2010/04/19

Udaberri egunaren karietara


Udaberri egunaren karietara

haize goxo bat

epela

xamurra

otzana


Mara-mara goaz etorkizunerantz

mara-mara

polliki-polliki

dudarik ez dut

aurkitu zaitut


mikro-makro guztiak argitasunez jantziak

gure hariak berriz harilkatzen

gure hariak

gure memoriak

gure leihoak

gure ispiluak

gure ispilu-leihoak


begi biluziak

begi gorriak

(zoriontasun malkoren bat ere bai)

abaildu abaildu abaildu


udaberri asko aurretik

ta

negu asko atzean utzita


arin

otzan

goxo

epel


(kretako gorriz jantzitako egunak)

epeletik abitu gera

mara-mara..............