gaur blaga bloga ireki ta eskubiko barratik arakatzen hasi naiz. bi mezu irakurri ta hara! euskal kantagintzaren egoera penagarria ta gizartearen pasibitate ta krisi ekonomiko-politiko gorria. Aldaketaren beharra, ta derrigorra ere bai. Bi gai desberdin, baina tonu atsekabetuta bietan.
euskal kantagintzaren egoera penagarria
sinistu behar dugu
1980ko hamarkada kalearen hamarkada izan zen. Ta kalean herria nagusi. Aipatzen dute, Iruña edo Bilboko gaztetxeen inguruan bizi zen bor-bor hura. Jendea behar da ez-dakit-zertako! ta ehunka azaltzen zirela jendeak. Diskoak milaka saltzen ziren, izan piratak, maketak, binilo ofizialak. Kontzertuak lepo. Disketxeak perretxikoen moduan ugaltzen.
Batek ez daki zer punturaino batzutan holako aldaketa sozialak goitik datozen (errepresioaren poderioz) edo gizartea bera den manera ta modu berriak "behar" baten gisan sentitu ta bideratzen dituenak.
Musikaz ari gara, baina gizarteaz orohar. Disko gutxi saltzen da, kontzertuetan ere jende gutxi. Non dago jendea? Etxean sartuta? Gune komertzialetan? Krisia aipatzen da, baina zenbat gastatzen dugu mugikorren fakturak ordaintzen. Edo larunbateko irteraldietan?
(uste dut giro pesimista kutsatu zaidala... etzen nire intentzioa!!)
baikor egon beharra dago. Inork ez dezala hil-kanpairik jo euskal musikagintzagatik!!! jarraituko dugu musika sortzen. Hori bai, agian KDa edo CDa da hil dena, (morauk zioena beste egunean Berrian). ta berdin euskal gizartearen -orokorrean- kasuan. Beti agertzen dira argi zirrikituak, pitzadurak, askeago eta guago egingo gaituzten bidexidorrak.
Eredu berriak. Bitarteko berriak. Krisiak (ekonomikoa, politikoa) aukera ematen du sendoago ateratzeko, eredu komunitario berriak eta ideia politiko berritzaileen eskutik. 27Zapatak esaten du kontrol soziala izango dugula zai, noiz edo noiz jendea esnatu eta kalera ateratzen bada. Baina jende uholdea ez dago geratzerik, munduko kamara ta maxina guztiekin ere.
Beraz, aurrera.... ta itxaropena.
postdata:
euskal blogosfera, euskal twitteresfera, euskal myspacesfera, internet orohar...... eredu komunitario berriak???
hausnar dezagun.
Amara itsasoa zenean
-
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri
dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko
urtarrilaren 26a art...
2 comentaris:
Duela egun batzuk aritu ginen 27 eta biok horretaz hizketan. Krisi kultural, ekonomiko, pertsonal zein kolektibo honek balio dezake zerbait sortzailea egiteko, arazoei iniziatibaz eta karakterrez erantzuteko. Baina noraezean bagabiltza, manipulagarriak ere izan gaitezke... Tira, hobe izango da baikor mantentzen bagara. 80. hamarkadara itzuli nahi izatea atzerapauso bat izango litzateke. Pentsa dezagun aurrera goazela, gure kultura garai berriei moldatuz baina nortasuna galdu gabe!
Bai, ez dira burumakur egoteko garaiak. Hasi nintzen gauza bat idazten eta beste zerbait atera zitzaidan... AUrre egiteko moduak badaude eta adibide xumea da baina zarautzen Txosnen alde ateratako bideoa 2000 aldiz ikusi da astebete baino gutxiagoan eta aurreko asanbladan 90 lagun bildu ginen. Badago noski esperantzarako arrazoirik. Baina mezua ematen ikasi behar dugu lehenbizi, eta horretarako zein mezu eman jakitea ere derrigorrezkoa da. ALTZA PORRU!!
Publica un comentari a l'entrada