Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2009/04/02
Estatuen Europan zeozer mugitzen hasi da
Estatu-nazioek laberintu ilun batean zehar eraman dute gure herri txikien Historia. Izan eskoziarrak, izan katalanak, euskaldunak edo galegoak, izan bretoiak edo korsikarrak, negazio erraldoi baten azpian bizi izan gara.
Burgesek burgesentzat eta burgesiaren tresnekin eraikitako Estatu-nazio hauek euren metropoli nahikeriak inposatu dituzte, bai Europan bai mundu zabalean. Herri eta pertsonei duintasuna ukatuz, euren hizkuntzak eta euren proiektu nazionalak inposatu dituzte, gure herrien bizi espazioak txikituz, gure kulturen arnasbideak ukatuz, gure herrien izan eta izena ezikusiaren lurralde beltzera jaurtiz.
Baina herri txikiak garen neurrian, eta langilegoaren borroka bideei gure nazio ikuspegiak gehitu zaizkien neurrian, herri proiektu ukatu horiek berriz altxatzeko gai izan gara. Independentzia eta ezkerraren baloreak uztartuz, proiektu politiko koherenteak sortu ditugu gure herrientzat, gure herrien berpizkundea bultzatuz.
Izan ere, hori dago jokoan Europar hauteskundeotan: gure herri mugimenduen izaera ozen aldarrikatzea Europan. Gure burua garen bezela azaltzea eta batasunaren argazkia lortzea.
Oinarri sozial guztia astintzen duen aldarri gisa, eragile kultural, sozial, sindikal eta politikoak bat egin beharrean gaude, batasuna eskuratu eta elkarrekin Europara abiatzeko. Batasuna herri garelako, herri anitzak eta eraberean anaiak. Herri ukatuak, eta eraberean, bide luzea dutenak elkarrekin egiteko.
Hortaz, dei egiten diegu gure herrietako mugimendu independentista eta abertzaleei, aurrerakoi eta ezkertzaleei bat egitera zerrenda bateratu baten inguruan, elkartasunaren bidetik beste Europa bat posible dela aldarrikatzeko, Herrien Europa, Langileen Europa.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada