2007/02/26

poema esperimentuak 2: dantza satanak

Sar bedi Beltzebu, bere aholkularia atzetik duela.

-Jaun horrek hainbeste jarraitzaile ditu munduan, ez dugula gure gaiztakeriekin ohiartzun egiterik!

-Horixe! Egun dauden gaiztoak ni baino ehun mila bider gaiztoagoak dituk.

-Boteretsuagoak eta gaiztakeria egiten iaioagoak.

-Begira bestela uranio pobretuarekin egiten dutena... milaka urtetarako uzten dituzte euren krudelkeriaren seinaliak...

-Haur itxuraldatuak, minbiziak, ...

-Lanbide berri baten bila hasi beharko gera!

-Mundu honetan soberan gaude!


Dantza satanak dantzatzen dituzte. Galaxia berri batera erbesteratzen dute euren burua.

1 comentari:

Anònim ha dit...

Esperimentuak,
Poema esperimentuak
dantza satanak dantzatzen.
Galaxia berri batean
erbesteratuta.

(zure hitzak lapurtuz)