2009/12/14

Egun polita


Atzo benetan egun polita. Goizean goizetik abiatu ginen Barakaldora. Bertan giro paregabea sentitu zen egun guztian zehar. Goizean halere ez genuen hainbeste aukera eduki giroan sartzeko, hara-honuntza genbiltzan gure partehartze musikalaren nondik-norakoak argitzen.

Goizeko saioa eta gero hasi ginen gurea prestatzen. 4tan irten ginen oholtzara, 20 minutuko agerralditxoa. Gero dena jaso ta arratsaldeko saioaz gozatzera. Benetan hunkigarria izan zen gure ekarpen xumea egitea holako kultur ekitaldi erraldoiari.

Gero publikoan nahastera: Zutik askotan, gozatzen gure 8 bertsolarien lanarekin, odola ta garuna ta dena bor-borka. Izan ere, hori lortzen du bertsoak: gure arimako bazterrak nahastea, ukitzea, zurrunbilotzea,...

behin baino gehiagotan zutik jarri ginen txaloka. Une oso sentituak jendea abesten hasten zenean, BEC guztia bat eginda.

ta gero, buruz buruko protagonisten izenak bota zituztenean, eromena!

zoriontze asko eman beharrean nengoke, lehenik eta behin txapeldun haundiari, Maialeni, baina batez ere zorionak Euskal Herriari.