2009/05/08

erronkari



Eusko Ikaskuntzak badu multimedia txoko bat, ta bertan aurkitu ditut Erronkari bailarako aspaldiko argazki batzuk. Argazkiotan arropa tradizionalekin azaltzen dira bertako herritarrak. Euskara Erronkarin galdu egin zen. Baldin Bada taldeak bere kanta batean jaso zituen erronkariko euskararen azken hiztunaren hitzak. Kantu hunkigarria da.

"Elurra kolaxet" esaten zuen harek, "horrelaxe" beharrean. Edo "kizonkue", gizona beharrean.

Ez naiz hizkuntzetan aditua, baina iberiar testuak irakurri izan ditudanean (edo haien ustezko irakurketak) erronkarieraren trazak hartu dizkiot. Urrutira joan gabe, "belaiokunkue" gogoratzen dut. (kue bukaera beraz).

Ez nator bat erabat eusko-iberiar teoriarekin, baina iruditzen zait aurreritzi gehiegi daudela, ta naiz eta agian ez euskara izan iberiar testuetan aurkitzen dena, egon beharra dutela bi hizkuntzen arteko hitz kutsadurak eta agian iberiar testuetan gure hitzak andanaka berreskuratuko genituela.

Baina hau beste historia bat da.

Gora periferiak!!!!