2008/12/22

ZURA OPORRETAN



ZURA-K aurkezpen biratxoa bukatu dugu. Giro polit askua izan dugu kontzertu guztietan. milesker etorri zareten guztiei!!! baita diskoa erosi duzuenei ere!!!

Orain Diego bateriak utzi egingo du taldea, ta Eñaut Balentziaga (Kabul) hasiko da gurekin. Hortaz, oporraldi bat hartuko dugu martxoa bitarte, diskoa berekin prestatu eta kantu berriak egiteko.

2008/12/19

zura + sabina leone biratxoa



Oso gustora ari gara biratxoa egiten. Atzo Tolosan izan ginen, bonberenean. ta jendetxo bat bildu zen. Sabinak kriston ahotsa du, ta giro oso polita sortzen da bere kontzertuetan. Giro liriko ta liluragarria. Gu ere oso gustora, penaz zeren azken kontzertuak ditugu diego bateriarekin. ANimatu zaitezte azken kontzertuak izango baitira berekin:

>OÑATI, abenduak 19 gaztelekuan,

SABINA LEONE + ZURA 22:30


>BILBO, abenduak 20 L´mono. (andres isasi kalea 8, 2. eskubia). 21:30 >>

SABINA LEONE, ZURA, DJ SALDIBROWN, DJ GZK, SELEKTAH STEPI

2008/12/09

lehiaketa literarioa

garoa liburu dendak lehiaketa zabaldu du mikrotestuen inguruan.

esporak lehiaketa

lehiaketaren abiapuntua anjel lertxundiren testu hau da, ta bakoitzak jarraipena eman behar dio.

“Orain hogeita bost urte Mariak okerreko autobusa hartu zuen eta, ustez hiri batera zihoalakoan, justu beste puntako batera iritsi zen. Hamalau urte zituen, baina hemezortzi urtetik gorako neska baten itxura. Ez zuen inor ezagutzen, ez zekien hiri jendetsu hartako hizkuntza, bi egunetarako diru doia zuen. Distantzia oro isiltasunaren iturria baita, neskak senideen artera itzuli nahi zuen, ohiko kaleetara, bere hizkuntzaren doinura...”,

Nagi literarioak astintzen

literaturak: abandonatu egin nazu!
neronek: ez emakumia!! lotan nengoen.

behelainoa.

hurrengo eszena:

literaturak: abandonatu egin nazu!!!
neronek: ez!!! nagi literarioak astintzen nago.

(ein?)

2008/12/06

bueltaxko bat durangoko azokatik

gaur durangon egon gera zurakoak, teorian diskoak firmatzen. egia esan, ikasleen eguna zen ta ez zegon jende asko egon garen orduan, baina tira, giroa bazegon ta ikusi dugu aurtengo azoka. beti bezala begi-gose ta sakelak ahal baino gehiago etxera ekartzeko gogoz.

nik beiñpen erosi ditut PETTIren azkena, zuzenekoa bonberenean, ta KEROBIAren azkena, ta liburuen aldetik, harkaitz canoren ZINEA ETA LITERATURA (engantxatua pasa dut arratsaldea!) ta sarriren GAU ILUNEKOAK. beraz sorta ederra etxerako.

penaz irakurri nion atzo GARAn ALFONSO SASTREri Hiru argitaletxea ez gonbidatu izana ta haren ingurukoak

Pena y sonrojo

halere, gustora egoten da azokako kaleetan pasiatzen nobedadiak ikusten. hori bai, aukera izatekotan gaztetxean azoka alternatiboa egiten dute.

2008/12/03

Atzoa, gaurra, biharra....



Atzoa

Ikusten zaitut
kantutegi zaharretan arakatzen
liburu hautsez beteetan
gure atzoa bilatzen
gure melodiak berreskuratzen
herriaren ondarea berriz altxortuz
gure arbasoen bihotzeko doinuak gaurrera ekartzen

Gaurra

Ikusten zaitut
gure plazak betetzen haize berriz
zure kitarra klasikoa ta zure ondoan elektrikoa
ta kitarra elektriko bat sekula entzun ez duenaren harridura
hizkuntza berriak asmatzen
hitzengandik urruntzean sortzen diren espresabideak haizeratzen
mundua euskaratzen ta euskara munduratzen
poeten hitzei doinuak jartzen

Biharra

Ikusten zaitut
hegaldia hasten
biharra ekartzen
biharra erakartzen
biharraren erak hartzen
biharrarengainoko ibilerak zehazten

2008/11/28

Duda-muda itsasotan zialdoka.... IRUÑA-VELEIA

GARA-tik hartua (2008-11-28)

ARANTXA ZABALA ARTOLA HISTORIAN LIZENTZIADUNA, AGIÑALDE KULTUR ELKARTEKO IDAZKARIA

Iruña-Veleia: iruzurra edo euskaldunon historiaren beste enigma?

