2009/04/30

horreyah!!!! - «Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina»


horreyah askatasuna da palestinarrez.

bihar fermin muguruzaren pelikula aurkezten da giza eskubideen festibalean donostian. gaur aukera eduki dugu palestindar musikariak ezagutzeko, izan ere pelikula musika eta musikarien inguruan dihardu, palestinako musikarien inguruan. eurek ezagututa eta Gara nahiz Berrian agertu diren kronikak irakurrita sekulako jakinmina sortu zait pelikularen inguruan.

esan didate saiatuko direla pelikula zirkuitu komertzialetan sartzen, baina badakigu irizpide komertzialek zeinen txar hartzen dituzten holako proposamen ausartak.

HORTAZ, DENOI ANIMATZEA PELIKULA IKUSTERA, EA ZINEMETAN IRAUTEN DUEN!!!!

«Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina» DU IZENA PELIKULAK.

horreyah (jarrio sonatzen du) askatasuna da palestinarrez

GAUEKO 10:30ETAN JAREÑON -EGIAN, DONOSTIN- EGINGO DUTE KONTZERTUA DENEK ELKARREKIN. IKUSTEKOA IZANGO DA!!

2009/04/23

El autodenominado no-nacionalismo


Nik ez dakit zergatik erabiltzen dugun konzeptu hau. Nik ez dut erabiltzen behintzat. Baina baita egunkari abertzaleetan ere irakur daitekeen kontzeptu edo etiketa hau erabat oker dago. Eurek dire nazionalistenak. Eurek eraiki dute euren estatu moderno liberala lehenago, eta orain horren inertziak ematen dien indarretik eraikitzen dute diskurtso "ez-nazionalista".

Igeritan ibili naiz historiako testu batzuetan. Adibidez 1812ko konstituzioaren aintzinsolasean. Jokaldi ederra egin zuten: lehenago gutxienez hiru nazio edo erreinu zireneko lurraldeetan (aragoa-katalunia, gaztela, nafarroa), tradizio juridiko guztiak bat bakarrean bildu. Hortaz, nafarroako konstituzio foralak eta erreinuen tradizio juridiko desberdinek euren nazio bakarra eraikitzeko balio zien. Dena zen euren "Nazioa"-ren aurrekari. Dena subirautza nazional bakarrean biltzeko. Modu harrigarrian ere, esan daiteke lehenengo espainiar konstituzionalista horiek nahiko lotsatuta zeuden SOILIK NAFARROAN GORDE ZIRELAKO ASKATASUNAK, jakinik espainian absolutismoak libertate guztiak suntsitu zituela. Hau da, "beste lurraldeetan" nafarroan bai gorde ziren askatasunak errekuperatu nahi zituzten.

Hara nondik datorren soberania nazionala!!! Soilik espainiari dagokiona!! Hiru erreinutan (edo beste bietan) tabula rasa egitetik euren tradizio juridiko-politiko propioetan, eta dena nazio bakar baten izenean egokituta.

2009/04/22

telebista....


nire burua deskolonizatzen nabil azken boladan. lehenago zein kate ikustea ez zitzaidan asko axola. teleberritarako preferentzia nuen etbkoetan, baina bestela edozein pelikula ikusteko edo ez zitzaidan hainbeste axola.

orain berriz bakarrik etb1 eta etb3 ikusten ditut. nahikoa igeri egin dugu kastellanuaren igerileku horretan, diglosia azal poro guztietatik ateratzen zaigula.

aukera pertsonala da noski. baina entzuten dut jendea komentatzen honako edo harako programa hura, ez dakit zer kateko umore berria, ta ez dit inolako interesik pizten.

etb3koa esperientzia interesgarria da. bazen garaia!! telebista kate bat gai kulturalei dedikatua. hobetzen ari dira ta eskertzekoa da ahalegina. berandu xamar agian -duela 10 urte zergatik ez??- baina erreferente txiki bat bihurtu zait egunerokoan.

programetan hoberenak, ba hori, hitzetik hortzera, martina, burp, kontzertuak, gauberri (teleberri frexkua), ta noski sautrela, eitb kultura...

eskertzekoa da ahalegina ta espero dut hobera egingo duela etb3k.

datorrenarekin... espero dut gure errepublika txikiak, euskarak, izango dituela topaleku txikiak, haize frexkoa ibili dadin gune txikiak... ta gureak!

(hori bai, zeren zai daude dekodifikatzaileak oparitzeko)

2009/04/20

LITERATURIA LARRABETZUN ekainaren 5, 6 eta 7an


"blogak eta letrak Literaturian" titulupean Larrabetzun egitekoa da topaketa.

honela dio patxi gaztelumendik bere blogean:

"Ekaineko lehen asteburuan Larrabetzu literaturia bilakatuko da. Literatura, liburuak, letren inguruko uria izango da gurea.
Interneten inguruko kontuak be egongo dira, baina hoiek Internet bidez antolatzea pentsatu dugu: blogak & letrak

Horregatik, egitaraua, hizlariak, mahainguruak, musika proposamen asko egiteke dago oraindik. Guztion artean egin asmo ditugulako. Idazle blogariak gonbidatu, blogetako irakurleak erakarri, kazetariak deitu, literaturzale blogileak ekarri, musika pintxatu, liburu elektronikoaz galderak pausatu, bideoak editatu…

Orain arteko sareko ekimenak
Partehartzailea eta irekia behar du blogak & letrak ekitaldiak. Orain arte, blog&beers egin dugu herrian, basquecamp bat antolatu dugu eta orain blogak eta letrak ditugu helburu.

Literaturia
Literaturia Literatura Eskolaren ekimen bat da, herriko elkarte, gaztetxe eta enparauekin batera antolatua. Ekainaren 5, 6 eta 7an Larrabetzun gauzatuko dena."

2009/04/19

ADEL artedrama laborategia


Egun hauek Aulestin izandu naiz artedramak antolatutako laborategian. Bor-bor egin dugu elkarrekin ta sekulako gauzak atera dira. Funtsean antzerkiari dedikatuta zegoen laborategia, baina xabi erkizia ta biok egon gera musikariak errepresentatzen.

Oso eskertzekoa da honelako esperientzia bat. 18 ikasle, hainbat irakasle eta astebeteko lana. Emaitzak itzelak. Gainera dena euskaraz (behar ditugu honelako esperientzia gehiago!!). Iparraldeko euskarak, bizkaiera, nafarrera..gipuzkera.... euskalki guztiak entzun dira egunotan aulestin.

Egunero 8 ordu inguru eskoletan eman eta gero, gaupartean antzerki emankizunak ematen dira. Oso aipatzekoak "Juglarea, puta eta heroa", Ximun Fuchs-ena, eta "Ibañeta", Ander Lipus berak zuzendutako Lartzabalen obraren egokitzapena. Zoragarriak eta zinez kitzikagarriak izan dira emanaldiok.

Aipatzekoa ere topaketak izan duen ohiartzuna, jende aunitz bildu baita emankizunetara.

2009/04/15

JAION jaia Irunen apirilak 18


Aurten JAION jaia apirilak 18an izango da. Kamioiakin egingo dute hiribuelta. Oso giro polita egoten da, eta kontzertuak kamioi gainean. Aurtengoa kontrol sozialari eskeini diote.

17:30 mosku plazatik gaztetxerako bidea egingo dute.

20:00tan gaztetxean: VISION TUNEL, WILLIS DRUMMON, SOK, VICEPRESIDENTES.....

NI CIVISMO NI CONTROL KALEAK OKUPATU!!!!!!!

2009/04/11

poesia


Udaberri haserreak

lehen urratsak ematen ditu...

bixkor dator...

katolikuak behintzat

prozesio gabe geratu dira hondarribian

ta hori poztekoa da....

urtean behineko katoliku hauek

patetikuak dittuk!!!

garai batean, esaten da hondarribiako zentru errepublikanoan

prozesioa pasatzean balkoira ateratzen zirela (kale nagusian zuten egoitza),

haragia jatera...

erdi aroko garaietan

euskal herrian

bale haragia jaten zen barauaren izenean ("basque holy meat" kurlansky dixit).

baina egungo katoliku hauek

urtean behinekoak

ez dute baraua egiten ta ez deus...

kondoiak debekatu nahi dituzte Afrikan

ta ustela besterik ez dute zabaltzen munduan...

ta udaberri haserre bat dator...

udaberri haserre bat.

