2009/06/16

hodeiertzean itsasertzean ostertzean ... ertzean


ertz ertz ertz

hodeiertzean hodeiak

itsasertzean itsasoa ta

ostertzean ortzia

bertz bertz bertz

bertze hodeiertzetara naramate hitzek, soinuek, irudiek...

beste ostertzetara, beste itsasertzera

"bizirik dagoenak sekula hitza ez aipa!"

koiotea ta tlakuatxea

ertzak ertzeak

-hodeiak jezten ematen ditut egunak

"sekularen ordez gaur esanez bihar dire garaile izango!"

laboaren omenaldia. ilusioa. antiguako frontoia zutik. "hegoak ebaki banizkio"

nire bizitzan aspaldiko momenturik hunkigarriena.

-hori ziuraski izango da erdarazko esaldi hura bezela: botella medio llena o medio vacia..

-bai bai: ertzean hodeiak edo zerua ikustea.... hara ertzak!!!!

2009/06/14

aurreraoaoaoao bolielielielielielie


haize frexko ta berriak hauteskundeekin.

-iparraldean geroz ta gehiago gera. sektore ezkertiar urkoekin aliatu ezkero (europe ecologie esperientzian bezela) gehiengo berri baten bidean egon gintezke

-nafarroan zerotik hasi beharko da abertzaleen batasuna, oinarri berrien gainean, baina sapairik gabe eta guttigottibetti 80.000 botuko oinarri sozialarekin

-erkidegoan PNV hortxe ziok, milaka botu batzutara. zer esanik ez Batasuna-Aralar-EA batuketa egin ezkero.


guazen mizu!!!!!!!! aintziña irrintziña!!!!!

2009/06/12

euskal herriak badauka txoko bat izarretan


teleskopio kontroladore guztiek etziguten ikusten utzi nahi. espektakuluaren gizartean botoak eltzean sartu ta bor-borka jarri. besterik ez. sukaldatze earra herriaren borondatearen bertsio larroxa hedatzeko. baina bor-borrak bor-bor, milaka lagunek eman dute bozka errebeldea. ta izartxo bat piztu da hor goian.

2009/06/08

IRAKURKETAREN ORDUA: EUSKAL HERRIA 7 HERRIALDEAK



EUSKAL HERRIA
7 HERRIALDE

irakurketa egiten hasi naiz.

Indar zentralistek (eskuin-ezker), 499.000 boz inguru lortu dituzte.

indar abertzaleek (ezker-eskuin) 423.000 boz.

indar federalistak 20.000. (ezker batuek, baina iparraldekoa jakitea zailagoa da).


TA PENTSATZEN DUT:

1.- komunikabide nagusiak dituzte zentralistek

2.- botere instituzionala ia-ia hartuta dute erabat

3.- gehiengoa dira bai, baina sekulako sakabanaketaren poderioz, abertzaleen arloan.

4.- ezker abertzaleek daukate gorako ibilbide gehien egiteko aukera.

5.- ezkerreko abertzaleen batasuna Batasunaren inguruan egin beharra ezin sahiestukoa iruditzen zait

6.- ezker abertzaleek, behin bat eginda, sapairik gabeko gorakada daukate aurretik.

7.- bidai horretan ezker federalistekin (bai hegoalde zein iparralden) elkar-ulertzeak edukitzea ezinbesteko ikusten dut.

8.- ORDUAN, BALANTZAREN DESOREKATZEA EZKER ABERTZALEEN ESKUETAN DAGO.

9.- dagoeneko hatz mamiekin ukitu daiteke ABERTZALEEN GEHIENGOA EUSKAL HERRI OSOAN, HAU DA, 7 HERRIALDEETAN.

10.- Europako bi estatu boteretsuok ezin izan badute abertzaleekin orain arte, aurrera begira ere zaila izango dute. herriaren hezur-mamia abertzalea da. eman ditzagun urratsak, bakoitzak bere arlotik, subirautzaren bide horri ekiteko.