Kantabriako Altamira kobako labar-pintura paleolitikoen aurkitzailea, Santuola jauna, iruzurgile moduan hartu zuten eta 50 urte igaro behar izan ziren labar-pinturen egiazkotasuna aitortzeko
Harrituta, txundituta eta izututa bizi dut Eliseo Gil eta Iruña-Veleiako bere arkeologo taldeari buruz hedabideek hartu duten jarrera.

Boterean egonda, zein erraza eta merkea den bideak ixtea! Izugarria da hedabideetako hainbat analista eta kazetarik, katedradun eta aditu ofizialen iritziak eztabaidatu gabe nola barneratu eta plazaratzen dituzten ikustea! Beldurgarria da harro agertzen duten espiritu kritiko hori zein hutsala den ikustea!

2006ko azaroan, Iruña-Veleiako ikerketa taldeko kideek grafitoak eta hauen gainean idatzitako euskarazko hitzak, besteak beste, III. eta V. mendeen artekoak direla baieztatu zuten berriro Arabako aztarnategi erromatarreko ikerlariek. Baieztapena berresteko jakinarazpen ofiziala plazaratu zuten Iruña-Veleiako ikerketa taldeko kideek. Eliseo Gil, indusketa zuzentzen zuen arkeologoarekin batera, Idoia Filloy (arkeologoa), Juan Santos Yanguas (Historia katedraduna), Henrike Knörr (euskaltzain eta Euskal Filologia katedraduna), Ruben Cerdan (Fisiko Nuklearra), Emilio Illarregui (arkeologoa) eta Zoilo Callejak (Arabako Elizbarrutiko Ondare arduraduna) sinatu zuten aurkikuntzaren egiaztapen zientifikoaren gainean azalpenak ematen zituen dokumentua.

C14 analisiak (Ingalaterra, AEB eta Holandako laborategi espezializatuetan eginak), termolumineszentzia azterketak (Krakoviako Unibertsitatea, Polonia) eta, batik bat, Frantziako CEA-CNRS espektroskopia nuklearreko laborategietan egindako azterketak izan dira Iruña-Veleiako aurkikuntzen data eta jatorria zehazteko erabili izan direnak.
Hedabideek plazaratu duten iritzi «ofizialaren» aurrean iritzi kritikoago bat lantzeko, hemen hausnarketarako galdera batzuk:

1- Nork dauka galtzeko gehiago aurkikuntzak egiazkotzat jotzen badira?
2- Nork dauka irabazteko gehiago fraude moduan hartzen badira?
3- Zergatik baieztatzen zuen behin eta berriz Henrike Knörr euskaltzain eta Euskal Filologia katedradunak aurkitutako piezen baliozkotasuna?
4- Zergatik adierazten du Lakarra jaunak protoeuskararen oinarriak berrikusteko beharra dagoela? Zer aldatu da orain, oinarri horiek berrikusteko? Iruña-Veleian ikusi duen zerbaitek eragin ote du behar hori, agian?
5- Itsasgarri hondarrak aurkitu direla argudiatu da. Zer pisu dauka horrek 2006ko azaroan plazaratu ziren arkeologia metodo eta egiaztatzeko proben emaitzetan?
6- Zergatik aipatzen dute batzuek «Descartes», eta beste batzuek, berriz, ezeztatu egiten dute, esanez agertzen dena ez dela «d» bat, baizik eta «m» bat?
7- Kantabriako Altamira koban aurkitutako labar-pintura paleolitikoen aurkitzailea, Santuola jauna, iruzurgile moduan hartu zuten eta 50 urte igaro behar izan ziren labar-pinturen egiazkotasuna aitortzeko!
8- Antzerako zerbait gertatu daiteke Iruña-Veleiaren kasuan. Beste 50 urte edo frantziar lurraldean antzerako aurkikuntzak egotea edo protoeuskararen oinarriek aurkikuntzekin bat egitera itxaron beharko dugu egia ezagutu, onartu eta ofizialki aitortzeko?

