2009/04/19

ADEL artedrama laborategia


Egun hauek Aulestin izandu naiz artedramak antolatutako laborategian. Bor-bor egin dugu elkarrekin ta sekulako gauzak atera dira. Funtsean antzerkiari dedikatuta zegoen laborategia, baina xabi erkizia ta biok egon gera musikariak errepresentatzen.

Oso eskertzekoa da honelako esperientzia bat. 18 ikasle, hainbat irakasle eta astebeteko lana. Emaitzak itzelak. Gainera dena euskaraz (behar ditugu honelako esperientzia gehiago!!). Iparraldeko euskarak, bizkaiera, nafarrera..gipuzkera.... euskalki guztiak entzun dira egunotan aulestin.

Egunero 8 ordu inguru eskoletan eman eta gero, gaupartean antzerki emankizunak ematen dira. Oso aipatzekoak "Juglarea, puta eta heroa", Ximun Fuchs-ena, eta "Ibañeta", Ander Lipus berak zuzendutako Lartzabalen obraren egokitzapena. Zoragarriak eta zinez kitzikagarriak izan dira emanaldiok.

Aipatzekoa ere topaketak izan duen ohiartzuna, jende aunitz bildu baita emankizunetara.