2009/06/07

Gramatika galduak

30 urte neramatzan gaia aztertzen. Bosch i Guimpera-k aspaldi esan zidan, Pirineotan zegoela koxka. Bere azken eskutitzean Mexikotik esaten zidan bilatzen jarraitzeko. Ni, ordea, galduta nenbilen hainbesteko datu anabasaren erdian. Labarretako pinturak, megalitoak, euskal hizkuntza, herrien joan-etorriak. Ez nuen ulertzen zergatik obsesio hura euskararekin. "Jarraitu bilatzen", esaten zidan modu errepikakorrean. Bartzelonan egon nintzen bere fondoetan ikertzen. Eta deus ere ez. Donostiara itzuli nintzen. Orduan "Historiaurreko xamanak" liburua erori zitzaidan eskutara. Bertan aurkitu nuen argiaren bidea.

Lehen hizkuntza. Artea izan zen lehen hizkuntza. Gramatika jatorrizko hartatik sortu ziren hizkuntza guztiak.

-Bai, bai, baina euskarak zer toki du istorio horretan? -galdetzen zidan doktoretza tesiaren zuzendariak, Alba Grae irakasleak.

Bilatzen jarraitu nuen.

Ez neukan oso argi. Gehiago ziren intuizioak, ideia solteak, taupadak. "Tacit knowdledge" errepasatzen egon nintzen. Ia-ia oinarrira jo nuen: begia, testua (kasu honetan labarreko pintura), soinua eta ahots gaitasuna, adierazlea eta adierazia... Duda-mudak erantzunak baino gehiago.

-... orduan labarretako pinturak lehen testu idatziak dira?
-Hori da hipotesia.
-Ez diot oinarririk ikusten. Idazkerak bestelako funtsak ditu.

Orduak ematen genituen eztabaidan Alba eta biok, kafeak joan kafeak etorri.

Barandiaran, Oteiza, Bosch i Guimpera, eta hainbat eta hainbat erreferente gehiago neuzkan gogoan. Gelako mahaia baso bat zen, non apunteek eta liburuek osotasun kaotiko bat osatzen zuten.

Azkenean, Antonin Artaudek eman zidan bere poema batean argi printza definitiboa: infernutik ateratzeko idazten, margotzen, zizelkatzen, eraikitzen, asmatzen dugu.

Hizkuntza babes-ezkutu bat da Kaosaren aurrean, kanpoko munduak, besteak, haratagokoak sortzen digun ezinegonaren aurrean. Eskuak beldur, desio, esperantza, ezjakintasun, inpultso guzti horiek labarrean margotzen dituenetik espazio bat zabaltzen zaio bihotzari, espazio bizigarri bat.

-Baina non dago idazkera horren gramatika? -Albak.
-Euren inguruan zuten munduan. Zaldiak, behorrak, izurdeak, erleak, hartzak...
-Hori adieraziak dira, edukia, baina non dago guzti horren gramatika?
-Xamanen teoriak ematen dio zentzua horri. Haratagoko mundu horrekin elkarrizketa sakon bat dago. Baina, gramatika hori... galdua da.

2009/06/06

BIhar bihar bihar!!!!

Norbaitek oraindik dudarik baldin badauka.....

bihar

bihar

bihar

hautesontziak etorkizunez bete behar dire..............

2009/06/04

FERMIN MUGURUZAk ALFONSO SASTRERI

Carta a Alfonso Sastre

Estimado Alfonso:
Cuando se nos fue Mikel Laboa, me martilleé la cabeza preguntándome por qué no fuimos capaces de hacerle un homenaje en vivo, con él delante, siendo como éramos conscientes en los últimos tiempos de que ya no le quedaban demasiadas fuerzas y que en cualquier momento nos iba a abandonar. Un mes antes de su muerte discutía con mi amigo Lander Garro sobre la necesidad de realizar una película de confesión y homenaje al estilo de “I´m your man”, el documental que retrata el extraordinario concierto que distintos artistas rindieron a Leonard Cohen, pero lamentablemente no llegamos a tiempo. Y te preguntarás, quizás con ese sentido del humor que te caracteriza, a qué viene esto, a ver en que te quiero liar esta vez, o que a ver si te estoy viendo con un pie en el hoyo o algo por el estilo, y no, nada de eso, ojalá sigas ahí por muchos años, lo que ocurre es que los dos pertenecéis a esa generación de gigantes, sí, gigantes que se convirtieron en nuestros grandes maestros, y que gracias a vuestras lecciones de arte comprometido, creación y dignidad, supimos que la mejor actuación que podíamos representar en este mundo era nuestra propia vida. Y entonces se me pasa por la cabeza, que os debemos un montón de homenajes, pero que os los debemos cuando estáis vivos, cuando podéis ser conscientes de lo importantes que habéis sido para nosotros. Y me vas a permitir que además del recuerdo para Gladys del Estal, pues hoy se cumple el 30 aniversario de su asesinato en aquel “Bloody Sunday” vasco que sufrimos, no por la cantidad de muertes, sino por el carácter pacífico de la protesta y el disparo en la cabeza a alguien que sentado practicaba la desobediencia civil, pues también repase en mi memoria algunos momentos de los que formas parte.