Atapuercako adituek Sapiens-aren afrikar jatorriaren teoria baztertu dute eta nazioarteko zientzia komunitate europarraren aurrean jatorri euroasiarra babesteko konpromisoa hartua dute (2007ko azaroan, Burgosko Paleoekologia Biltzarrean).
Atapuerca eta Iruña-Veleia, Historiaurrea eta antzinako historia modu desberdin batean interpretatzeko giltzarriak izan daitezke.

Artikulu honen bidez bide bat ireki nahi diogu hausnarketari. Iruña-Veleiako aurkikuntzak mugarri garrantzitsu bat dira euskaldunon historian, euskaldunon historia beste ikuspegi batetik idazten hasteko lehen ezinbesteko oinarria.

Hain erraz utziko al dugu bide hau ixten?

2008/11/23

Ama-hizkuntza eta eskola-hizkuntza



Modu libertigarrian egondu naiz 1933 inguruko ika-mikak irakurtzen Xabier Lizardi-ren testu batean. Bere azken testu publikatua izan zen ta "Gure bideko mugarriak" du izena.

Bertan "errez-zaleen" eta "gaitz-zaleen" arteko polemika dauka mintzagai, hau da, euskara herrikoia eta euskara jantzia edo kultoa, eta haien idazketaren inguruan aritzen da.

Hortaz, hiru eredu edo mugarriz mintzo da: "txirrita", "muxika" ta "yauregui". Txirrita zen hiruetan euskara idazteko orduan euskara herrikoiera gehien jotzen zuena.

Lizardik testuaren azkenean hiru lege ezartzen ditu, nolabait ika-mika isteko. "Erriburu" ta "Ikasburu" herri imaginarioetaz aritzen da eraberean. Zenbait pasarte oso dibertigarri ditu testuak gainera.

irakurri hemen: Gure bideko mugarriak

Bada, neronek eskolatik daukat euskara, etxean ezpaikara euskaradunak. Hondarribiko euskara kalean ikasi dut (nahiko baldarki), ta ez dut ikastolan aukera izan berau ikasteko. Honek pentsarazten nau badela belaunaldi bat euskara herrikoiak erabiltzen ez dituena, eskola-hizkuntza, eskola-euskara erabiltzen duena. Gainera, komunikabideek euskara hau erabiltzen dute, (halabeharrez).

Eztabaidak alor asko ikutzen ditu, besteak beste euskarazko filmeetan eta bikoizketan euskara "irreal" edo kamuts xamar bat erabiltzearen eztabaida.

Erantzunik ez ta dudak besterik ez zaizkit etortzen.

2008/11/22

"Lauki bat zen" Harkaitz Canoren begietara

Erritmo biziko poema luze honek Allen Ginsbergen HOWL fundazional eta xamaniko hura ekarri dit gogora. Arnasa goitik behera hartzen du, lerroz lerro. Mermeladazko haur esku zikinekin kobazuloko horman margotu zaldi anzestralak harrapatu nahi dituen haur jolastiaren gosea eta begi handiak ikusi ditut poematan. Haurraren arimaz haratago baina, filosofiaz, amarruz eta ehizaz betetako hitzak.

Homo samplerra eta homo wifia helduak dira harpeetara, kobazuloko haizearen ziztuaren loopa gauzatu da: ba omen dira izatez Afrikan Beethovenen bosgarren sinfoniako pasarteak txorrotxiokatzen dituzten hegaztiak… Zer izanen zen lehenago? Beethovenek kopiatu ote zien batere jakin gabe txoriei? Ala oihanaren erdian belarriak gozatzen ari zen misiolari baten gramofonon entzundako Beethoven horri egin zioten txoriek loopa avant la lettre? Asturuaren eta azarraren fruitua ote da kointzidentzia? Batek daki eta gutxi inporta du.

Irakurri liburua

xabi strubell LAUKI BAT ZEN