Ez da ziria sartzearren gaurko titulua. Gauza da etxeko liburutegia txukuntzen ari naizela eta liburu bitxiak agertzen ari direla. Dena kendu ondoren ta gela goitik behera margotuta, azkenean izan dut tartea liburuak berriz jartzen hasteko.
Ez daukat liburutegi oso haundia. Badira aitarenak, asko kataluniako gaiak jorratuz (Ramon LLull-en Obra Guztiak batetik Pedrolo-ren literaturara, edo Vilanovaren -L´Econacionalisme- kasu ).
Gero badira neronek egiten joan naizen bilaketarenak. Mexikoko antropologiari buruzkoa adibidez, -El conejo en la cara de la luna-Alfredo Lopez Austin- oso liburua poetikoa eta sakona mesoamerikako herriei buruz. Edo oparitu didaten azkena, -Los nuevos vascones-Perez Bustero, gerturatze literario polita Euskal Herriko azken mendeko garapenera.
Ezin faltatuzkoa da euskal gaiei buruzko saila, -Mitologia Vasca-Barandiaran batetik, -The basque history of the world- batera, Mark Kurlanskyren lan txukun ta atsegina. Gero, ikasi nuen karrerari dagozkionak, historia jorratzen dutenak: Pierre Vilar-en -Historia de España-, edo bestelakoak. Azkenik, filosofiara gerturatzen direnak, ziuraski gustokoen ditudanak: Tecnologías del Yo -Michel Foucalt haundiarena, kasu.
Polita da liburuak berriz esku artean edukitzea, sentsazio atseginak dakartzate. Bestela, ahaztuta daude liburutegian. Baina, izenburuko titulura etorrita, -Algunas aclaraciones sobre la alboca- agian daukadan bitxienetakoa da. Behintzat izenburu polita iruditu zait.
Oker nago. Daukadan bitixiena Imanol Mugikaren -Teoria de la formación de las Lenguas, vista a la luz del Euzkera- izango da.
Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada