2009/05/09

bukatzen (ez) diren trantzisioak


Interesgarria da entzutea trantzisioa bukatu dela. Ta bukatu hasi baino okerrago egin dela: 100.000 lagunekin heriotz zibilean. Baina azken finean "trantzisioa bukatua ez zegoenik" ez genien inoiz entzun. Orduan "bukatua ez zegoen trantzisio hori" bukatu egin dela ikuspegi kontu bat izan daiteke.

-baina hasi al da?

-bai motel, aspaldin...

-aahh, baaai??

Estatu espainiarreran historiari so eginez gero EZ DEUS SINETSI. Espainia hori da: errekonkista etengabe eta errepikakor bat batasun ideal horren atzetik, inoiz iristen eta iritsiko ez den homogeneotasun baten bila. Orduan, Espainian ez dira trantzisioak inoiz amaitzen, ez dira errekonkistak inoiz amaitzen, ETENGABE EGON BEHAR DUTE trantzisioan, etengabe errekonkistan.

Dinosaurioak dittuk.