Gaur pelikula polit hori ikusi dut, polita ta anitza. Zuzendari desberdinak 5na minutuko laburrak zuzentzen dituzte bertan.
Badira historia bitxiak ta orokorrean pelikula oso ikusteko atsegina da. Bertako pasarte bat eman dit oina gaurko blogerako.
Beste FrantziaBada beste Frantzia bat Parisen,
urrats bakoitza ematearekin bat ikusten duzuna.
Gazte etorkin iskanbilatsuena,
euren jazkera bereziarekin,
galtzerdi zuriak txandalaren gainetik dituztela.
Beltz jendearena. Euren janzkera koloretsuekin.
Hiphop-eroena. Edozein kale kantoi bihurtzen dutenak dantzaleku.
Artistena. Etxe okupetan bizi berriak sortzen dituztenak.
Espiral moduan
mundurantz zabaltzen den hiriak
bere ibilkeren buelta ikusi du.
Pobretutako herrialdeek
jasan zuten -jasaten duten-
aberastasun eta lehengai xurgatzearen ondoren
gure mendebaldeko kaleak betetzen dituzte.
-petrolioa ere etorkina da, baina hauxe ez da pateran iritsi-
Europa gaztelu bihurtu nahi duten horien aurrean,
bada errealitate bat gelditezina.
Horregatik ere, Paris je t´aime.