2009/06/26

JOKIN trio

Zura-ko eñaut eta biok lanean gabiltza duela hilabete batzuk tolosako Jokin-ekin (ex Uncle Mussels), bere kantu batzuei forma eman nahiean, ta egia esan oso gustora ari gara. Uztailean diskoa grabatuko dugu. Printzipioz diskoa egingo dugu, ez dugu talde gisa ihardungo. Hortaz, hori, "estudioko musikari" gabiltza.

Oraingoz lokalean ari gera, 8-9 kantuko diskoa prestatzen.

Aukera polita garai bateko influentziei bide emateko, dela Pearl Jam, Sebadoh, Red Hot, ta gisako influentzia haiek. Azken finean, gazte moko batzuk ginela entzuten genituenak.

8 kantuak Jokin-ek eginak dira. Oso letra politak dituzte,poetikoak, ta musika interesgarria.

Diskoa uztailean hemen inguruan grabatuko dugu, ta gogoz gaude.

1 comentari:

Unknown ha dit...

hemen jokin hizketan,...

uztailak 6-ean sartzen gera Oiartzungo Lezoti estudioan grabatzera; hango teknikoa, Iñigo, nere aspaldiko lagun bat da eta ilusio berezia egiten dit berarekin diska hau grabatzea. Abestiak era aspaldikoak dira, ia guztiak 10 urte baino gehiago dituzte, baina denboraren poderioz gustiz usteltzea baino gehiago merezi zutelakoan, hortxe nago nere lehen diska grabatzeko zorian.

Bide horretan Xabi eta Eñautekin topatu naiz, eta haiek gustora badaude, nik hare eta gehiago,...nere abesti zaharrei erropa berriak erosi dizkiogula iruditzen zai,.. eta geroz eta politagoak aurkitzen ditut,... horrez gain oso eroso sentitzen naiz beraiekin,... gauza polita aterako dela usten det,.... aio