Recuerdo, por ejemplo, con emoción cuando Eva Forest y tú os instalasteis en Hondarribia. Yo era entonces un estudiante del Instituto y el impacto que causó fue como si Jean Paul Sartre (inevitable juego de palabras, no solo por tu apellido) y Simone de Beauvoir se hubieran venido a vivir a Honddarbi. Conocí entonces a vuestra hija Eva, y a Juan y a Pablo, y sentí miedo y rabia cuando os tumbaron la puerta de la casa en el 80, en aplicación de la tristemente célebre ley antiterrorista, al año y poco de la muerte de Gladys.

Recuerdo después, ya con mi grupo Kortatu, como en 1987 pediste el voto para Herri Batasuna en las primeras elecciones al Parlamento Europeo, lista en la que mi nombre figuraba como candidato, la misma lista europea que compartiríamos como candidatos después, en el 89 y 94.

Organizamos también juntos la plataforma Hitzegin en apoyo al diario Egin y la radio Egin Irratia, que hoy nos dicen desde las mismas instituciones del Estado que nos dejaron huérfanos de palabra y voz, que nunca debió ocurrir tal tropelía.

También fuimos más tarde, candidatos en las listas de Euskal Herritarrok para las elecciones al Parlamento Vasco y Europeo en los años 98 y 99. Y después hemos coincidido en la Plataforma de Solidaridad con los imputados en el Sumario 18/98. Y bueno, en mil y una reivindicaciones que en este comienzo de siglo XXI nos han convertido en “personas contaminadas” para el Estado Español y coartada para privarnos de nuestros derechos civiles. La última vez que estuvimos juntos fue aquí, en Irún, cuando presentamos la iniciativa ciudadana Milaka Bilaka.

Pero hay un recuerdo muy intenso que me gustaría rememorar contigo, para volver a pasarlo por el corazón, y es la carta que me enviaste en 1993 cuando por aquel entonces el Teniente Coronel, después General Rodríguez Galindo demandó a mi grupo, entonces, Negu Gorriak y nuestra casa discográfica Esan Ozenki. Decía así: “La sátira moral y la parodia política forman una parte esencial de la cultura literaria y musical de occidente. ¡Mal signo sería que esto se castigara entre nosotros! Ello significaría que ya estamos demasiado enfermos. Mis aplausos y mi admiración para Negu Gorriak”.

Y bueno, llegados a este punto te preguntarás, vale, pero y a qué viene lo del principio de la carta, y es que cuando vi que eras el cabeza de una lista llamada Iniciativa Internacionalista, me dije, ahí está Alfonso Sastre, una vez más, dándonos de nuevo una lección de perseverancia y entereza. Y entonces se me ocurrió que era hora de devolverte los aplausos y admiración en forma de voto, porque cuando ya no estés con nosotros, entonces hasta los que hoy te niegan, querrán haber sido compañeros tuyos, y con el paso de los años te dedicarán calles, y tus obras serán de lectura obligatoria en los colegios, y ocuparás un sitio, que ya te pertenece, junto a Bertolt Brecht y Samuel Beckett, entre otros.

