2009/06/27

Estimat doctor / Admirat mestre


Katalunian agitz liburu interesgarria ateri da, hain zuzen ere Josep Trueta medikua eta Pau Casals musikariaren arteko eskutitzen bilduma. Liburuak erbesteko urteak jasotzen ditu. Izan ere, Casals musikari eta violonchelista unibertsala erbestean hil zen. Bere hautua musika jotzeari uko egitea izan zen, 1945etik aurrera, frankismoaren kontrako protesta moral gisa. Josep Trueta sendagile haundia izan zen, traumatologian eta beste arlo batzutan aurrerakuntza nabarmenak egin zituen, baina ospetsuagoa da gangrena sendatzeko edo ekiditeko metodoa garatu zuelako. Bartzelonako bonbardaketen karietara egin zuen lana, zaurituekin, izan ere Bartzelona mundu mailan abiazioak sistematikoki bonbatutako lehen hiria izan zen, ta bertan gerra zaurituen tipologia berria sortu zen: edifizioen birrinketatik sortutako zauriak eta traumak, noski. Metodo honek bigarren mundu gerran ta aurrerantzean ere bizitza asko salbatu zituen.

Haien arteko epistolarioari gizatasuna dario alde guztietatik, gizatasuna, humanismoa, konpromisoa, kataluniarekiko maitasuna, erbestearen mina....

Bata Pradan zegoen, iparraldeko katalunian, eta bestea Oxford-en, traumatologia irakasten eta ikertzen. Izan ere, Josep Trueta Oxfordeko unibertsitateko katedratiko izatera iritsi zen.

Trueta nire berraitona zen, ta familiaren bitartez iritsi zaizkit haren inguruko asko. Adibidez, britaniar erret familiak eta koroak bere informe sekretuetan "gorri eta separatista-tzat zeukala", eta horren ondorioz etziotela bere garrantziaren araberako ohorerik eman nahi izan. Nobel saria jasotzeko orduan ere, frankistek presioa egin zuten, eman ez ziezaioten. Casals-ek ere nobel sarirako hautagaitza izan zuen, baina antzeko egoeran etzioten eman nahi izan.

Pau Casalsek ez bezela, Truetak Kataluniara itzultzeko aukera izan zuen, behin Franko hil ondoren. bere bizitzako azken bi urteak bere katalunia maitean pasa zituen.