-NADER-ek bidalia
Nire aitaren etxean
festa bat egingo dut.
Otsoekin
musika katearekin
kukurrukuekin
injustizia ororekin
(drum and basserrirekin)
festa bat egingo dugu
nire aitaren etxean.
Lagunduko ditut
bakarrak
azeriak
panpinak;
irabaziko ditut
isuriak
errenak
heresiak;
eta kristona montatuko dugu.
Karma kenduko digute
eta drogekin erreskatatuko dugu
gure aitaren etxean
egingo dugun festan:
kezkak eraikiko dizkigute
eta bertsioekin egingo dugu
nire aitaren etxeko festa;
sudurrik gabe
alurik gabe
zilborrik gabe
utziko gaituzte
eta miarma sareekin iraunaraziko dugu
aitaren etxeko festa.
Ni izanen naiz
nire ama ernaldu
kateatu
eta aitaren etxeko festan,
zakila zutunik
iraun dezan
biagra eta anfetak
hartuko dituena.
Goenkaletarrak (La Infiltrada filmaren inguruan)
-
Pixkat despistatuta utzi nau La Infiltrada filmak. Ez dut uste film ona
denik, eta jaso duena txalo politikoa dela iruditzen zait. Eta gidoiaren
enfokearek...