2009/07/29

safaa arapiyat, palestinar emakume raperoa



safaa arapiyat ikusten egon ginen Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Sekulako zuzenekoa dauka. Bere herriaren ametsei eta bere emakume kondizioari abesten dio.


safaa myspacean

2009/07/26

Informazioa dekodifikatzeko hari gorria

Michel Collon belgiar periodista eta media ekintzailea da. Bere web orrian munduaren egoerari jarraipena egiten dio, batezere medien munduan dabilenari, eta gerra propagandaren 5 erregela nagusiak jasotzen ditu. hauek lirateke:

1.- Historia ezkutatu.

2.- Interes ekonomikoak ezkutatu.

3.- Etsaia demonizatu.

4.- Gobernuen eta haien aliatuen zuritzea.

5.- Albistea monopolizatu, eta ez benetazko debatea.

web orria frantsesez dago:

michelcollon.info

mapak


honako hau mediterraneo-zentrikoa

2009/07/24

I LOVE EUXKAL HERRIYA



EUSKAL HERRIA kontzeptua historian zehar (wikipediatik)

Terminoa 1567. urtean agertzen da lehen aldiz idatzia, Joan Perez Lazarraga idazle arabarraren eskuizkribuan, eusquel erria formarekin.
Hiru aldiz ageri da testu hartan[2]:

beti çagie laudatu
çegaiti doçun eusquel erria
aynbat bentajaz dotadu.
çegayti eusquel errian dira
ederr guztioc dotadu
çeñetan ditut eçautu
eusquel erriau oy nola eben
erregue batec pobladu.

Halaber, Joanes Leizarragaren Testamentu Berrian (1571n argitaratua, Arroxelan):
...bat bederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den

Axularrek ere bere Gero liburuaren aitzin solasean darabil, Euskal Herria eta haren zazpi lurraldeak aipatuz:

Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan.

benetazko mapa??



Mapa mota hau peters-en proiekzioa deitzen da. Erabiltzen duguna baino egiazalegoa omen da. adibidez, hego hemisferioko kontinenteen azalera modu argiagoan erakusten ditu. izan ere, ohiko mapa (mercator delakoak) ipar hemisferioa haundiago erakusten du.

2009/07/22

less data more meaning


.................datu gutxiago, esanahi gehiago..................

2009/07/19

WE SHOULD BUILD BRIDGES NOT WALLS



ZUBIAK ERAIKI BEHARKO GENITUZKE, EZ HARRESIAK

2009/07/16

santorini




Bai ederki egongo nintzela greziako irla batean galduta. baina hemen geratzen naiz. onyarbiko udan.

2009/07/09

ZURA + SABINA LEONE onyarbin

HARA HARA HARA!!

sekulako kontzertua hondarribian.

ZURA + SABINA LEONE.

MUARA KULTUR ELKARTEA UZTAILAK 17 ostirala - 21:30tan.

2009/07/04

Euskal Herria zuzeneannnnnnnn


Bai ederki atzokoan!!! Zeinen giro polita, zeinen ondo antolatua!!

Oso eskertzekoa da gisako festibalak egotea euskal herrian. Gainera herri mugimenduek antolatuta, ta euskal eta euskararen ikuspuntu markatuarekin. Atzo hainbat lekutan nabaria zen euskal herrian ginela, euskarak bere tokia zuela, euskal musika taldeek bezela.

Atzeko aldean, backstagean, kartel argigarri bat, euskaraz ta ingelesez: euskara da herri egiten gaituena.

Giro ezin hobea ta talde interesgarriak ikusteko aukera. Borrokan, Safaa Arapiyat, Manu Chao noski, Emir Kusturika.

Guk 7tan jo genuen Itsasoa kultur ostatuan. Aparta giroa, jendetxo bat bildu zen ta ezin gustorago.

Hona hemen Safaa Arapiyat ta fermin muguruza : bideoaaaa

2009/07/01

Mikel Laboa -dokumentala


Dokumental txukuna ta koloretsua Marisol Bastidak zuzendu duena. Omenaldi xume ta sentikorra. Gaur bertan izan dut ikusteko aukera eta oso interesgarria iruditu zait.

Bereziki interesgarria iruditu zait "Ez dok amairu" edo "Ikimilikiliklik" ikuskizunen filosofia. Bere garaian puntakoak ziren artistak bildu - ez bakarrik musikariak- eta ikuskizun osatuak eta jantziak egiten zituzten. Noski garaiko lehengaiekin: diapositibak, olerkiak, fokoen efektuak, txalaparta, musika, irudia.....

Italia aldean "ikimilikiklik" burutu eta zinematzat hartu zuten, "il cinema del populo baschi" edo holako zeozer jarri zuten egunkarietan.

Interesgarri litzateke egun holako ekimenak egitea. Egin egiten dira, noski, baina inpresioa daukat bakoitza bere arte eremuan dabilela, ondokoari kasu gehiegi egin gabe.

Noizpait -Laboaren omenaldian bezela, antiguon- dantzariak eta musikariak biltzen gara, edo ikuskizunen bat sortzen da bestelako artistekin. Baina euskal artea are zabalagoa da.

Filosofia hura berreskuratu beharraz ari nintzen pentsatzen, dokumentala ikusi ahala.