Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2009/05/28
Alfonso Sastreren aldeko atxikimendu bilketa
http://herrienelkartasuna.blogspot.com/
Arrosa gorriak eskaini zizkion Alfonso Sastrek Migel Serveti.
Bera, Alfonsoren antzera, pentsamenduaren historian toki duina merezi izan duen beste intelektual bat dugu.
Biei buruz hitz egiterakoan duintasuna aipatu beharra dago zeren pentsatzen zuena defendatzeagatik erre baitzuten Servet bizirik zegoela.
Ez zen zigorraren aurrean makurtu eta nahiago izan zuen hiltzea bere iritzia errefusatzea baino.
Alfonso Sastre askotan erre egin nahi izan dute Espainiako iritzi publikoaren kudeatzaileek beste intelektualek ez bezala boterearen esanetara makurtu ez delako, bere pentsamendu askea bezain utopikoa defendatzen behar adinako duintasuna azaltzen kemena izan baitu eta, finean, nagusien alde lerratu beharrean herri xehearekin bat eginik lerratu izan delakoa beti.
Alfonsok, bere lan intelektualaren bidez, Utopiaren bila joaten eta, Euskal Herrian bereziki, inperioen aurkako borrokan elkartasunak zenbat balio duen erakutsi digu behin eta berriro.
Inperioen botereak indarra izugarria daukala badakigu.
Bai, beldurraz haratago, izua ere eragiten duena, dagoenari eusteko direnak eta ez direnak egiteko prest dagoelako, haien artean, jakina, legeak, bere beharren arabera moldatuz.
Modu profetikoan aurreikusi zuen Léon Blumek «Nous ne sommes pas bien sûrs que les représentants et dirigeants de la société actuelle, au moment où ses principes essentiels leur paraîtraient trop gravement menacés, ne sortent pas eux-mêmes de la légalité». [Ez gaude oso ziur egungo gizartearen ordezkariek beren egoeraren funtsa kolokan sumatzen dutenentz ez ote duten legeriatik atera beharko].
Herriarentzako demokrazian dena onarturik omen dago, irabaztea ezik, jakina.
Horregatik debekatuak bezain birrinduak izan dira historian herri altxamenduak, Nicolas II ak San Petersburgon 1905ean manifestari baketsuekin burututako sarraskia bezalakoak edo Herriak irabazitako gobernuak, Espainiako Errepublikarena edota Txilen Allendek bideraturiko erregimen aldaketa modukoak.
Baina, horrekin batera, beti egon dira herriaren aldeko kultur ekintzaileak, Jose Bergamin, Leon Felipe, André Malraux, Pablo Neruda, Bertold Brecht, Louis Aragon, Paul Eluard, Lauaxeta, Eva Forest... edo Alfonso Sastre bezalakoak, herri jazarriaren aldeko lubakia hautatu dutenak.
«Et l'on voyait marcher ces va-nu-pieds superbes sur le monde ébloui» Baina abian ikusi gaituzte,oinutsik, mundu harroputzaren gainetik, zioen Victor Hugok batere eskubiderik ez zuen herritarren martxa iraultzailea aldarrikatuz.
Gaur eta hemen, eskubide politikorik gabe utzi nahi izan duten euskal herri honen kultur langileok, gainerako herri zapaldu guztiekin bat eginik, Alfonso Sastre idazlea, intelektual solidarioa eta herriak maite duen sortzailearen alde nahi dugu azaldu, hark behar izan denean, bere duintasunaren bila borrokan ari den munduko herri ororen alde azaldu ohi duen bezala.
Arrosa gorriak Alfonso Sastrerentzat...
Herrien askatasunarekin bat,
ALFONSO EUROPARA
Atxikimenduak helbide honetara: herrienelkartasuna@gmail.com
.....
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada