2009/07/04

Euskal Herria zuzeneannnnnnnn


Bai ederki atzokoan!!! Zeinen giro polita, zeinen ondo antolatua!!

Oso eskertzekoa da gisako festibalak egotea euskal herrian. Gainera herri mugimenduek antolatuta, ta euskal eta euskararen ikuspuntu markatuarekin. Atzo hainbat lekutan nabaria zen euskal herrian ginela, euskarak bere tokia zuela, euskal musika taldeek bezela.

Atzeko aldean, backstagean, kartel argigarri bat, euskaraz ta ingelesez: euskara da herri egiten gaituena.

Giro ezin hobea ta talde interesgarriak ikusteko aukera. Borrokan, Safaa Arapiyat, Manu Chao noski, Emir Kusturika.

Guk 7tan jo genuen Itsasoa kultur ostatuan. Aparta giroa, jendetxo bat bildu zen ta ezin gustorago.

Hona hemen Safaa Arapiyat ta fermin muguruza : bideoaaaa