2009/06/22

uda iritsi da


ta Euskal Herria birtualizatzen hasi dela konturatzen naiz. Mundu birtualean edo digitalean hedatzen.

ona da ta txarra da, hau da, baditu alde onak ta alde txarrak.

azkenean, historiara begiratzen badugu ta gure klimara

konturatzen naiz euskal herrian bizitzeak baduela bere zera:

ehunka egun urtean euria ari duela.



orain uda iritsi da,

herrietako jaiak, udako planak....

euskal herria birtual hori agian pixkat jetsiko da.

fotologean lau kato, myspacen mezurik ez, facebook-en agian ere, berria.info-n bisitari gutxiago, twiterren ixilik....

uda hondartzara, kalera ta mendira ateratzeko da!!!!!!



bestaldetik, ez nuke hedatuko alarmismoa agian gutxiago joaten bagera kontzertutara,

gutxiago gaztetxetara, tabernetara.....

etxekoiak bihurtu garela??? ez da berez txarra.

hori bai: ez gaitezela egon bakoitza bere aldetik, sor ditzagun elkarrekin egoteko topaguneak sarean, noski!!!

udan indarrak ta eguzki printzak bildu ta iritsiko da udazkena. gero negua. ta gero berriz udaberria.


antigualeko baserriaren eredua pixkanaka pixkanaka atzera dator: hau da, gaur egun edozeinen etxea produkzio ola-tailer-ofizina bihur daiteke. baserriak noski autoaskitasuna zuen. batzuk ez daukagu baratza egiteko aukerarik! baina orokorrean, etxea berriz lan-arlo bihurtzeak ez gintuen ikaratu behar euskaldunei.

baina tira, uda iritsi da. gero-gerokoak..... geroko geroak!!!

1 comentari:

ameslaria ha dit...

lehen herrietako festetan jendea ezagutzen genuen, ta orain /ameslaria ezagutzen dute, badu dibertigarri puntu bat...

iristen gara puntu batera gauza batengatik edo besteagatik ia euskal herriko edozein eskualdetara joan ta ezagutzen dezun (munduerrealean edo birtualki) norbait aurkituko dezunaren seguridadea dezula (bueno, nik behintzat izaten dut), ta hori animo dosi bat ere bada arriskatzeko ta gauza ta jende berriak ezagutzeko...

ta hau musikarekin lotzen dut, larunbatean andoainen izan nintzen kontzertu batean (sekulako jende kurioso kontzentrazioa), ta batek esaten zidan aluzinantea zela gertatzen ari zena (egia esan kontzertua brutala izan zen, ta gehien bat talde bat), ta jendeak galdua duen arriskatzeko gaitasunarengatik jende asko espektakulu hori gabe geratu zen (ta beste batzuk hatortxun zeudelako, baina hor ya enaiz sartzen)

ta azkenean mundu birtual honek hori ekar dezake, bestela ezagutuko ez genukeenera iristea, mundu errealean gauzatu daitezkeen aliantza berriak, interesen eta borroken fusioak, arriskatzeko gaitasuna berriz garatzea.