Por eso, este domingo, el 7 de junio de 2009, seré uno más, uno de los que con mi voto te vamos a homenajear, a ti y también a Eva Forest, inseparable a tu persona y gigante siempre, ahora descansando entre los dos espigones de Hendaia y Hondarribia, llevándote al Parlamento Europeo, y reivindicándote para que en el nuevo y definitivo proceso de paz que ya ha comenzado a latir, estés presente en la mesa de diálogo como llevas ya insistiendo desde hace años, como escriba o como observador (lo de la escoba lo apuntamos también, aunque esperemos no sea necesario), pero ahí, sí, para que estés ahí también y sepamos que con tu presencia nadie será capaz de levantarse hasta que este pueblo conozca la auténtica paz.

De nuevo mis aplausos y mi admiración Alfonso. Por muchos años.

Hasta siempre:

Fermin Muguruza

2009/06/02

Iganderako PORRA MUNDIALA... HERRIEN ELKARTASUNAAAAA


HEY!!!! badakizute zeinen porra-zalea naizen.

Lagun batzuk ta ni porrak egiten gatoz azken boladan. Etxean ere egin dugu beste bat. Norbait animatzen bada oso ongietorria izango da. Saria zehazteke geratzen da.


INIZIATIBA INTERNAZIONALISTA

BOZKAK GUZTIRA: 300-320

EUSKAL HERRIA 4herrialdeak: 190-200
KATALUNIA+ ARAGOA: 45
CASTILLA-MAD: 35
GALIZA: 15
ANDALUZIA: 10
CANARIAS: 8
ASTURIES-CANTABRIA 10


ANIMATU EZKERO HEMENTXE PLANTILLA: (BAKIZUE... COPY AND PASTE)

EH4:
PPCC + ARAGO:
CAST-MAD :
GALIZA:
ANDALUZIA:
CANARIAS:
ASTURIES-CANTABRIA:

Itxaropena

gaur blaga bloga ireki ta eskubiko barratik arakatzen hasi naiz. bi mezu irakurri ta hara! euskal kantagintzaren egoera penagarria ta gizartearen pasibitate ta krisi ekonomiko-politiko gorria. Aldaketaren beharra, ta derrigorra ere bai. Bi gai desberdin, baina tonu atsekabetuta bietan.

euskal kantagintzaren egoera penagarria

sinistu behar dugu

1980ko hamarkada kalearen hamarkada izan zen. Ta kalean herria nagusi. Aipatzen dute, Iruña edo Bilboko gaztetxeen inguruan bizi zen bor-bor hura. Jendea behar da ez-dakit-zertako! ta ehunka azaltzen zirela jendeak. Diskoak milaka saltzen ziren, izan piratak, maketak, binilo ofizialak. Kontzertuak lepo. Disketxeak perretxikoen moduan ugaltzen.

Batek ez daki zer punturaino batzutan holako aldaketa sozialak goitik datozen (errepresioaren poderioz) edo gizartea bera den manera ta modu berriak "behar" baten gisan sentitu ta bideratzen dituenak.

Musikaz ari gara, baina gizarteaz orohar. Disko gutxi saltzen da, kontzertuetan ere jende gutxi. Non dago jendea? Etxean sartuta? Gune komertzialetan? Krisia aipatzen da, baina zenbat gastatzen dugu mugikorren fakturak ordaintzen. Edo larunbateko irteraldietan?

(uste dut giro pesimista kutsatu zaidala... etzen nire intentzioa!!)

baikor egon beharra dago. Inork ez dezala hil-kanpairik jo euskal musikagintzagatik!!! jarraituko dugu musika sortzen. Hori bai, agian KDa edo CDa da hil dena, (morauk zioena beste egunean Berrian). ta berdin euskal gizartearen -orokorrean- kasuan. Beti agertzen dira argi zirrikituak, pitzadurak, askeago eta guago egingo gaituzten bidexidorrak.

Eredu berriak. Bitarteko berriak. Krisiak (ekonomikoa, politikoa) aukera ematen du sendoago ateratzeko, eredu komunitario berriak eta ideia politiko berritzaileen eskutik. 27Zapatak esaten du kontrol soziala izango dugula zai, noiz edo noiz jendea esnatu eta kalera ateratzen bada. Baina jende uholdea ez dago geratzerik, munduko kamara ta maxina guztiekin ere.

Beraz, aurrera.... ta itxaropena.

postdata:

euskal blogosfera, euskal twitteresfera, euskal myspacesfera, internet orohar...... eredu komunitario berriak???

hausnar dezagun.