2008/04/09

dardaren interpretazioa (liburutegia txukuntzen 2)

Gaur ez dut gauza askorik txukundu, baina konturatu naiz atzo ez nituela euskal literaturako liburuak komentatu. Izan ere, beste kutxatan gordeak egongo dira. Gaur bakarren batzuk jartzen juan naiz. Harkaitz Cano-ren Dardaren interpretazioa agertu da. Estimu haundian ditut bere liburuak. Bitxikerien artean Ibañeta Pastorala, kutixidadea. Jakin-ek egindako argitalpena da, 1978koa. Lagun batek zakarretan aurkitu zuen eta oparitu egin zidan. Gero agertzen juan dira Galdu arte, Juan Luis Zabalarena, 100 metro Saizarbitoriarena etabar. Badaukat ingelesezko bertsioa, 100 meter, Estatu Batuetan argitaratua. Liburutegia betetzen doa, baina nahiko poliki.

Pentsatzen jarri naiz. Euskal literatura gauza haundia da. Hala ere, faltan botatzen da beste herrialdeetan hain ohikoa den zinemaratzea, nahiz eta badiren adibide bakan batzuk.

Pentsatzen jarraitu dut. Nire euskal liburu gogokoena "Belarraren ahoa" da, Harkaitz Cano-rena, Hor nonbait ibiliko da. Historia fikzioan kokatzen da, XX. mendeko bi pertsonai elkarren ondoan jarriz. Ez dut gehiago esango. Hori irakurtzeko modukoa da.