2009/09/17

BALDIN BADA


BALDIN BADA Irungo talde mitikoa nago entzuten azken boladan. Talde hau nahiko ahaztua geratzen da beti atzera-begirakoetan, blidumetan etabar. Agian jendearen memorian ere bai?

Gure zonaldean jendea nik ez dut asko entzuten Baldin Bada gogoratzen. Agian bai Negu Gorriak, Kortatu, Sorotan Bele, Dut... Bere garaian ere etzeukaten holako oihartzunik, baina jendetxo batek maite zituen. Kontzertutan giro ederra egiten zen.

Diskoak oso onak egin zituzten. Agian azkena niri gutxien gustatzen zaidana da -ERRAIEN IRAULTZA-. Crossover edo rock-funky nahasketa horri ekin zioten.

Niretzat disko honena ezbairik gabe LURRALDE KOLPATUAK da. Bertan egin zuten diskorik borobilena. Rocka bere gordinean, reggea elegantea kantu batzuetan, Baldin Bada-ren estilo mitikoa.

Atzerago joaz, BALDIN BADA diskoak ere une oso onak zituen. Rockeroa, gogorra, 80ko urteak!!!

Ta lehen diskoraino iritsita, LUR AZPIAN BUKATUKO DUZUE ere oso disko ona da. Agian kantu gogoratuenak daude bertan. Bizi nahi dut ahal baldin bada!!!!

Letretan bikainak ziren. Kitarra zorrotzetan ere indartsuak. Ta sekzio ritmikoan baxua ta bateria ere oso kañeroak.

JETSI HEMEN LAU DISKOAK

GOGORATZEKO MODUKO TALDEA, NIRETZAT BEHINTZAT.

1 comentari:

iturri ha dit...

Kaixo Xabi: Eskerrik asko disko hauek eskuragarri jartzeagatik.

Bere garaian Baldin Bada tabernetan entzuten nuen, baina inoiz ez dut haien diskorik erosi (ez galdetu zergatia).

Gogoan dut Baldin Bada izan aurretik plaza talde batean ari zirela denak, Mikel Garikoitz abeslariarekin batera. Hau utzi eta Baldin Bada sortu zuten.

Reggae kanta luze haiek ditut gogoan.

Enpin...