2009/04/06

Bidaia intimoak


Gaur ikusi dut etb-n Jon Maiaren maisulana. "Bidaia intimoak" dokumental bat da euskarara hurbildu diren lau pertsonena. Bik euskara berreskuratzeko bidaia egin dute, beste bik lehenengoz, eta beste kulturetatik etorrita.

Maila teknikoan oso ondo egina dago, dokumental gisa itzela da: historioak lotzeko modua, bidaia intimo horiek plazaratzeko modua... Gero, kontakizuna ere oso ondo harilkatua dago. Eta historioak hunkigarriak dira. Benetan beraiekin bidaiatzen duzu dokumentala ikusterakoan. Musika ere oso txukuna iruditu zait.

Zinez gomendagarria!! Ea gehiagotan jartzen duten.

2009/04/02

Estatuen Europan zeozer mugitzen hasi da


Estatu-nazioek laberintu ilun batean zehar eraman dute gure herri txikien Historia. Izan eskoziarrak, izan katalanak, euskaldunak edo galegoak, izan bretoiak edo korsikarrak, negazio erraldoi baten azpian bizi izan gara.

Burgesek burgesentzat eta burgesiaren tresnekin eraikitako Estatu-nazio hauek euren metropoli nahikeriak inposatu dituzte, bai Europan bai mundu zabalean. Herri eta pertsonei duintasuna ukatuz, euren hizkuntzak eta euren proiektu nazionalak inposatu dituzte, gure herrien bizi espazioak txikituz, gure kulturen arnasbideak ukatuz, gure herrien izan eta izena ezikusiaren lurralde beltzera jaurtiz.

Baina herri txikiak garen neurrian, eta langilegoaren borroka bideei gure nazio ikuspegiak gehitu zaizkien neurrian, herri proiektu ukatu horiek berriz altxatzeko gai izan gara. Independentzia eta ezkerraren baloreak uztartuz, proiektu politiko koherenteak sortu ditugu gure herrientzat, gure herrien berpizkundea bultzatuz.

Izan ere, hori dago jokoan Europar hauteskundeotan: gure herri mugimenduen izaera ozen aldarrikatzea Europan. Gure burua garen bezela azaltzea eta batasunaren argazkia lortzea.

Oinarri sozial guztia astintzen duen aldarri gisa, eragile kultural, sozial, sindikal eta politikoak bat egin beharrean gaude, batasuna eskuratu eta elkarrekin Europara abiatzeko. Batasuna herri garelako, herri anitzak eta eraberean anaiak. Herri ukatuak, eta eraberean, bide luzea dutenak elkarrekin egiteko.

Hortaz, dei egiten diegu gure herrietako mugimendu independentista eta abertzaleei, aurrerakoi eta ezkertzaleei bat egitera zerrenda bateratu baten inguruan, elkartasunaren bidetik beste Europa bat posible dela aldarrikatzeko, Herrien Europa, Langileen Europa.

Haiku baten harira


"Nire etxea erre egin da.
Orain deusek ez nau galerazten ilargia ikustea. "

Haiku honen harira zenbait burutazio datozkit gogora.

Egongo dire esango dutenak:

-abertzalegoak dena galdu du hauteskunde hauetan.

Edo:

-papurrak eta zistrinkeriak ziren galdu duguna (marko zatikatzaile bat...)

edo:

-egitura neokoloniala ageriagoan geratuko da

edo:

-orain bai dugula dena irabazteko

edo:

-zeozer galdu da, baina horrek irabazteko genuena ageriagoan utziko du

edo:

Nire etxea erre egin da.
Orain deusek ez nau galerazten ilargia ikustea.

2009/04/01

bazar lumero 2

periferiak


Periferiak
peri ta
feriak
azokak
zokoak
txokoak
bazarrak
bazaarrak

maite ditut bazarrak

ta azokak

ta periak

ta periferiak