanerako tresna eta lanabes nagusi gisa hartuz. 



Sakabanaketa/batasun dikotomia horretan, hainbat euskalki sortu dira, hainbat herrialde, hainbat historia ibilbide, hainbat marko. Baina euskaldunak jakin izan du batasunaren unea begiztatzen, batasunerako deia zabaltzen egoeraren larritasunean, elkarlanaren sena berpizten handitasun handi-mandiei aurre egiteko. Eta hor dago bere iraun-bizitzearen arrakasta.



Egun globalizazioa dago mundu zabalean indarrean, dakarren deserrotze eta homogeneizazio prozesu zitala gertu-gertutik sumatzen dugula. Estatuek ere nahas-mahas horretan beren esparruak indartu eta sendotzeko asmoari ekin diote. 

Euskal Herria berraurkitzea da oraingo erronka, beti bila eta bila ibiltzearen poderioz labirintoetan galdu baino lehen. Euskal Herria bere herri eta auzo bakoitzean, bere euskalki bakoitzean, bere buru eta aburu bakoitzean, bere ñabardura bakoitzean berraurkitu, elkarlanaren bidezidorretik batasunera bidean.

2009/03/08

Ameskeriak edo esne-saltzailearen kontuak (egun bat nire etxean lasai ederrin ametsetan)


Distentsio egoeran euskal abertzaletasunak zer bide egingo luke? Zer indar izango luke? Zer indarra hegoaldeko euskal herrialdeetan? Zer indarra independentzia erreferendum batean zazpi herrialdeetan?

Lehenik eta behin, Lizarra-Garaziko ereduari men eginez bideratuko balitz, hau da, distentsio hau "indar propioen kontzientziatik" sortuko balitz, oinarri sendoak izango lituzke. "Nora goaz" galdera nagusia erantzunda egongo litzateke beraz. Diñot.

Imajinatzen hasita, Europear hausteskundeetan zerrenda abertzale bat imajinatzen dut. Zenbat boto dira? batasuna + eaj + ea +aralar adibidez?
Azken hauteskunde irrealei so eginez gero -surrealista esan behar?- Ibarretxeren 600.000 boto famatu haiek ateratzen zaizkit. Zenbat europar legebiltzarkide dira hori?

Hurrengo haustekundeak: Nafarroakoak. Pixkat tranpa eginez Euskal Herritarrok-ek ateratakoak Nabai-ek ateratakoei gehituko dizkiet: 47.271 (8) +
77.872 (12) = 125.143. Noski, kontu hauek eginda EH eta Nabai bozkatu zuten pertsonak bi aldiz kontatzen ditugula. Demagun 100.000 botu. Indar benetan eraginkorra Nafarroan.

Jarraitu dezagun esne-saltzailearen kontuak egiten.

Bapatean mirari bat zerutik erortzen da eta hegoaldeko lau euskal herrialdeak
biltzen dira. Egin ditzagun kontuak. Sukaldetze lan polit batekin -betiere norberaren interesen alde noski!- arlo politiko desberdinek edukiko luketen indarra agertzen zaigu.

HEGO EUSKAL HERRIA / ARLO POLITIKOAK

ZENTRO-ESKUIN ABERTZALEA
pnv= 450.000

EZKER ABERTZALEAK
ea+hb+aralar+nabai= 335.000

EZKER FEDERALISTAK
eb+ebn= 67.000

ZENTRU-EZKER AUTONOMISTAK
pse + psn = 362.000

ESKUIN ESTATALISTAK
pp + upn= 310.000 + cdn= 330.000

Nolapatt, gehiengo abertzalea, eta eskuin abertzalearen nagusiagoa, eta agian ezker federalista horrek nolabaiteko giltza, izan ere nahiko pareko leudeke hiru alor hauek: zentru-ezker autonomistak (psoe-ak), eskuin estatalistak (pp+upn-cdn) eta ezker abertzaleak (ea+batasuna+aralar+nabai).

Irudikatzen hasi zarete?

Jarraitu dezagun irudikatzen (gora bizitza kontenplatiboa!).

Demagun independentzia erreferendum bat burutzen dela.

Ez litzateke zaila, "Euskal Herriaren independentzia nahi duzu?".

Zer gertatuko litzateke?

7 HERRIALDEETAN INDEPENDENTZIAREN INGURUAN:
BAI = 800.000 (sukaldatze lan korapilatsuen ostean, jeje).
EZ = auskalo

bidebatez, ez ditut inon ere topatu datu zehatzak gai hauetaz hausnartzeko.

2009/03/04

birfundatu

Abertzaleen Batasunak "ezker abertzalearen birfundazio politikoa gaurtik" egin behar dela dio.

Birfundatu aditz polita da.

birfuntsatu...

birrosatu...

hausnar dezagun.... hausnar dezagun....