
Pirin-paran
doaz egunak ta
totxi-totxi
hasten naiz ikusten
erran-merranek ta
farramalek,
kako-makoek,
pilin-palan bati egiten diotela toki.
pilpira pil-pilean
zapatz egin arte.
piko-mikoei koxk,
uztak purpur
esnea turrustatuta,
ta hitzak farra-farra
ta barra-barra.
pinpirinakeriak su,
tinta-mintak argi,
mama kupelean,
ametsak mara-mara,
poesiak tauki-tauki,
ta tautean-tautean
begi polit batzuk.
biharrean txonbo eginez,
ardo ona xort-xort,
xotuz-xotuz dator biharra.
xuxurlak
xuxu-muxu,
xurdunpan atzera-aurrera,
sagarrondoa yalan-yal
ta burutazioa.. dapa!
orduan afa!!! abija!! aiui!!
orduan,
ñir-ñir...
ttur-ttur...
bor-bor...
zirt edo zart.
1 comentari:
hau polita!
Publica un comentari a l'entrada