Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2009/07/01
Mikel Laboa -dokumentala
Dokumental txukuna ta koloretsua Marisol Bastidak zuzendu duena. Omenaldi xume ta sentikorra. Gaur bertan izan dut ikusteko aukera eta oso interesgarria iruditu zait.
Bereziki interesgarria iruditu zait "Ez dok amairu" edo "Ikimilikiliklik" ikuskizunen filosofia. Bere garaian puntakoak ziren artistak bildu - ez bakarrik musikariak- eta ikuskizun osatuak eta jantziak egiten zituzten. Noski garaiko lehengaiekin: diapositibak, olerkiak, fokoen efektuak, txalaparta, musika, irudia.....
Italia aldean "ikimilikiklik" burutu eta zinematzat hartu zuten, "il cinema del populo baschi" edo holako zeozer jarri zuten egunkarietan.
Interesgarri litzateke egun holako ekimenak egitea. Egin egiten dira, noski, baina inpresioa daukat bakoitza bere arte eremuan dabilela, ondokoari kasu gehiegi egin gabe.
Noizpait -Laboaren omenaldian bezela, antiguon- dantzariak eta musikariak biltzen gara, edo ikuskizunen bat sortzen da bestelako artistekin. Baina euskal artea are zabalagoa da.
Filosofia hura berreskuratu beharraz ari nintzen pentsatzen, dokumentala ikusi ahala.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada