Haundia izan zen kantari hau. Valentziako Alcoi-n jaioa, katalandarra kultura, sentimendu eta ekitez (valentziar guztiek behar luketen bezala), gure MIKEL LABOA-ren parekoa da. Izan ere Euskal Herrian ez gara oso kontziente baina Valentzia Kataluniarentzat guretzat Nafarroa bezela da, frankismoaren erruz goitik behera bere soziologia aldatu zuen herrialdea. Katalan hizkuntzak eusten dio, bere katalanki valentziarrean, baina erasoak etengabeak dira (telebista kataluniarraren kontrako jazarpena, lotura eta anaigo guztien kontrako jazarpena).
Ovidi Montllor-ek bide zail horretan argia egin zuen. Gezurrezko lohitzunean bidea ireki. Eta guzti horri musika jarri.
badira interneten baliabide interesgarriak hemerotekak arakatzeko.
besteak beste http://www.hemeroketa.com/ (sartu hemendik)
errepublika eta gerra garaiko prentsan egoera latz hartako sentimenduak, pentsamenduak... giroa osoa azaleratzen da. berriak, dei sutsuak, poemak, eztabaida historikoak....
merezi du horietan surfeatzen ibiltzea.
poema hau adibidez, oso oker ez banago, Francesc Maçia Kataluniako president-ari eskeini zion prentsa jeltzaleak, 1931ko apirilaren 14ean kataluniar errepublika aldarrikatu ostean.
USO ZURIYA
Noen ontzitik urjol onduan irtenzan uso zurija, legorrik iñun agertu bazan ekarri eijan barrija.
Eriñotz adar txitxi txitxiya bere pikuan arturik, laste biurtuzan bere ontzira gustijak pozez beterik.
Noeren poza aundija bazan usua ontziratzian, ni bere beste usotxu batek poztu nau bere antzean.
Uso zuribat agertu yaku katalunia aldetik luma ugarijak yaurti euskuzan egotxu bijen erditik.
Albiste on dun lumatxxu orrek zanbunga lurreratzian, ezin esan nei ze poz aundija artu neban bijotzian.
Biribilketa oso ederrak egin euzkuzan gaian, aberrijaren askatasuna jaritxiteko lanian.
Moskun egon gera egun batzuk lagun bat eta biok. Hiri aparta, hori bai, turista gehiegi. Hemen plaza gorrian argazkitxo bat, nire laguna metallicako kamixetakin.
Asteburu honetan ander lipus, miren gaztañaga eta hiruok lan ta lan gabiltza hondarribian performance bat prestatzen ERTZ jaialdirako. Estreinaldi mundiala irailaren 12an izango da, Beran. Funtsean, musika eta antzerkia uztartzen ditugu, performancearen eta musika inprobisazioaren bidetik. Oso gustora gabiltza ta zeozer polita aterako da.
atzo aritu nintzen danny hoch-etaz. 2005ean etorri zen egiako jareñora. oso irrigarria eta sakona iruditu zitzaidan bere lana. egoera desberdinak planteatzen zituen, denak hiphoparekin harremana zeukatenak, baina oso ikuspegi desberdinetatik.
gaur atzoko bideoa berriz (kode ta guzti, aupa iturri):
Danny Hoch hiphop ekintzaileak hiphopa eta antzerkia uztartzen ditu. Antzerkia hiphop kulturari lotzen zaionean holako egoera bitxiak sortzen dira. bideo honetan danny hoch kubako kale saltzaile batn paperean sartzen da.
ATZO BILLABONAKO HERRIAN euskal hiritar bat hil zen Ertzaintzarekin edukitako liskarrean. Remi Ayestaran zuen izena.
Presoen omenaldiaren ondoren ta jai gunean, kontzertu bat abiatzear zen. Bigarren kantan zeudela (guk ondoren jotzen genuen), Ertzaintza oldartu zitzaion -bere betiko moduekin- gizon honi, udaleko zinegotzia, ea baimenik bazegoen kontzertua egiteko. Ondoezik sentitu delarik 10 metrora urrundu da jendartetik, eta Ertzain bat segika joan zaio. Jendeak aipatu du liskarrean jarraitu dutela. Guk han ginen baina ez gara egoeraz jabetu jendea korrika joan den arte Remi lurrean zoribiatua zegoela-eta. Berpizte saioak egin dizkiote anbulantzia iritsi den arte. Gero jakin dugu hil egin dela.
Goenkaletarrak (La Infiltrada filmaren inguruan)
-
Pixkat despistatuta utzi nau La Infiltrada filmak. Ez dut uste film ona
denik, eta jaso duena txalo politikoa dela iruditzen zait. Eta gidoiaren
enfokearek...
Kataluniara begira
-
Process-a hasi zenetik, denok ikasi dugu katalan apurtxo bat. Maizago joan
gara hango kostaldera, diadetan parte hartzeko aukera izan dugu, eta joan
etorri...
Elkartasun ekonomikoa Eliseo Gil arkeologoarekin
-
Iturria: Elexpuru JM bloga. Jakina denez, Eliseo Gil Zubillaga,
Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria izandakoa, grafitoak faltsutzearen
errudun jo zuen ...
Laurden koskan
-
Udaberrian sartu aurretik justu, ilargiaren bi ibilde neurrien koska azaldu
nahi nuke. Abendu hasieran, han seinalatu nuen nola egun berean abiatu
ziren ...
Auskalo
-
*Inporta duenaren atarikoa (spam intelektuala):*
Zailtasunari esker sortzen da lan artistikoa. Zailtasun horiek gainditzeko
unean sortzen dira sarri gauz...
Gainez eginda
-
Gainezka. Alferrikakoak izan dira konponbide osoaren aldeko giza itsasoari
jarri nahi izan dizkioten langak. Gainetik pasatu ditu. Urtarrilaren 11ko
mobi...
Lehendakari ezkongabea
-
Jose Maria Aznarrek oraindik bibotea duen edo ez duen, hara lagunarteko
eztabaida zertan bukatu den Espainiako Gobernuko lehendakari ohiak
politikaren le...
ZURA KIRIBIL DISKOA DOHAINIK
-
EZ DAUKAZUELA ORAINDIK ZURA-REN DISKOA.
JETSI HEMEN:
http://www.4shared.com/file/78980584/b6d053f8/zura_kiribil.html?s=1
http://www.4shared.com/file/7898...
zure koala!
-
Zure koala izan nahi dut,
zure enborrean zintzilik
edo zure enborrean itsatsirik.
Besarkada estu batean galdurik,
helduta gottik ta behetik,
ez dago gozamen...