Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2009/07/24
I LOVE EUXKAL HERRIYA
EUSKAL HERRIA kontzeptua historian zehar (wikipediatik)
Terminoa 1567. urtean agertzen da lehen aldiz idatzia, Joan Perez Lazarraga idazle arabarraren eskuizkribuan, eusquel erria formarekin.
Hiru aldiz ageri da testu hartan[2]:
beti çagie laudatu
çegaiti doçun eusquel erria
aynbat bentajaz dotadu.
çegayti eusquel errian dira
ederr guztioc dotadu
çeñetan ditut eçautu
eusquel erriau oy nola eben
erregue batec pobladu.
Halaber, Joanes Leizarragaren Testamentu Berrian (1571n argitaratua, Arroxelan):
...bat bederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den
Axularrek ere bere Gero liburuaren aitzin solasean darabil, Euskal Herria eta haren zazpi lurraldeak aipatuz:
Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada